Afganistan
2021/09/09 - 22:39
Erresistentziaren lehen lerroan dauden emakume afganiarrak: Aria Mohamadi ziberaktibistarekin hitz egin dugu
Aria Mohamadi 21 urteko medikuntza ikaslea da, eta talibanen aurka mobilizatzeko deiak zabaltzen ditu sare sozialetan. Harekin hitz egin du Mikel Ayestaranek.
2021/09/09 - 16:32
Talibanek onartutako lehen legearen arabera, protestak legez kanpokoak dira
Astearteko manifestazio jendetsuen ostan, protestak debekatu eta segurtasuna indartu dute talibanek Kabul hiribuan. Hala ere, emakume batzuk kalera irteteten jarraitzeko prest daudela diote.
2021/09/09 - 14:30
Segurtasun neurriak zorroztu ditu New Yorkeko Poliziak, I-11ren urteurrenaren atarian
Irailaren 11rekin lotutako "mehatxu sinesgarririk" ez dagoen arren, "mehatxu handiko gertaera" gisa tratatzen ari da Polizia urteurren borobila. Irailaren 11ko atentatuen hogeigarren urteurrena, AEBko tropak Afganistandik erretiratu eta gutxira iritsiko da.
2021/09/08 - 23:18
Bakea eta lana nahi dutela diote Afganistango biztanle askok
Mikel Ayestaran berriemailearen eskutik sartu da EITB Afganistanen, eta Kabulgo kaleetan ziurgabetasuna nagusi dela esan du, talibanen Gobernu berriaren iragarpenaren ostean.
2021/09/08 - 22:47
Mikel Ayestaran, Kabuletik: "Talibanek segurtasuna ekarri dute, baina jendea beldur da"
Talibanenganako konfiantza falta nabarmena da Kabuleko kaleetan, baina herritarrek ez dute beste erremediorik. Afganistanetik informatzen ari den kazetari gutxietako bat da Mikel Ayestaran.
2021/09/08 - 22:32
Afganistango emakumeek protesta egin dute Kabulen, talibanen erregimenaren Gobernutik kanpo geratu ostean
Kabulgo egunkari batek bost kazetariren aurkako torturak salatu ditu.
2021/09/08 - 18:38
Mikel Ayestaran EITBko berriemaileak Afganistanen sartzea lortu du
Kabuletik informatzeko bisa duen berriemaile gutxietako bat da. Lehen konexioan, talibanek osatu berri duten gobernuari buruz eta hiriburuan topatutako giroari buruz hitz egin digu.
2021/09/08 - 16:35
Afganistanen sartzea lortu duen lehen kazetarietako bat da Mikel Ayestaran
Atzo talibanek gobernuaren berri eman eta biharamunean, Mikel Ayestaran izan da bertara iritsi ahal izan den kazetari gutxienetako bat. Kabulen bizi den giro nahasiaren berri eman digu lehen kronikan.
2021/09/07 - 22:38
Talibanek behin-behineko gobernua iragarri dute
Hasan Ajund talibanen gobernuburu izendatu dute, eta Abdul Ghani Baradar, lehen ministrorde. Ajund azken Gobernu talibanaren lehen ministro izan zen dagoeneko, 2001ean AEBk herrialdea inbaditu baino lehen. Talibanen aurkako protesta ugari izan dira gaur.
2021/09/07 - 20:21
Hasan Ajund, talibanen gobernuburu, eta Abdul Ghani Baradar, lehen ministrorde
Ajund azken Gobernu talibanaren lehen ministro izan zen, 2001ean AEBk herrialdea inbaditu baino lehen.
2021/09/07 - 16:45
Emakume eta gizonen protestak Kabulen, askatasuna eskatzeko
Airera tiro eginez sakabanatu dituzte talibanek gaur goizean Kabulen protestan atera diren ehunka lagun, gizon eta emakume. Emakumeen eskubideen alde egin dute manifestariek eta Pakistanen aurka.
2021/09/07 - 13:52
Airera tiroka desegin dute talibanek Pakistanen eskuhartzearen kontrako manifestazio bat, Kabulen
Milatik gora lagun bildu dituen protestak emakumeen "askatasuna" eta eskubideen errespetua eskatu du, bai eta Pakistanek krisi afganiarrean ez dezala parte hartu ere.
2021/09/06 - 16:42
Iparraldeko Panjshir eskualdea ere talibanen esku gelditu da, nahiz eta erresistentziak hori ukatu duen
Talibanen bozeramaileak baieztatu du Panjshir kontrolpean dutela bi asteko borroka gogorren ondoren. Lurralde osoa hartu dutela esan du Zabihullah Mujahidek, Kontra egin dieten buruzagi batzuk borrokan hil direla ere nabarmendu du, eta bizirik irten direnek ihes egin dutela.
2021/09/06 - 11:12
Panjshir probintziaren “erabateko kontrola” dutela adierazi dute talibanek
Hala ere, islamisten informazioa "faltsua" dela eta borrokan jarraituko dutela adierazi dute erresistentziako miliziek.
2021/09/05 - 17:12
Hamid Mir kazetariaren arabera, Bin Ladenek zuen plana bete da Afganistanen
Talibanak gobernua osatzear daude, eta aspaldiko ametsa bete dute: Afganistan gobernatzea. Mikel Ayestaran, Osama bin Laden hiru aldiz elkarrizketatu zuen kazetari batekin izan da. Hamid Mir kazetariaren iritziz, talibanek itxura besterik ez dute aldatu.
2021/09/04 - 16:48
Talibanen arrakastak mugak zeharkatu ditu eta Pakistango muturreko islamistek sharia ezartzea exijitu dute
Mikel Ayestaran Islamabadeko Meskita Gorrian izan da. Bertan, Abdul Aziz mulanak azaldu dio Pakistanen sharia (lege islamiarra) ezarri nahi dutela, eta Afganistangoa konkistaren hasiera baino ez dela izan.
2021/09/03 - 23:41
EBk talibanekin harreman handiagoa izatea aztertuko du, giza eskubideak eta segurtasuna bermatzen badituzte
Europar Batasuneko (EB) ordezkariek talibanen jarrera aztertzeko "bost irizpide" adostu dituzte. Horrela, oinarrizko harreman operatiboetatik harago, talibanekin kontaktu handiagoa izateko aukera zabalik utzi dute.
2021/09/03 - 22:28
Afganistango emakumeek euren eskubideak eskatu dizkiete talibanei
Hezkuntza, lana eta askatasuna eskatu dituzte, baita herrialdeko gobernuan parte hartu ahal izatea ere, orain arte erregimen islamistarentzat ezer gutxi izan ostean.
2021/09/03 - 20:46
Afganistango emakumeek Kabulgo kaleak hartu dituzte, talibanen aurrean euren eskubideak aldarrikatzeko
Azken 20 urteetan maila politikoan, sozialean eta ekonomikoan emakumeen askatasunaren arloan eskuratutako lorpenak ez galtzeko eskatu dute. Halaber, Afganistango Gobernua osatzeko orduan kontuan har ditzatela eskatu diete talibanei.
2021/09/03 - 16:07
Torkham-eko pasagunea, talibanen Emirerrian sartzeko 'atea', ezagutu dugu
Pakistan eta Afganistan arteko muga irekita dago komertziorako, baina Pakistanera sartu nahi duten pertsonek bisatua behar dute. Emirerrira sartu nahi dutenek, berriz, ateak zabalik dituzte.