Afganistan
2021/09/03 - 10:34
Afganistango emakumeek protesta egin dute lapurtutako eskubideak eskatzeko talibanei
Politikan parte hartzeko eta lanerako eta hezkuntzarako eskubidea eskatu dute manifestariek, eta gogoan izan dute talibanen erregimenak, 1996 eta 2001 artean, emakumeak etxe barruan sartu zituela eta ikastea debekatu ziela.
2021/09/02 - 21:21
EBk ekintza azkarreko indar europarra sortu nahi du, Afganistanen bezalako krisietan jarduteko
Josep Borrellek iragarri duenez, gutxienez 5.000 kidez osatuta egongo litzateke ekintza azkarreko indar europarra. Bere iritziz, Afganistandik ihes egiten ari diren pertsonak ez dira migratzaileak, baizik eta asilo-eskarzaileak.
2021/09/02 - 18:04
Pakistanek itxi egingo ditu behin-behinean Afganistango mugak, errefuxiatuen etorrerari eusteko
Pakistango gobernuak Chaman e Tokhameko igarobideak itxiko ditu behin-behinean. Pakistanen 2,7 milioi errefuxiatu bizi dira gaur egun. Hegoafrikak esan du ezin duela errefuxiatu gehiago hartu; Ruanda eta Uganda, aldiz, prest agertu da afganiar gehiago hartzeko.
2021/09/02 - 16:47
Ministro izatetik pizzak banatzera pasa da Sayed Saadat
Goizetik gauera aldatu afganiar askoren bizitza azken asteetan eta horren adibide garbia da Sayed Saadatena. Komunikazio ministro izatetik Alemanian pizzak banatzera pasa da.
2021/09/02 - 16:42
Darul Uloom Haqqania eskolatik irten dira talibanen buruzagi nagusiak. Barruan izan gara
Pakistan iparraldean dago eta "jihadaren unibertsitatea" esaten diote. Harro daude bertako ikasleek lortutako garaipenarekin.
2021/09/02 - 10:06
Afganistanekin zer harreman mota izan behar duen aztertuko du Europar Batasunak
Halaber, besteak beste, operazio azkarrak egiteko 5.000 langile inguru izango dituen kidego bat sortzeari buruz eztabaidatuko dute agintariek.
2021/09/01 - 16:45
Jatare Bilbora iritsi berri den errefuxiatu afganiarrak herrialdeko emakumeen egoera salatu du
Duela astebete iritsi zen Jatare Bilbora 13 hilabeteko alabarekin. Bere buruaren jabe den pertsona batek bezala bizi nahi du hemendik aurrera, pertsona batek bezala arnasa hartu.
2021/09/01 - 16:39
Talibanek badakite laguntza behar dutela, eta aurpegi ona erakutsi nahian segitzen dute
Estatubatuarrek eta gainerako atzerriko tropek alde egin ondoren, talibanen esku geratu da ia Afganistan osoa, eta beraiek egin behar diete aurre herrialdeak bizi duen krisi ekonomiko eta humanitario larriei.
2021/09/01 - 02:15
Bidenek adierazi du Afganistandik erretiratzea zela aukera bakarra, "gerra ez betikotzeko"
Tropa estatubatuarrak astelehenean erretiratu ziren Afganistandik, 20 urteko gerraren ostean eta talibanak nagusi direla. Joe Bidenek agerraldia egin du Etxe Zurian bere erabakia azaltzeko.
2021/08/31 - 23:10
Europar Batasunak Afganistan inguruko herrialdeak finantzatuko ditu errefuxiatu afganiarrak har ditzaten
Talibanengandik ihesi doazen herritarrak Afganistan inguruko herrialdeetan gera daitezela lortu nahi dute EBko agintariek, migratzaileak Europara heltzea saihesteko.
2021/08/31 - 22:52
Garaipen militarra aldarrikatu eta gero, Gobernua eratzea izango da talibanen erronka nagusia orain
Oihuka eta tiroka ospatu dute talibanek azken soldadu estatubatuarrak Afganistadik atera direla. Garaipena aldarrikatzeko, motoz, autoz eta txirrinduz hartu dituzte kaleak. Orain Gobernua eratzea izango da erronka nagusia.
2021/08/31 - 16:39
Estatu Batuak ez dira izan Afganistanen erori den potentzia bakarra
Britainiar inperioa izan zen alde egiten lehena. Duela 32 urte, berriz, sobietarrek joan egin behar izan zuten. Helburuak bete gabe doaz, hasierako puntura itzuli dela Afganistan: gerra irabazi duten talibanen eskuetara, hain zuzen.
2021/08/31 - 16:31
Kabulgo aireportua ikuskatu dute gaur talibanek
Afganistanen erabateko independentzia aldarrikatu du Zabiullah Mujahid bozeramaileak eta mezu bat bidali die atzerriko herrialdeei: asmo txarrekin doazenek gogoratu dezatela estatubatuarrei gertatu zaiena.
2021/08/31 - 11:49
Talibanek airera tiro eginez ospatu dute AEB Afganistandik atera izana
Estatubatuarrek talibanekin adostu zuten beren tropak 14 hilabeteren buruan erretiratuko zituztela, matxinatuek talde terroristekin zituzten loturak etetearen truke.
2021/08/31 - 10:34
Talibanek airera tiro eginez ospatu dute AEBetako azken hegazkinaren irteera
AEBko azken hegazkin militarraren aireratu ostean, talibanak Afganistango Kabulgo kaleetara atera dira airera tiro eginez, euren "poza" erakusteko.
2021/08/31 - 01:13
Estatu Batuak Afganistandik erretiratu dira, ebakuazioak eta 20 urteko gerra amaitutzat emanda
AEBetako Armadaren azken hegazkinak gauean aireratu dira Kabulgo aireportutik eta, beraz, ebakuazioak bukatutzat eman dituzte.
2021/08/30 - 16:57
Albares ministroak berretsi du Espainiak ez duela ''talibanen erregimena aitortuko''
Hala ere, Afganistango agintari berriekin harreman operatiboak izateko aukera aztertuko dutela agindu du Espainiako atzerri ministroak.
2021/08/30 - 16:51
Joe Biden kritika-andana jasotzen ari da Afganistango erretiratzea dela eta
Afganistango erretiratzea kaotikoa dela, eta soldaduak arriskuan jarri dituela leporatzen diote. Bidenek berriz berretsi du soldaduak babesteko behar den guztia egiteko agindua.
2021/08/30 - 14:27
Airezko bidea ixtear, Pakistan eta Irango mugetan pilatzen hasiak dira ihes egin nahi duten afganiarrak
Kaosa da nagusi Afganistanen talibanek boterea hartu zutenetik. Beldur dira herritarrak eta askok eta askok lurrez alde egin nahi dute. Mugak ireki zain dira orain.
2021/08/30 - 11:41
Leherketak Kabulen, tropa estatubatuarren erretiratzearen bezperan
Ustez koheteek eragindako hainbat leherketa izan dira gaur goizean Kabulen. Oraingoz ez dago informaziorik zaurituen edo biktimen inguruan.