Zuzenean

Politika orokorreko eztabaida

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Legebiltzarrak berrekin dio saioari, taldeen hitzartzeekin

Goizeko saioan, lehendakariak dei egin du estatutu berria adosteko, "garai ilunak" etor litezkeelako autogobernuarentzat.

PLENO POLITACA general, el  lehendakari Pradales. FOTO: CARLOS GONzalez
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura baten irudia. Artxiboko argazkia, Europa Press.

Eusko Legebiltzarrak legegintzaldiko lehen Politika Orokorreko Osoko Bilkura du gaur. Euskadiko autogobernuaren erreforma izango da eztabaidagai nagusietakoa, azken urteotan eztabaida parlamentariotik zertxobait bazterrean egon den arren.

Lehendakariak ekaina arteko epea jarri du estatutu berriaren eztabaidari heltzeko
Pradalesek ohartarazi du: "Garai ilunak etor litezke autogobernuarentzat"
Lehendakariak iragarri du psikologo gehiago arituko direla Osakidetzako Lehen Arretan, eta gazteen artean pantailen "gehiegizko" erabilera saihesteko estrategia abiatuko dutela
Pradalesek gaitzetsi egin du Gazako "genozidioa", eta Legebiltzarrak minutu bateko isilunea egin du
18:00 - 20:00

Diez Antxustegi: "PP galduta dago eta EH Bildu ezkutatuta"

18:00 - 20:00

Pello Otxandianok estatus berri bat adosteko "erabateko eta mugarik gabeko konpromisoa" eskaini dio lehendakariari

18:00 - 20:00

Diez Antxustegik Pradaleseko Gobernuaren lehen hilabeteetako lanaren balantze "positiboa" egin du: "Euskadi aurrera doa, Pradalesen aroaren lehen hilabete hauetan mugarri batzuk lortu dira (...) Akordioak Hezkuntzako eta Ertzaintzako sindikatuekin, aurrekontu-akordioak, osasun ituna,  industria-plan bat... herria martxan dago"

Diez Antxustegi, EH Bilduri buruz: "Ezkutuan dagoen alderdia da Bildu, beti anbiguotasunean. Konpromiso zehatzak, gutxi. Gaur, zein da zuen balantzea, zer lortu duzue, zein akordiotan egon zarete? Egin dezagun zerrenda: aurrekontuei, ez; osasun iturnari, ez; berrikuspen fiskalari, ez; etxebizitza erosteko abalak, ez."

 

 

Taldeen agerraldiak amaitzeko, hitz egiten azkena Joseba Diez Antxustegi EAJren bozeramailea da. Hitza hartu orduko, legebiltzarkide jeltzaleak  lehendakariak goizean egindako diskurtsoa txalotu du, eta haren hitzak bere egin ditu. 

Otxandiano: "Herri akordioen inguruko diskurtsoa garbira pasatzeko momentua da, politika publikoen inguruan eta estatus berriaren inguruan. Hau da momentua"

Otxandianok dio gehiengo osoa duen gobernu bat ez dela nahikoa, euskal agenda abian jartzeko. Azpimarratu duenez,  gizarte politizatu bat behar da, helmuga partekatu baten inguruan bat egingo duena, euskal agenda erdigunean jarriko duena eta akordio zabalak ahalbidetuko dituena. Bere burua eragile nagusi gisa aurkeztu du ezkerreko koalizioak, herritarrak aktibatzeko, adostasunak bultzatzeko eta aro politiko berri bati ekiteko.

Andueza: "Ez diogu aterik irekiko independentziari bide emango liokeen Estatutuaren erreformari"

18:00 - 20:00

PPk EAJri leporatu dio Jaurlaritzak ezkerrera egin izana

18:00 - 20:00

Lehendakariari zuzendu zaio Otxandiano, ñabardurak ñabardura, goizean egindako diagnostikoa partekatzen dutela esateko: "EH Bilduren erabateko konpromisoa eta lankidetza testuinguru nahasi honi aurre egiteko, mugarik gabe"

Anduezaren ondoren, Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramailea hasi da hizketan. Palestinar herriari elkartasuna adieraziz abiatu da, eta  herritarrek kalean erakutsitako jarrera txalotuz. 

