Podemos, IU eta Sumar koalizioan aurkeztuko dira Andaluziako hauteskundeetara
Alderdi progresistek Por Andalucía koalizioan aurkezteko akordioa lortu dute, Iniciativa del Pueblo Andaluz, Alternativa Republicana, Partido Verde eta Alianza Verde alderdiekin batera.
Ezkerreko indarrak batera aurkeztuko dira maiatzaren 17an Andaluziako hauteskundeetara, Por Andalucia koalizioan, Podemosek, Izquierda Unidak, Sumarrek eta beste alderdi politiko batzuek akordioa egin ostean.
Hautagaitza horren asmoa talde aurrerakoi desberdinak bilduko dituen “espazio komuna” indartzea da. Horiekin bat egin duten beste alderdien artean daude Iniciativa del Pueblo Andaluz, Alternativa Republicana, Partido Verde eta Alianza Verde.
Akordioa 10 ordu baino gehiago negoziatzen eman ostean heldu da. Oraingoan, aurreko deialdietan ez bezala, koalizioak ez ditu epeak agortu, eta erregistratu ahal izan da. Por Andaluciaren arabera, alderdiak gehitzeak alternatiba "sendoa eta ezaguna" osatzea ekarriko du.
Koalizioak fase berri bati ekingo dio orain, proposamenak lantzeari eta hauteskunde-kanpaina prestatzeari, hain zuen. Antonio Maillo IUko koordinatzaile federala izango da Andaluziako Juntarako presidentegaia.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik