U-21
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkullu: 'EAJk huts egin zuen indarkeriarekin argia ez izateagatik'

Bestalde, EAJren lehendakarigaia ziur dago "herrialde honek merezi duen" ituna lortuko dela; bakearen, elkarbizitzaren eta adiskidetzeren aldeko ituna, alegia.
Iragarkia
"<img style=""float:left;margin:5px;"" src=""http://10.126.2.21/media/images/2012/10/08/720641/720641_urkullu_thumbnail.jpg""/><br/><strong>urkullu eitb</strong>"
18:00 - 20:00
Urkullu: 'EAJk huts egin zuen indarkeriarekin argia ez izateagatik'

ong>Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak onartu egin du "huts egite" bat izan dela bere alderdiak, iraganean, terrorismoaren kontrako oinarri etikoak modu "argian" eta "irmoan" onartu ez izana. Horrezkero, huts egitea "konponduko" duela esan du.

Urkulluk Tolosan (Gipuzkoa), euskal hauteskundeen inguruan, egindako hauteskunde-ekitaldi batean zabaldu du gogoeta; bertan, EAJk bere programan elkarbizitzari eta bake prozesuari buruz agertzen den guztia azaldu du.

Buru nazionalistak esan duenez, "ez da aberririk, ez erlijiorik, ezta ideia politikorik ere gizakien odol jarioa justifikatu dezakeenik. Ez da ideologiarik ezberdin pentsatzen duena suntsitzea ahalbidetzen duenik".

"Beharbada geure oinarri etikoen eta politikoen onarpen erradikala egin ez izana iraganean, argitasun horrekin, geure errua izan zen, gaur egun geure eginbeharra da zuzentzea", adierazi du Urkulluk, eta EAJk "eragindako mina onartu" behar duela gaineratu du.

Bestalde, euskal gizartearekin batera, bakeagatik, bizikidetzagatik eta adiskidetzeagatik itun nazionala lortuko dela azpimarratu du EAJko hautagaiak, "herrialdeak hori merezi duelako". "Itun hau biktimen memoriak, Euskadi bakean ezagutu ez dugunok eta, guztion gainetik, geure seme-alabek eta ilobek merezi dute", azaldu du.

EAJko EBBko presidenteak hirugarren Bake Planarekin konpromisoa erakutsi du, berak jasotzen dituen eskaera guztiak hartzen dituena. Halaber, bakearen inguruko batzorde txostengilea berriro ere irekiko duela esan du, ondorioen inguruko adostasuna haztea bilatzeko, hautatutako legebiltzarkideen ehuneko ehuna lortzeko.

Goizeko ekitaldia

Iñigo Urkullu EBBren presidente eta EAJren lehendakarigaiak ‘pentsio minimoak’ bermatzeko 50 milioi euroko funtsa sortuko duela agindu du, alderdiak Gasteizen egin duen ekitaldi batean.

"Gizarte laguntzei bideratutako programen barruan egongo den funtsa sortuko dugu, minimoa kobratzen duten alargunek eta pentsiodunek pentsio handiagoa izateko", adierazi du Urkulluk. Halaber, Gernikako Estatutuak jasotzen duen bezala, Euskadik Gizarte Segurantza kudeatzeko gaitasuna izatea aldarrikatu du lehendakarigai jeltzaleak.

Elkarrizketa ETBn

Lehendakari bada administrazioan eta enpresa publikoetan murrizketak egin beharko dituela onartu du Urkulluk, baina neurriok funtzionarioen lan-baldintzetan eraginik izango ez dutela zehaztu du. Murrizketarik egingo ez duela esaten duena "gezurretan" ari dela esan du EAJren lehendakarigaiak eta, horren ildoan, bere alderdiak pentsioak, hezkuntza, osasuna eta zerbitzu sozialak bere horretan utziko dituela nabarmendu du.

ETBri eskainitako elkarrizketan, PSE-EEren Gobernuak bere jarduna 6.000 milioiko zorrarekin amaitzea aurreikusten duela esan du: "640 milioi euroko zorra zegoen Lehendakaritza hartu zutenean, beraz, 10 aldiz handitu da zorra".

Halaber, Jaurlaritzaren jarduna "hipotekatuta" dagoela adierazi du; finantza karga 400 milioikoa da gaur, 700 milioikoa izango da 2014an, eta 800 milioikoa, 2015ean, EAJren lehendakarigaiaren esanetan.

Informazio osagarria:   Urkullu Euskadi Pregunta saioan

                                     Botoaren bilakaera

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X