Amaitzeko, estatus politiko berriaren inguruko negoziazioaz aritu da, honakoa esateko: "Pilota EAJren eta EH Bilduren teilatuan dago. Sozialistok hitz egiteko prest gaude, alderdi bakoitzak esateko duena errespetatuz. Baina guk ez diegu bidea zabalduko asmo independentistei"

 

 

Transferentzien inguruan,  eledun sozialistak ziurtatu du "falta direnak, iritsiko direla", eta hori, "Alderdi Sozialistaren lanari esker" izango dela. "Gaur egungo Euskadik ez du zerikusi handirik 1979ko Euskadirekin. Horregatik, gure Estatutua eguneratu egin behar da. Estatutu berri bat ahalbidetu behar dugu, 46 urte hauetan garatu ahal izan ditugun aurrerapen guztiak jaso eta beteko dituena"

Andueza: "Alderdi Sozialista da Gobernuaren gehiengoa batu dezakeen bakarra. Euskadin, munduko ziurgabetasun egoera batean, egonkortasuna berma dezakeen bakarra. Nire alderdia da bide aurrerakoi bat egin dezakeen bakarra ere. Hasieratik, herritarrentzat onuragarria izango den erreforma fiskalaren alde bakarrak izan gara. Baita gure helburuak lortzea ahalbidetuko diguten aurrekontuak lortzeko bultzatzaile nagusiak ere"

"Herritarrak nahastuko dituen mezuak ez bidaltzea" eskatu du Anduezak, eta, besteak beste, euskararen legea moldatzeko saiakerak kritikatu ditu. "Errekurtso gehiago baino ez dituzte ekarriko saiakera horiek", adierazi du. 

 

Eneko Andueza PSE-EEko eledunaren txanda da. Nazioarteko "egoera nahasia" aipatuz abiatu du hitzaldia, "demokrazia" arriskuan dagoela esanez. "Egia dena da Espainiak ondo funtzionatzen duela eta Euskadik ere bai. Eta bien arteko lotura Alderdi Sozialista da, gobernuetan politika aurrerakoiak bultzatzen dituena,  politika publikoak lehenetsita". 

 

Jon Hernandez: "Estatutuaren inguruko eztabaida ezin da modu abstraktuan egin, eskumenak nola erabiltzen diren ikusi behar da”

18:00 - 20:00

De Andresek, amaitzeko: "Euskadik arazo larri bat muturreko ezkerrarekin. Pradales jauna, EAJrekiko oso urruti gaude, eta hori ez da autogobernuarekiko dugun interpretazioagatik, baizik eta EAJk ezkerrera egin duen bideagatik, Bilduren eta PSEren presioei men eginez"

 

"Jaurlaritzaren kudeaketa ez da eredugarria, inondik ere (...) Ustelkeria kasuetan nahastutako jendea promozionatzen ari zarete, lehendakari jauna", esan du. 

Sumarren ondoren, PPren txanda da. Javier de Andres bozeramailea hasi da hizketan, eta Jaurlaritzaren "kudeaketa txarra" kritikatu du, sail guztietan. Ardurak eskatu dizkio lehendakariari. 

Vox: "Langabezia-prestazioen kudeaketaren eskualdatzea txiringito berri bat sortzeko aitzakiarik onena izango da"

18:00 - 20:00

Hernandezek ere, sailez sailez kritikatu ditu Jaurlaritzaren politikak, azpimarra berezia etxebizitzaren alorrean jarrita. Bere hitzetan, Gasteizko Gobernuak ez du "egungo etxebizitza-merkatuaren logika aldatzeko asmorik". "Negozioa babesten jarraitzea nahiago du, horrek belaunaldi oso bat kondenatuko badu ere", adierazi du. 

 

"Herria genozidioaren kontra ahotsa altxatzen ari den bitartean", Pradales lehendakaria eta Zupiria sailburua protestak kritikatzen eta "ikuskizun lotsagarriak" direla esan ari direla salatu du Hernandezek. 

