Adinekoak
2021/08/16 - 18:57
Bi adineko hil dira covid-19arekin Gipuzkoako erresidentzietan
Irungo Ama Xantalen eta Oiartzungo Petra Lekuona egoitzetan bizi ziren bi hildakoak. Bestalde, Gasteizko erresidentzia batean 40 adineko konfinatu dituzte bi langilek positibo eman eta gero.
2021/08/13 - 21:12
Hildako bat eta 100 kutsatu Nafarroako egoitzetan, eta 39 gehiago Gipuzkoan
Abuztuaren 9an baino 23 positibo gehiago daude adinekoen artean, Foru Erkidegoko zentroetan.
2021/08/10 - 21:41
Lau pertsona hil dira Bizkaiko eta Nafarroako adinekoen egoitzetan
Gipuzkoako zahar-etxeei dagokienez, berriz, 17 positibo berri atzeman dituzte azken orduetan.
2021/08/10 - 16:53
Ospitaleratuta zeuden bi egoiliar hil dira Bizkaiko erresidentzietan
Birusak hedatzen jarraitzen du adinekoen egoitzetan. Bi egoiliar hil dira azken orduetan Bizkaiko erresidentzietan. Une honetan agerraldirik handiena Bilboko Miserikordia egoitzan dago.
2021/08/06 - 20:36
25 positibo atzeman dituzte Bilboko Miserikordian eta 10 Getxoko San Esteban I adinekoen egoitzan
Gainera, Arabako hiru egoitza pribatuetako erabiltzaileen eta langileen artean hamaika positibo detektatu dituzte azken orduetan.
2021/08/05 - 13:33
Irailetik aurrera adinekoei hirugarren txertoa emango dietela iragarri du Macronek
Hirugarren dosia atzeratzeko eskatu zien atzo MOEk herrialde aberatsei. Eskea gorabehera, Frantziako presidenteak esan du hirugarren dosia "beharrezkoa" dela pertsona zaurgarrienentzat.
2021/08/04 - 15:52
28 positibo Bizkaiko egoitzetako erabiltzaileen artean, eta 18 Gipuzkoakoetan
Guztira 43 lagunek eman dute positibo Bizkaian eta Gipuzkoan. Kaltetuek ez dute larritasunik, covid-19aren aurkako txertoaren jarraibide osoa hartuta baitute.
2021/08/03 - 22:47
Lizarrako San Jeronimo adinekoen egoitzan 19 egoiliar kutsatu dira eta batek bizia galdu du
Lizarrako San Jeronimo adinekoen egoitzan, lehen aldiz pandemia osoan, koronabirusa sartu da. 19 egoiliar kutsatu dira eta batek bizia galdu du.
2021/08/03 - 16:26
Hiru adineko hil dira Hego Euskal Herriko egoitzetan, bi Nafarroan eta beste bat Araban
Konkretuki, heriotzak Gasteizko Albertia Campus egoitza pribatuan, Lizarrako San Jeronimo zentroan eta Oliteko egoitzan jazo dira.
2021/07/28 - 16:36
Bizkaian 17 positibo kasu daude adinekoen egoitzetan; Gipuzkoan, 13 eta Araban, 3
Txertatuta egonda ere, koronabirusa zaharren egoitzetan sartzen da. Hala ere, momentuz, kasuak ez dira larriak Gasteizko egoiliar baten kasuan izan ezik, eta horrek patologiak zituen.
2021/07/15 - 23:09
Ehunka lagunek manifestazioa egin dute Trapagaranen adineko gizon baten etxearen okupazioaren aurka
Gizona 1956tik bizi da etxean; ekainaren amaieran okupatu zuten. Manifestazioan, bi pertsona atxilotu dituzte.
2021/07/15 - 22:39
Trapagarango bizilagunek manifestazioa egin dute etxebizitza baten okupazioaren kontra
Familia bat adineko gizon baten etxean sartu da, eta esan dutenez ez dute bertatik ateratzeko asmorik. Herritarrek manifestazioa egin dute familiari elkartasuna adierazteko.
2021/07/01 - 22:55
Imsersoko bidaiak bueltan dira
Izena emateko epea gaur ireki da eta 816.000 plaza egongo dira. Euskadin 45.000 lagunek edukiko dute bidaiatzeko aukera. Bidaia agentzia eta hotelentzat ere berri oso ona.
2021/07/01 - 20:17
Zabalik dago 2021/2022 denboraldian Imsersoko bidaietarako eskaerak egiteko epea
Bidaiak, 2021eko urritik 2022ko ekainera bitartean egingo dira. Testuinguru horretan, covid-19ari aurre egiteko segurtasun neurriak eta protokoloak ezarriko dira.
2021/06/24 - 21:22
Baztertu egin dute AstraZenecaren dosia jaso duten 60 urtetik gorakoei Pfizer ematea
Osasun Publikoaren Batzordeak 12 asteko tartearekin berriro txerto berbera hartzeko aholkua eman die.
2021/06/14 - 22:10
20 positibo antzeman dituzte Gasteizko zahar-etxe batean, gehienak sintomarik gabe
Albertia Campus erresidentziako egoiliar eta langile guztiak txertatuta daude. Kutsatutako adineko bakarra eraman dute ospitalera sintomekin.
2021/06/03 - 15:33
Onik aurkitu dute Markina-Xemeinen falta zen 82 urteko gizona
Astelehen iluntzean paseotik itzuli ez zela ikusita, senideek desagerpena salatu zuten. Hiru egun aritu dira gizonaren bila.
2021/06/02 - 10:58
Markina-Xemeinen falta den 82 urteko gizona bilatzeko lanak hasi dituzte berriro
Senideek astelehen iluntzean jarri zuten salaketa, paseatzera irten eta etxera itzuli ez zela ikusita.
2021/06/01 - 10:59
Markina-Xemein inguruan falta den 82 urteko gizon baten bila ari dira
Familiak eman zuen bart desagerpenaren berri, arratsaldean etxetik irten eta iluntzean itzuli ez zela ikusita.
2021/06/01 - 10:50
Desagertutako 82 urteko gizon baten bila ari dira Markinan
Gizonaren gertukoek atzo arratsaldean eman zioten abisua Ertzaintzari, gizona etxera itzuli ez zelako. Bilaketa 22:30ean hasi zen.