Abadiño
2021/07/14 - 14:59
Donostia eremu gorrian sartu da
Gainera, Gipuzkoan beste lau udalerri gehitu dira eremu gorrian dauden herrien zerrendara, eta Bizkaian beste bi.
2021/07/13 - 16:37
Semaforoa gorri jarri da Arrigorriagan, eta jada 16 dira eremu gorrian dauden udalerriak
Gipuzkoan eremu gorriko zerrendara udalerri gehiago batu ez badira ere, lau izan dira laranjaz margotu direnak: Beasain, Lezo, Ordizia eta Orio.
2021/07/12 - 16:46
Gipuzkoa eremu gorrian sartu da eta Laudio bertara itzuli da
Bizkaian, Durangon, Gueñesen eta Mungian egoerak okerrera egin du, Gipuzkoan bezala, lurralde historiko osoa eremu kritikoan sartu baita.
2021/06/03 - 21:32
Bioestimulatzaileak erabiliko dituzte Bizkaian banda marroia geldiarazteko
Arratia-Nerbioi eta Durangaldea eskualdeetako konifero basoetan zabalduko dute produktua, helikopteroz, 4.000 hektareako gunean.
2021/04/16 - 16:37
De Norte a Sur elkarte abadiñarrak sevillana dantzatu du Athleticen ereserkiarekin
Aurreko finala galdu ostean eta giro tristea ikusita Abadiñoko De Norte a Sur kultur elkarteak zerbait egitea pentsatu zuen. Esan eta egin.
2021/04/16 - 13:25
Etxe bat husteko ekintzaren aurka protestak eta atxilotu bat izan dira Abadiñon
EH Bilduk azalpenak eskatu dizkio Segurtasun Sailari, “Ertzaintza eta Desokupa ultraeskuineko enpresa eskutik aritu direlako”. Podemos Ahal Duguk Desokupa enpresaren “indarkeria” salatu du.
2021/04/09 - 12:58
Behargin bat hil da Abadiñon gertatutako lan-istripu batean
Oxigeno bonbona batzuk mugitzen ari zen garabiarekin ezbeharra gertatu denean.
2021/03/02 - 14:02
Jaurlaritzak langileen kutsatzeetan erantzukizunik duen aztertzeko eskatu du LABek
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Abadiñoko Transmisiones La Magdalena SL zigortu zuen enpresako 56 langileei 50.000 euroko kalte-ordaina ematera, ezarritako baimen ordaindua ez errespetatzeagatik.
2021/02/03 - 19:52
Abadiñok ez du San Blas azoka ospatu
Azken mendeetan Abadiñok San Blas feria ospatzen ez duen lehen eguna. Herria gune gorrian dago duela egun batzuetatik, eta ostalaritza itxita dago.
2021/02/01 - 15:42
EAEko 91 udalerri eremu gorrian daude
5.000 biztanle baino gehiagoko 9 udalerri sartu dira gaur gorrian. Guztira, udalerri handi eta txikiak kontuan izanda, 91 dira eremu gorrian daudenak.
2020/12/14 - 14:16
Durango inguruan falta den 87 urteko gizon baten bila ari dira
Larrialdi zerbitzuek Bizkaiko udalerriko mendi ingurura zabaldu dituzte bilaketa lanak.
2020/11/30 - 22:08
Saltokietako edukiera murriztu egin du Jaurlaritzak, pilaketak saihesteko
150 metro karratutik gorako dendek eta lokalek % 60ra mugatu beharko dute edukiera.
2020/11/30 - 20:17
Jaurlaritzak 10 pertsonako muga eta zirkulazio librea proposatu du Gabonetarako
Era berean, gaueko mugikortasuna hilaren 24an eta 31n 01:00 arte luzatzearen eta egun horietan gehienez 10 pertsona elkartzea baimentzearen alde egitea adostu du.
2020/10/21 - 16:30
Bizkaian Durangaldean dute egoera larriena
Orain arte 800 lagun inguruk egin dute PCR proba Durangon. Datorren asteko asteartera arte jarraituko dute probak egiten Landako gunean.
2020/10/12 - 10:32
Taberna bateko arduraduna atxilotu dute Abadiñon, ertzain bat jotzeagatik
Ordutegiz kanpo zabalik zegoen eta barruan bezeroak alkohola edaten ari ziren. Zerbitzaria atxilotzeaz gain, Ertzaintzak zazpi pertsona identifikatu ditu.
2020/08/23 - 17:20
Abadiñoko Handi behia, munduko pisutsuena
Abadiñoko baserri batean bizi da eta 1.502 kilo pisatzen ditu, munduko marka lortzeko sei kilo gehiago hartu beharko ditu.
2020/06/24 - 10:58
Alluitzen zauritutako mendizale bat erreskatatu dute
Erreskate taldeak 67 urteko gizonezkoarekin igaro du gaua, gaur goizean ospitalera eraman aurretik.
2020/06/24 - 10:43
Gizon bat erreskatatu dute Alluitz mendian, amildegi batean erori ostean
67 urteko gizonezkoaren desagerpena bart salatu zuen familiak. Erreskate taldeek gaur goizean atera dute helikopteroz (@BomberosIurretaren irudiak).
2020/05/21 - 15:17
Durangoko eta Abadiñoko batzokietan pintaketak egin dituzte bart
Bizkaiko EAJk "irmo" gaitzetsi ditu Durangoko eta Abadiñoko batzokietan Patxi Ruiz presoaren eta amnistiaren alde egindako pintaketak.
2020/05/16 - 19:37
Gazte bat atxilotu dute Abadiñon, bikotekideri eta ertzainei eraso egitea leporatuta
Gertaera larunbat goizaldeko lauretan aldera izan da.