 

 

Sumarreko Jon Hernandezek hartu du hitza. Palestinako herriari elkartasuna adieraziz eta Israel egiten ari den genozidioa salatuz abiatu du bere hitzaldia. 

 

 

Eusko Legebiltzarraren politikak kritikatu ditu Martinezek, sail guztietakoak: etxebizitza, migrazioa, hitzkuntza politika, osasuna... Eta amaitzeko, Pradalesi esan dio "Espainia hausteko ameskeriak" alde batera uzteko. "Egingo duTen bakarra da zigilua aldatu eta txiringito berriak sortu". 

Taldeen txanda

Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak abiatu du arratsaldeko saioa. Hitza hartu orduko, Imanol Pradales lehendakariari zuzendu zaio,  "politika sektarioak" egitea leporatuz. "Korrontearen aurka eta ezkerrera lerratuta" ari dela esan dio. 

Protestak

Legebiltzarrean politika orokorreko eztabaida egiten ari diren bitartean, kanpoaldean hainbat elkarretaratze egin dituzte. Besteak beste,  pentsiodunen mobilizazioak ikusi, eta palestinarren aldeko eta euskararen aurkako epaien kontrako aldarriak entzun dira kalean.

El movimiento pensionista ha reprochado al conjunto de la Cámara vasca su negativa a tramitar la IPL que pide igual la pensión mínima al SMI.
18:00 - 20:00

Joseba Diez Antxustegi EAJko bozeramaileak txalotu egin du lehendakariaren hitzaldia, eta esan du "umila" izan dela. Gainera, adierazi du "kalean dauden kezkak" mahaigaineratu dituela, hala nola "ongizate emozionala". Legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu du Jaurlaritzak "hainbat proiektu" dituela martxan, eta autogobernua izango dela "arriskuen aurrean babestuko gaituen lanabesa".

Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak "autokritika falta" eta autogobernuaren defentsa "esklusiban" bereganatu nahi izatea egotzi dio lehendakariari. Bestalde, Alba Garcia Sumarreko koordinatzaile nagusiak babesa agertu dio Gazako genozidioa salatzeko ekintza orori.

Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak uste du lehendakaria "errealitatetik kanpo" bizi dela, eta "ahaztu" egin dituela euskal gizartearen arazoak. "Badirudi lehendakariak ez dituela pairatzen Osakidetzan zita bat eskatzeko arazoak, ezta segurtasun eza ere ez, bizkartzainak dituelako".

     

Ekain Rico PSE-EEko legebiltzarkideak deitoratu du lehendakariak "Ongizate sistemaren bideragarritasuna zalantzan jarri izana", "Espainian eta Euskadin frogatu den arren politika progresistek hazkunde eta enplegu datuak hobetzen dituztela". 2026ko aurrekontuei begira, "tentazio murriztaileak" alboratzea eskatu dio Pradalesi.

Bere aldetik, Laura Garrido EAEko PPko bozeramaileak kritikatu du lehendakariak "Euskadi erreala" ahaztu izana. "Ez ditu aipatu euskal gizartearen benetako arazoak", deitoratu du, eta hauek aipatu ditu: "etxebizitza, enplegua, hezkuntza eta industria". Pradalesek estatutua erreformatzeko deia egin duela eta, Garridok "autogobernua hobetzea" eta "abenturetan ez sartzea" eskatu dio.

Alderdien erreakzioak

Alderdiak hasi dira lehendakariaren hitzaldia hizpide hartzen.

 

Hori horrela, Arnaldo Otegi EH Bilduko buruzagiak adierazi du Pradalesen abisua "inflexio puntua" dela euskal politikagintzan., baina ohartarazi dio: "Garai ilunak PPren eskutik badatoz, PPrekin ezin da itunik egin; ezin da aurrekontuei buruz hitz egin, eta ezin da Bizkaia eta Durango haiekin gobernatu". Era berean, "eskuzabal" izango direla eta "egoera historikoak eskatzen duen mailan" izango direla gaineratu du.

