Afganistan
2021/08/23 - 16:50
Afganistango errefuxiatuen ebakuazioak aurrera jarraitzen du
Oraingoz, 600 errefuxiatu baino gehiago iritsi dira Torrejongo basera. Erdiek Espainian eskatu dute asiloa eta beste erdiek, aldiz, Europako beste estatu batzuetan.
2021/08/23 - 16:42
Eskertuta agertu da Nilofar Bayat jasotako laguntzarekin, baina Afganistanen geratutakoak ditu buruan
Nazioarteko gobernuen laguntza eskatu du Nilofar Bayatek. Saskibaloi jokalariak ohartarazi du talibanak orain hogei urte bezain arriskutsuak direla.
2021/08/22 - 23:02
Nilofar Bayat saskibaloi jokalari afganiarra Bilbon da jada
Bidaideak BSR saskibaloi taldeak gutun ireki bat zabaldu du sare sozialetan, eta, bertan, ongietorria eman die Bayati eta horren bikotekideari. Halaber, Bizkaiko hiriburua euren bizi-proiektuei berriz ekiteko lekua izatea opa die.
2021/08/22 - 22:43
Nilofar Bayat eta Ramesh Naik gurpildun aulkiko saskibaloi jokalariak Bilbon dira dagoeneko
Kabul hiriburuaren aireportuan "une zailak" igaro zituztela adierazi dute. Orain, etxetik urrun, "hasieratik berriro hastea" ez dela erraza izango onartu dute, baina "ilusioz beteta" etorri dira biak. Eskertuta agertu dira emandako aukeragatik.
2021/08/22 - 17:09
Armak uzteko azken abisua eman diote talibanek Panjshir probintzian dagoen erresistentziari
Afganistango antzinako gobernuaren indarrek eskua luzatu diete matxino islamistei gobernu inklusiboa sortzeko.
2021/08/22 - 16:44
Talibanek irudia zuritzeko egin duten teknologiaren erabileraz ohartarazi dute adituek
Astebete igaro da talibanek boterea eskuratu zutenetik. Denbora nahikoa hasieratik iragarritako tolerantzia eta errespetuzko asmoak inondik inora beteko ez direla erakusteko. Talibanek irudi berritua ematen saiatu dira, eta horretarako erabili dituzte sare sozialak eta teknologia berriak.
2021/08/22 - 16:36
20 lagun hil dira egunotan Kabulen aireportu inguruan sortutako jende pilaketetan
Milaka lagun falta dira Afganistanetik alde egiteko, tartean, NATOko kolaboratzaileak izandakoak. Jendetza batu da aireportuan, eta bart zazpi pertsona hil dira. Talibanek ez dute oraindik gobernua osatu, eta herrialdea krisi humanitario baten atarian dago.
2021/08/21 - 16:44
Milaka herritarrek inguraturik daukate Kabulgo aireportua, Afganistandik ihes egin nahian
Jendetzak inguratuta dauka oraindik Kabulgo nazioarteko aireportua; tarteka berrekiten diete hegaldiei, baina behin baino gehiagotan hutsik ere aireratu dira hegazkinak. Horrez gainera, talibanen buruzagi politikoetako bat, Mullah Baradar, hiriburura ailegatu da.
2021/08/21 - 16:32
Sanchez Torrejon de Ardozeko kanpalekuan berragertu da, Europako agintariak lagun
Afganistango krisia hasi eta sei egunera, Madrilgo aireportu militarrera bisita egin du Espainiako Gobernuko presidenteak. Bertan dago ihes egin duten afganiarren kanpalekua, Europarako sarrera gisa. Von der Leyen eta Michele Europako agintariak ere egon dira bertan, lehen harrera hori ikuskatzen.
2021/08/21 - 13:45
Sanchez, Von der Leyen eta Michel Torrejongo harrera-zentroan izan dira gaur
Kanpamenduak 800 lagunentzako lekua du, eta Kabuletik hegazkinez ebakuatzen ari diren afganiarren sarrera nagusia da.
2021/08/21 - 11:53
Afganistango hustea "historiako zailenetarikoa" izaten ari dela esan du Bidenek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak indar estatubatuarrekin kolaboratu duten afganiar guztiak Afganistandik ateratzeko konpromisoa agertu du.
2021/08/21 - 00:57
Bidaideak taldearen eskaintza duen Nilofar Bayat afganiar saskibaloilaria Madrilen da
Bayat Afganistango gurpil-aulkiko saskibaloi-selekzioaren kapitaina da, eta klub bilbotarrak eskaintza egin dio, taldeko kide izateko. Kabulen hartu zuen hegazkina ostiral arratsaldean lurreratu da Madrilen.
2021/08/21 - 00:19
Nilofar Bayat Afganistango saskibaloi jokalaria Madrilen da
Gaur Afganistandik ebakuatu dituzten 110 pertsonen artean dago Bayat. Gazteak Bidaideak BSR talde bilbotarrean jokatuko du datorren denboraldian.
2021/08/20 - 23:36
Putinek eta Merkelek talibanekin hitz egiteko beharra onartu dute, Afganistango etorkizuna dela eta
"Talibanek herrialdea kontrolatu dute, eta errealitate hori izan behar dugu gogoan", esan du Putinek. Testuinguru horretan, Merkelek bat egin du iritzi horrekin, eta talibanek "nahi baino babes handiagoa" izan dutela nabarmendu du.
2021/08/20 - 23:18
Elkarretaratzea Bilbon, Afganistango emakume eta neskatoen alde
Talde feministek deituta, Afganistanen boterea hartu duen talibanen buruei emakumeen eskubideak errespetatzeko eskatu diete.
2021/08/20 - 23:13
Euskal Elkartasun Feministak Afganistango emakumeen eskubideak errespetatzea galdegin du
Donostian, Iruñean eta Bilbon elkarretaratzeak izan dira, ostiral arratsaldean; ehunka herritarrek eskatu diete talibanei afganiar emakumeen eskubideak errespeta ditzatela.
2021/08/20 - 22:49
Elkarretaratzea Donostian, Afganistango emakumeei babesa emateko
Ehunka pertsona bildu dira Boulevardean talibanen mehatxupean sufritzen ari diren Afganistango emakumeei babesa emateko.
2021/08/20 - 22:42
Afganistango emakumeen eskubideen urraketaren aurkako elkarretaratzea, Iruñean
Ehunka lagunek elkarretaratzea egin dute Iruñeko Udaletxe plazan, talibanek Afganistanen emakumeen eskubideak urratzen dituztela salatzeko.
2021/08/20 - 20:24
Ebakuazioa amaitu arte, NATOk tropak izango ditu Kabulgo aireportuan
Afganistango egoera aztergai, Atzerri Gaietarako NATOko ministroek premiazko bilera egin dute ostiral honetan, bideokonferentzia bidez.
2021/08/20 - 16:39
Talibanek amnistia iragarri dute, baina aurreko gobernuko kideen eta kolaboratzaileen bila dabiltza
Alemaniako "Deutsche Welle" egunkariko arduradunek jakinarazi dute, Afganistanen dituzten kazetarien bila ari direla talibanak. Baten kasuan, gainera, senide bat hil diote eta beste bat zauritu egin dute.