Lopezek 'herrialde-ituna' proposatu du fiskalitatea hobetzeko
Patxi Lopez lehendakari eta PSE-EEren lehendakarigaiak "herrialde-itun" bat egiteko ahaleginduko dela esan du, non erakundeek, alderdiek eta euskal eragile sozioekonomikoek parte hartuko duten .
Helburua, Lopezen arabera, sistema fiskala aldatzea da, "bidezkoa" eta eraginkorragoa egiteko; horrela, lortutako baliabideak ekonomia suspertzeko eta zerbitzu publikoak mantentzeko erabili ahal izango dira.
Lehendakariak Gasteizen egin du agerraldia, hainbat enpresarirekin batera: Ignacio Perez Gandasegui Aernnovako presidentea; Ignacio Mataix ITPren zzuendari nagusia; Massimo Rossini Naturgaseko kontseilari ordezkaria eta Carlos Zapatero Vital Kutxako presidenteak izan dira bertan, besteak beste.
Lehendakarigai sozialistak esan duenez, Euskadik ezingo lioke bere kabuz aurre egin pentsio-sistema ordaintzeari eta "gezurretan aritzea" eta "gaizki informatuta egotea" egotzi dio Iñigo Urkulluri, pentsio-sistema ordaintzearen inguruan zalantzak zabaltzeagatik.
Informazio zabalgoa Patxi Lopezi buruz, Euskadi Pregunta saioaren atalean.