Afganistan
2021/08/16 - 16:08
Kabulgo aireportuan irudi larriak ikusi dira, afganiarrek duten etsipenaren adibide
Talibanen aurrekarien jakitun, afganiar asko izututa daude eta desesperazio horren adibide dira Kabul hiriburuko aireportuan azken orduotan ikusi diren irudiak.
2021/08/16 - 13:21
Afganistandik atzerritarrak eta afganiarrak modu seguruan eta ordenatuan ateratzeko eskatu dute 70 herrialdek
Europar Batasuna estatu kideekin koordinatzen ari da bertako langileak Afganistandik ateratzeko. Lekukoen arabera, bost pertsona hil dira aireportuko kaosean.
2021/08/16 - 12:46
Garaipena aldarrikatu eta amaitutzat eman dute talibanek Afganistango gerra
Kaleak patruilatzen dituzten eta pertsonen mugimendua kontrolatzen duten matxinatuen presentziarekin esnatu da gaur herrialdea. Bitartean, milaka pertsona bertatik ihes egiten saiatzen ari dira.
2021/08/16 - 11:10
Ehunka afganiar Kabulgo aireportuan bildu dira herrialdetik ihes egin nahian
Talibanek Kabul hiria hartu ostean, ehunka pertsona aireportura joan dira hegazkin batera igo eta herrialdetik ihes egiten saiatzeko.
2021/08/15 - 19:19
Talibanak Kabulera sartu dira Ghani presidenteak Afganistanetik ihes egin eta gero
Bien bitartean, botere trantsizioa kudeatzeko Koordinazio Kontseilua iragarri dute Afganistango agintariek.
2021/08/15 - 00:50
Ameriketako Estatu Batuek 5.000 militar zabalduko dituzte Afganistanen, talibanei aurre egiteko
Komunikatu batean, Bidenek talibanak mehatxatu ditu erantzun militar "azkar eta sendo" batekin, baldin eta AEBko langileei edo Afganistango enbaxadari erasotzen badiete.
2021/08/13 - 19:21
Kandahar, Firozkoh, Lashkargah, Logar eta Uruzgan konkistatu ostean, talibanek 17 hiriburu dituzte kontrolpean
Alemaniak Kabuleko enbaxadan langile "gutxi batzuk" utziko ditu. Danimarkak, aldiz, enbaxada aldi baterako itxi eta bertako behargin guztiak aberriratuko duela esan du. Era berean, Kanadako indar bereziak diplomazialariak ateratzeko prestatzen ari dira.
2021/08/13 - 17:18
Talibanen erasoaldia aurrera doa etengabe Afganistanen
Dagoeneko talibanek badituzte 17 probintziatako hiriburuak, eta borrokan ari dira Mazir-I-Sharif hiria ere bereganatzeko. Afganistango gobernuak Kabul hiriburua kontrolpean dauka oraindik.
2021/08/12 - 19:14
Talibanek Afganistango hiriburu berri bat hartu dute, hamabigarrena astebetean
Herrialdeko hedabideek azaldu dutenez, Dohan gertatzen ari diren bilerak bakearen aldeko proposamenaren parte dira.
2021/08/12 - 14:01
Talibanek Ghazni eskuratu dute, eta hamar hiriburu dituzte kontrolpean
Matxinoek Afganistango probintziarik garrantzitsuenetariko bat bereganatu dute, eta, egun, 9 probintziatan jarraitzen dute erasoak egiten.
2021/08/12 - 13:04
Zer gertatzen ari da Afganistanen? Mikel Ayestaranek talibanen kontrolaren gakoak azaldu dizkigu
Talibanak aurrera doaz geldiezin. Dagoeneko lurraldearen % 65 kontrolatzen dute, eta astebetean 9 probintzia-hiriburu lortu dituzte. Afganistango Armadak ez dirudi talibanak geldiarazteko gai denik.
2021/08/11 - 23:36
Azken astean bederatzi hiriburu eskuratu dituzte talibanek
Talibanek kontrolpean dute lurraldearen % 65. Ez dirudi Afganistango armadak nahikoa indar duenik matxinoen taldeak geldiarazteko, AEBk trebatuta eta finantzatuta egon arren. Mikel Ayestaranen arabera, aireko laguntzarik gabe Afganistango armadak ez du indarrik.
2021/08/11 - 14:08
Talibanek beste hiriburu baten kontrola bereganatu dute, Faizabad
Matxinoek Badakhxan probintziako hiriburua kontrolpean hartu dute. Afganistango segurtasun-indarrek Faizabadetik atera dituzte herritarrak Farkhar hirian babesteko.
2021/08/10 - 19:01
Talibanek Pul-e-Khumri hiria bereganatu dute, azken bost egunetan eskuratutako zortzigarren hiriburua
Matxinoek mendean hartu dute Baghlan iparraldeko probintziako hiriburua, ostiralean hasi zen aurrera egite indartsuaren ostean. Afganistango hedabideek diotenez, borrokak Mazar-e Sharif hirian jarraitzen du eta Balj hiriaren egoerak ere okerrera egin du.
2021/08/10 - 00:00
Talibanek beste hiriburu baten kontrola bereganatu dute: Aybak
Samangan probintziako hiriburua da, Afganistan iparraldean dago, eta talibanek eskuratu duten Afganistango seigarren hiriburua da.
2021/08/06 - 12:43
Borrokaldiek ehunka hildako utzi eta milaka herritarren exodoa eragin dute Afganistanen
Afganistango 34 probintzietatik 17tan borrokaldiak dira, eta azken 24 orduetan 406 taliban hil eta 209 zauritu dituzte. Gainera, indarkeriak ia 100.000 herritarren exodoa eragin du azken bi asteetan.
2021/08/04 - 12:34
Afganistango talibanek egindako eraso batek 12 hildako eta 22 zauritu utzi ditu
Afganistango talibanek Defentsa ministroaren egoitzari egin diote eraso, Kabulen. Auto-bonba batekin egindako atentatuak 12 hildako eta 22 zauritu utzi ditu.
2021/08/04 - 02:03
Hiru lagun hil dira Kabulen, ministro baten egoitzari egindako erasoan
Azken hiru hilabeteetan, talibanek 125 barruti-zentro bereganatu dituzte, bi hamarkada hauetan gerran izan duten lorpenik handiena.
2021/08/02 - 14:22
Afganistango 407 barrutietatik 223 bereganatu dituzte talibanek, azken bi hamarkadetan lehen aldiz
Indarkeria areagotu da, AEBko eta NATOko tropak herrialdetik alde egiten ari direnean. Atzera egiteko azken fasean daude dagoeneko; Washingtonek abuztuan bukatzea espero du.
2021/07/20 - 11:03
Suziriak lehertu dira Kabulgo Presidentetza Jauregitik gertu
Hiru kohete Afganistango Presidentetza Jauregitik gertu lehertu dira, Eid Al Adha egunean oroitz egiten ari zirenean. Bertan zen Ashraf Ghani presidentea.