Afganistan
2022/08/10 - 10:26
Afganistan
Egun hauetan urte bat bete da Estatu Batuek Kabultik ihes egin zutenetik. Afganistan berriro bihurtu da geopolitikaren borroka leku, bertakoen oraina eta etorkizuna inori axola ez bazaio ere.
2022/08/09 - 22:53
Emirerriaren lehen urteurrenean protesta egiteko, beltzez jantzita aterako dira emakumeak Afganistanen
Laster urtea beteko da talibanak Afganistanen boterera iritsi zirenetik. Ordutik, bereziki, emakumeen bizitza zeharo aldatu da. Emakume Aktibisten artean bi aurpegi ezagunekin egon gara Kabulen eta, datorren astean, Emirerriaren lehen urteurrena gogoratzeko beltzez jantzita aterako dira.
2022/08/09 - 19:47
EITB Afganistanera itzuli da talibanak Gobernura iritsi eta urtebetera
Datorren astelehenean urtebete beteko da talibanak gobernura iritsi zirenetik, eta ETB Kabulera itzuli da Mikel Ayestaranen eskutik. Al Zawahiriren hilketaren ondoren, talibanek segurtasuna indartu dute eta Afganistango emakumeen egoera ez da hobetu.
2022/08/02 - 18:00
Nor zen Ayman Al Zawahiri?
Ayman Al Zawahirik medikuntza ikasi zuen eta 2011an Al Qaedako buruzagitza hartu zuen, Bin Ladenen hilketaren ondoren. Irailaren 11ko atentatuen planifikatzaile nagusiena bera izan zela uste dute.
2022/08/02 - 09:29
AEBk Ayman al Zawahiri Al-Qaidako buruzagia hil du Afganistanen egindako operazio batean
Drone bidez egin zuten operazioa joan den igandean, Joe Biden AEBko presidenteak jakinarazi duenez.
2022/06/24 - 11:10
Laguntza heltzen hasi da lurrikarak kolpatutako Khost eta Paktikara
NBEk esan duenez, "gutxienez 15 milioi dolar" behar izango dira hiru hilabetean Afganistango biztanleen beharrak asetzeko.
2022/06/24 - 02:08
Laguntza iristen hasia da Afganistango lurrikarak eragindako milaka kaltetuentzat
Asteazken honetan, 6,1 graduko lurrikara batek Afganistango ekialdea astindu eta mila pertsona baino gehiago hil zituen, eta beste 1.500 inguru zauritu. NBEk ohartarazi duenez, "15 milioi dolar beharko dira gutxienez" hiru hilabetez biztanleriaren beharrak artatzeko.
2022/06/23 - 12:07
1.030 pertsona hil dira gutxienez Afganistango lurrikaran
Paktika eta Khost probintziak, ekialdean eta Pakistanekiko mugan, 5,9 graduko lurrikarak gogorren kolpatutakoak dira. Biktima gehienak lo zeuden lurrikara hasi zenean, eta ez zuten adobezko etxeetatik ihes egiteko denborarik izan.
2022/06/22 - 20:40
1.000 pertsona baino gehiago hil dira Afganistanen, Richter eskalan 6,1eko indarra izan duen lurrikaran
Astinduak Khost hiritik gertu izan du epizentroa, Pakistango mugatik hurbil. Afganistango agintariek ohartarazi dute biktimen kopurua handiagoa izan daitekeela.
2022/06/22 - 14:30
1000 pertsona baino gehiago hil dira Afganistanen izandako lurrikaran
1000 pertsona baino gehiago hil dira eta 1500tik gora zauritu gaur Afganistanen izandako dardara batean. Bereziki Paktika probintzian jo du lurrikarak, Pakistango mugatik gertu.
2022/05/20 - 11:34
Talibanek aurpegia estaltzeko agindu diete telebistako emakumezko aurkezleei
"Beloaren agindua berdina da guztientzat, baina hedabideetako langileek ez dute ezarri, eta, beraz, agindua betetzeko eskatzen diegu", adierazi du Mohammad Sadiq Akif Bertuteen Hedapenerako eta Bizioen Prebentziorako Ministerioko bozeramaileak.
