Abortoa
2022/02/22 - 10:15
Kolonbiako Konstituzio Auzitegiak abortua despenalizatu du haurdunaldiko 24 astera arte
Orain arte, hiru arrazoirengatik bakarrik zegoen baimenduta abortua Kolonbian: amaren osasuna edo bizitza arriskuan zegoenean; bortxaketaren edo intzestuaren ondorio zenean, edo fetuak malformazioren bat zuenean. Gainerako kasuetan, berriz, lau urte eta erdiko espetxealdiarekin zigortuta zegoen.
2022/01/24 - 19:52
Abortuaren aurkako kartelak hiriko markesinetatik kenduko dituzte Gasteizen
"Abortu kliniken aurrean otoitz egitea bikaina da" lelo nagusi dute bost markesinatan jarritako kartelek. EH Bilduk, Elkarrekin Gasteizek eta Clara Campoamor elkarteak kartelak kentzea eskatu zuten.
2022/01/20 - 15:59
Gasteizko Udalak markesinetan jarritako abortuaren aurkako kartelak kentzeko eskatuko du
"Abortista kliniken aurrean otoitz egitea bikain dago" da Propagandisten Elkarte Katolikoak Espainiako 33 hiritako markesinetan jarritako kartel polemikoen lelo nagusia.
2022/01/19 - 20:20
Abortua Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean sartzea proposatu du Macronek
Macron izango da Europako Kontseiluko presidentea datozen sei hilabeteetan eta bere agintaldian gauzatu nahi dituen ekimenen berri eman du Europako Parlamentuan egin duen agerraldian.
2022/01/05 - 12:36
Berdintasun Ministerioa abortu legea aldatzeko lanean ari da, koaliziokideen arteko erabateko akordiorik gabe
Irene Montero buru duen Ministerioa lantzen ari den zirriborroaren arabera, 16 eta 17 urteko emakumeek ez dute gurasoen baimenik beharko abortatzeko.
2021/09/09 - 17:44
Antisorgailuak doakoak izango dira 25 urte arteko emakumeentzat Ipar Euskal Herrian
Probak eta kontsulta medikoak ere doakoakizango dira. Orain arte, 18 urtez azpiko emakumeentzat zegoen zuzenduta neurria.
2021/09/08 - 01:35
Mexikok abortua despenalizatu du
Egun Mexikoko lau estatuk soilik baimentzen dute abortua haurdunaldiaren hamabigarren astera arte. Ondorioz, erabakiak gainerako 28 estatuei zuzenean eragingo die.
2021/06/12 - 17:51
Sara Rogel salvadortarra aske, abortatzea leporatuta 10 urte espetxean igaro ondoren
30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten abortatzeagatik Sara Rogeli. 18 urte zituen orduan, eta berak beti esan du istripu baten ondorioz galdu zuela haurra. Orain, aske utzi dute.
2021/03/12 - 14:03
Osasun Departamentuak biharamuneko pilulari buruzko informazio kanpaina abiatu du
Farmazien bidez, antisorgailu gisa erabili behar ez dela azpimarratuko diete erabiltzaileei, ez baitu babesten sexu-transmisiozko gaixotasunengatik.
2021/01/28 - 09:38
Protestak Polonian, abortuaren ia erabateko debekuaren aurka
Poloniako Auzitegi Konstituzionalaren erabakiak abortua ia erabat debekatzen du eta horrek protestak piztu ditu Varsoviako kaleetan.
2020/12/30 - 11:27
Argentinako Senatuak abortu boluntarioa legeztatu du, haurdunaldiko 14. astera arte
2018an antzeko testu batekin gertatu zen bezala, diputatuek onartua zuten proiektua; orain, baina, senatariek berretsi egin dute onarpen hori.
2020/12/30 - 10:29
Argentinak abortua legeztatu du haurdunaldiaren 14. astera arte
Senatuko botoen erdia gehi bat behar ziren legea onartzeko. Azkenean, lege-proiektuak aldeko 38 boto lortu ditu, eta kontrako 32.
2020/12/29 - 21:19
Abortua legeztatu ala ez erabakitzen ari da Argentinako Senatua
Abortuaren legea Kongresuan onartuta, Senatuak datozen orduetan bozkatuko du. Dagoeneko eztabaidatzen ari dira. Aldekoak eta kontrakoak parekatuta daude Senatuan.
2020/12/10 - 19:25
Abortuaren legeak argentinarrak banatu ditu
Argentinako Parlamentuak abortuaren legeztatzea bigarren aldiz aztertuko du gaur. Gai horrek argentinarrak banatu ditu eta milaka pertsona alde eta kontra mobilizatu ditu.
2020/10/07 - 18:25
Gurasoen baimenik gabe abortatu ahal izango dute 16 eta 18 urte bitarteko adingabeek
Monteroren esanetan, Gobernuaren helburua da emakume guztiek beren gorputzarekin lotutako erabakiak hartzeko eskubidea izatea.
2020/02/21 - 14:42
Abortuaren despenalizazioa eztabaidagai, Kolonbian
Gaur egun legez kanpokoa da eta azken urtean 300 emakume baino gehiago salatu dituzte abortatzeagatik. Emakume talde batek bultzatuta, debatea berriro ere kalean da.
2020/01/24 - 12:25
Trump, abortuaren aurkako protesta batean parte hartuko duen AEBko lehen presidentea
Bizitzaren aldeko Martxaren antolatzaile nagusiak Trumpen babesa eskertu du, eta AEBko presidentea eta bere administrazioa "bizitzaren aldeko borrokalariak" direla ziurtatu du.
2019/09/24 - 21:03
'La ola verde' abortuari buruzko filma aurkeztu dute Zinemaldian
Emakume bat hiltzen da astean Argentinan abortu klandestinoetan.'La ola verde' dokumentala errealitate hori erakusten saiatu da gaur, Donostiako Zinemaldian.
2019/08/30 - 22:35
Hiru hildako eta bost abortu eragin ditu listeriak alerta ezarri zenetik
Bestalde, Sevillako Udalak Magrudisen aurkako salaketa aurkeztu du, osasun publikoaren aurkako delitua egotzita, eta enpresa horren faktoria zigilatu du
2019/08/20 - 11:11
Absolbitu egin dute abortatzeagatik espetxean zegoen emakumea El Salvadorren
El Salvadorreko auzitegi batek absolbitu egin du 21 urteko Evelyn Hernandez, ustez 2016an abortatu egin zuelako. 40 urteko kartzela zigorra eskatzen zioten hilketa delitua egotzita.