 

Nabarmentzeko modukoa da EH Bilduren erreakzioa Arnaldo Otegik egin izana, koalizio subiranistaren bozeramaileetako batek egin beharrean, ezker abertzaleak lehendakariaren deiari eman nahi dion garrantziaren adierazle, antza.

Analisi laburra

Lehendakariak argi utzi du estatutu berria urte politikoaren lehentasunetako bat izango dela bere Gobernuarentzat. Ekaina arteko epea jarri du horri heltzeko, Estatutan "birzentralizazio" ahaleginak ikusten dituelako. Horregatik, euskal alderdien txanda dela uste du, eta autogobernuarentzat "garai ilunak" etor litezkeela ohartarazi die.

Bukatu da lehendakariaren hitzaldia

Estatutu berria adosteko deiarekin bukatu da, hain zuzen ere, Imanol Pradales lehendakariaren hitzaldia. Horrekin batera, bukatu egin da politika orokorreko eztabaidaren goizeko saioa. Legebiltzarrak 14:30ean ekingo dio berriro, eta talde parlamentarioen txanda izango da orduan.

Eta aurreikuspen ezkor horren aurrean zer? Lehendakariak berak eman du erantzuna: "Epeak jarri behar ditugu. Ekainean, indar politikoekin batzartuko naiz berriro, egindako ibilbidea aztertu, ebaluatu eta gure Gobernu Programaren konpromisoa betetzeko urratsak emateko".

 

"Autogobernuaren etorkizuna gai serioegia da instrumentalizatzeko eta jolasean ibiltzeko. Gernikako Estatutua idatzi eta adostu zutenen maila ematen saiatu behar gara", adierazi du.

Autogobernua

Adi, lehendariaren hitzaldiak utziko digun titularretako bat entzun berri dugulako: Pradalesek Estatutu berria lehenbailehen adosteko deia egin du. "Arrazoia oso sinplea da: Euskadirentzat oso garai zailak eta ilunak iritsi daitezke. Gure autogobernua, nortasuna eta erakundeak zalantzan jar daitezke. Eta horrek gure eguneroko bizitzan eta ongizatean eragin nabarmena izan lezake".

18:00 - 20:00

Langabezia-prestazioen transferentziaz aritu da lehendakaria (Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak atzo adostu zuten). "Aurrerapausoa da eta baloratu egiten dut, baina oraindik bete egin behar da adostutako egutegi osoa", ohartarazi du.

Pradalesek urte politiko berriko lehentasunak azaldu ditu, hala nola Osasun Itunean adostutakoa garatzea, Etxebizitza arloan Funts Sozial bat aktibatzea, Lanbide Heziketa sustatzea, Donostiako ordenagailu kuantikoa martxan jartzea, Ertzaintzan enplegu plana onartzea eta Industrian inbertsio plana abiatzea.

Nahi gabeko bakardadea izan du hizpide orain, eta une honetan garatzen ari diren bi proiektu aipatu ditu: bat, landa eremuan bizi diren adineko pertsona zaurgarriak babesteko, eta beste bat, belaunaldi arteko elkartasuna sustatzeko.

Gehiago: Gobernuburuak iragarri du "topaketa-espazio" bat jarriko dutela martxan jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko. Horretan, "erakundeek, elkarteek eta herritarrek jarduera fisikoaren inguruko ekintzak aztertu eta adostuko dituzte", azaldu duenez.

 

"Eta Mugiment txartela herri guztietara eramateko pausoak ematen jarraituko dugu", erantsi du.

Lehen neurriak

Saioko lehen neurriak iragarri ditu agintariak. Horren haritik, Osakidetzako Lehen Arretan psikologo gehiago arituko direla aurreratu du Pradalesek. Helburua da profesional horiek kasu "arinak" artatzea,  zerbitzu espezializatuek kasu  konplexuenak tratatzeko.

 

Bestalde, gazteen artean pantailen "abusua" saihesteko, estrategia bat lideratuko duela iragarri du.