2022/05/08 - 00:01
Afganistango emakumeek aurpegia estali beharko dute derrigor, talibanen aginduz
Burka erabil dezatela gomendatzen die talibanen agintari nagusiak. Hala, emakumeen askatasunak murrizten dituzten neurriak zorroztu egin dituzte orain dela bederatzi hilabete berriz ere talibanek agintea berreskuratu zutenetik.
2022/05/07 - 17:31
Aurpegia estaltzeko agindu diete talibanek emakumeei eta burka erabiltzea gomendatu
Birtutea Sustatzeko eta Bizioa Prebenitzeko Ministerioak zabaldu duen aginduaren arabera, "emakumeek ez badute ezer garrantzitsurik egiteko, hobe etxean geratzen badira".
2022/04/23 - 23:50
Gerretan emakumeak eta neskatoak babesteko neurriak aldarrikatu ditu Donostian Amnesty Internationalek
Talde hori bere Batzar Nagusi Federala (AGF) egiten ari da egunotan Kursaalen, eta horixe izan da larunbat honetan jorratu duen gai nagusia.
2022/03/27 - 21:21
Gizonak eta emakumeak aisialdi lekuetan batera egotea debekatu dute talibanek Afganistanen
"Igandeetan, astelehenetan eta astearteetan emakumeak bakarrik joango dira dibertsio parkeetara, hijaba jantziz gero, eta gizonak asteazkenetik larunbatera" agindu du Birtutea Sustatzeko eta Bizioa Prebenitzeko Ministerioak. Gainera, nesken eskolek itxita jarraituko dute.
2022/03/23 - 09:45
Bigarren Hezkuntza ikasten ari diren neska afganiarrek eskolara joan ezinik jarraitzen dute
Talibanek Bigarren Hezkuntzako neskentzako eskolen itxierari eusten diote, nahiz eta hitza eman nerabeei ikasgeletara itzultzea ahalbidetuko zietela lehen aldiz joan den abuztuan herrialdearen kontrola hartu zutenetik.
2022/03/22 - 21:52
Nilofar Bayatek Ukrainako errefuxiatuei egindako harrera txalotzen du, baina desberdintasunak salatzen ditu
Duela sei hilabete iritsi zen Nilofar Bayat senarrarekin batera Bilbora, Afganistanetik ihesi. Orain, Ukrainako errefuxiatuei egindako harrera txalotzen du, baina desberdintasunak salatzen ditu: ''Haserretu egiten nau erantzun hori guri eman ez izanak, berdinak gara guztiak''.
2022/03/14 - 11:44
Barrena: "Ukrainarekin auzokotasuna badago, baina ikuspegi arrazista samarra dago Europaren portaeran"
EH Bilduren europarlamentariaren esanetan, salatu egin behar da Europar Batasunak herrialde ezberdinetatik datozen errefuxiatuekin duen jarrera bikoitza. Bestalde, nazioarteko hainbat erakundek Ukrainako gerra amaitzeko ahalegin diplomatiko handiagoa egin beharko luketela uste du.
2022/03/14 - 11:18
''Errefuxiatu ukrainarrekin Europak izandako portaera poztekoa da, baina ez gainontzeko errefuxiatuekin''
EH Bilduren europarlamentariaren ustez, "ikuspegi arrazista xamarra dago Europako portaeran". Siriatik edo Afganistandik iritsitako errefuxiatuekin Europak ez duela jarrera berdina izan salatu du Pernando Barrenak.
2022/01/26 - 13:33
Erantzukizuna
Estatu Batuek Afganistango eta Irakeko gerretan izandako jokaerak, mendebaldeko demokraziaren oinarriak zulatu ditu. Helburuak lortu ahal izateko ontzat eman dituzte portaera oro, torturak eta epaiketarik gabeko hilketak.