18:00 - 20:00

Ongizate Sistema du hizpide orain lehendakariak: "Gure ardura da Ongizate sistemaren bideragarritasuna bermatzea, eta horren transformazioan asmatzea". Horregatik, dei egin du "lubakiak, konfrontazioa eta marra gorriak" alde batera uzteko.

Lehendakariak azpimarratu du Euskadi "herrialde aurreratu eta demokratikoa" dela. Horren ildotik, aipatu du EAEko ekonomia % 2tik gora hazten ari dela, eta "enplegu netoa" sortzen ari dela. Gainera, erantsi du "historian lehen aldiz" milioi bat pertsonatik gora ari direla lanean eta kotizatzen.

Nazioarteko testuinguru horretan, Pradalesek defendatu egin du Europaren papera: "Europak autonomia politiko gehiago izan behar du, eta lidergo etikoa markatu behar du. Funtsezkoa da ahots propioa izatea".

 

18:00 - 20:00

Ukraina ere gogoan

Ukrainarrentzat ere hitzak izan ditu lehendakariak: "Ukrainako gerrak agerian utzi ditu Errusiak Europan eragina izateko asmoak. Gaur berriro gaitzetsi nahi dugu inbasioa, eta elkartasuna adierazten diegu ukrainarrei, indarkeria bidegabea eta etengabea pairatzen ari direlako".

Minutu bateko isilunea

Ondoren, legebiltzarkideek minutu bateko isilunea egin dute, Gazan hildakoak omentzeko.

18:00 - 20:00

Hasi da saioa

Lehendakariak hasiera eman dio politika orokorreko saioari, eta Gazako "genozidioa" salatzeko erabili ditu lehen hitzak. "Asaldatuta, nekatuta eta nazkatuta gaude. Biolentzia honek samina, amorrua eta ezintasuna eragiten digu", deitoratu du..

Hastear

Lehendakaria eserita dago jada bere eserlekuan. Hastear da saioa.

Tejeriaren balorazioa

Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak esan du ez duela espero saio zakarra izatea. Entzun hemen:

Bakartxo Tejería
18:00 - 20:00

Eztabaidaren gaiak

Eta zeintzuk izango dira eztabaidaren (eta oro har urte politikoaren) gai nagusiak? Iker Gomezek azaldu dizkigu bideo honetan:

Osoko bilkuraren egitura

Ohi bezala, lehendakaria  09: 30etan igoko da tribunara. Imanol Pradalesek ez du denbora-mugarik izango bere hitzaldia egiteko. Ostean, atsedenaldi labur bat egingo dute legebiltzarkideek, eta 14:30ean ekingo diote berriz saioari. 

 

Ordu horretan, taldeen txanda izango da. Txikienatik handienera, talde bakoitzak 30 minutu izango du proposamenak egiteko eta lehendakariak azaldutakoari erantzuteko.  Talde Mistoa osatzen duten alderdiek, Voxek eta Sumarrek, 30 minutu horiek konpartitu beharko dituzte. 

 

Vox eta Sumarren ondoren, PPren txanda izango da. PSE-EEk hartuko du hitza ondoren, eta, amaitzeko, EH Bilduk eta EAJk izango dute tribunara igotzeko aukera..

 

Taldeen hitzaldiak entzun ondoren, Imanol Pradalesek bigarren hitz txanda izango du, beste behin ere denbora mugarik gabe.

 

Eta azkenik, talde parlamentarioek azken erantzun bat emateko aukera izango dute, oraingoan gehienez 10 minutuko hitzaldiarekin. 

Politika Orokorreko Osoko Bilkura Eusko Legebiltzarrean

Eusko Legebiltzarrak berriz ekingo dio bere jarduerari ostegun honetan, Politika Orokorreko Osoko Bilkurarekin. Bertan, lehendakariak eta Legebiltzarreko taldeek urte politikoa markatuko duten gaiak jarriko dituzte mahai gainean.  

Ostegunekoa. Politika Orokorreko lehen Osoko Bilkura izango da Imanol Pradales lehendakariarentzat. Saioa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB-2n.