Afganistan
2021/08/26 - 22:32
Mikel Reparazen iruzkina: Jihadistek indar erakustaldi odoltsua egin dute AEBko tropen aurrean
Mikel Reparaz EITB Mediako Nazioarte arloburuak Kabulgo atentatuen testuingurua azaldu du.
2021/08/26 - 22:16
Estatu Islamikoa da atentatuen egilea: Mikel Ayestaranek gako nagusiak azaldu dizkigu
Kabulgo atentatuen egile ziurrena ISIS taldea dela azaldu du Mikel Ayestaran EITB Mediaren Ekialde Hurbileko korrespontsalak.
2021/08/26 - 20:50
Bi atentatuk dozenaka hildako baino gehiago utzi dituzte Kabuleko aireportutik gertu
Kabuleko aireportuaren inguruan, bi leherketa izan dira eta dozenaka hildako baino gehiago utzi dituzte.
2021/08/26 - 14:17
Eraso terrorista baten beldurra areagotzen ari da Kabulgo aireportuan
Kabulen dagoen Estatu Batuetako enbaxadak berehala ate nagusietatik joatea eta aireportuaren inguruetara ez hurbiltzea gomendatu du. Mehatxu horren aurrean, hainbat herrialde ebakuazioak eteten ari dira.
2021/08/26 - 12:30
Agustin Azkarate, EHUko katedraduna: "Afganistango kultur ondarea arriskuan dago talibanekin, ezin da ukatu"
Azkarateren hitzetan,"gatazka guztietan totalitarismo eta faximo guztiek dute antzeko portaera: jendearen nortasuna ahultzeko edo herri bat mendean hartzeko bere memoria historikoa ezabatzen saiatzen dira".
2021/08/26 - 01:48
10.000 pertsona baino gehiago daude Kabulgo aireportuan, ebakuatzeko zain
Hainbat herrialdek onartu dute ezinezkoa izango zaiela ebakuazioa abuztuaren 31rako amaitzea. AEBko Gobernuak iragarri du bere soldaduen ebakuazioa lehenetsiko duela aurrerantzean.
2021/08/25 - 22:26
Tuterako senar-emazte batzuek laguntza eskatu dute, senideak Afganistandik atera ahal izateko
Tuteran bizi den afganiar batekin eta haren emaztearekin izan gara. Desesperatuta daude, senideak Afganistanetik irten ezinik baitaude.
2021/08/25 - 16:48
Joe Bidenek abuztuaren 31n erretiratuko ditu Afganistango tropak
G-7aren eskaerei entzungor egInda, Bidenek baieztatu du ezingo direla abuztuaren 31z haratago Afganistanen egon. Horrek, besteak beste, eraso terrorista sufritzeko arriskua handitu egiten duelako.
2021/08/25 - 16:37
Talibanek ez dute onartu Estatu Batuen presentzia luzatzea
Talibanek kontrol postu berri bat ezarri dute aireportutik 5 kilometrora, eta atzerriko pasaporterik gabe ezin da pasatu. Gainera, ez dute onartu Estatu Batuen presentzia luzatzea eta, beraz, astebete barru soldaduak irtengo dira eta ebakuazioa amaitutzat emango da.
2021/08/25 - 16:28
22 errefuxiatu afganiar hartu ditu dagoeneko EAEk
Familiak dira, bikoteak edo seme-alabak dituztenak, eta harrera-pisuetan kokatuko dira; horietatik 15 Bizkaian eta 7 Gipuzkoan.
2021/08/25 - 15:14
Talibanek herritarren hegaldiak baimenduko dituzte behin ebakuazioa amaituta
Bestalde, ebakuazioak abuztuaren 27an, ostiralean, amaitzea eskatu diete Estatu Batuek Afganistanen dauden herrialdeei.
2021/08/24 - 21:33
Talibanek Kabulgo aireportura joatea debekatu diete afganiarrei
Bestalde, The Washington Post egunkariak jakinarazi duenez, CIAren zuzendaria talibanen buruzagiarekin bildu zen astelehenean Afganistango egoeraz eta ebakuazioaz hitz egiteko.
2021/08/24 - 20:12
AEBko tropak Afganistandik abuztuaren 31n erretiratuko direla baieztatu du Bidenek
Europako hainbat herrialdek nazioarteko tropak Afganistanen mantentzearen alde agertu ziren, irailetik aurrera herritarren ebakuazioarekin jarraitu ahal izateko. Joe Bidenek, baina, baztertu egin du aukera hori.
2021/08/24 - 16:47
50.000 lagun inguru ebakuatu dituzte azken aste honetan Afganistandik
6.500 lagun inguru daude une honetan Kabulgo aireportu barruan, Afganistandik aterako dituen hegaldia hartu zain. Gehienak AEBrentzat edo aliatu izan dituzten herrialdeentzat lan egin duten afganiarrak dira.
2021/08/24 - 15:48
Kabuldik ebakuatutako afganiar bat atxilotu dute Frantzian, talibanekin lotura duelakoan
Kabuldik aberriratu zituzten beste lau afganiar ere zaintzapean jarri dituzte. Guztira, mila pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte Afganistandik Parisera.
2021/08/24 - 11:01
17 errefuxiatu afganiar hartu ditu dagoeneko Hego Euskal Herriak
EAEk 9 pertsona hartu ditu, momentuz, eta familia bereko 8 kide Nafarroan dira dagoeneko.
2021/08/23 - 23:06
2019an Portugaletera iritsi zen familia siriar batek gurean nola gizarteratu den azaldu digu
Albashan familiak ere gerratik ihes egin zuen, eta Afganistandik heltzen diren irudiak ikustean zer sentitzen duten kontatu digute.
2021/08/23 - 22:59
Nazioarteko tropek Afganistanen denbora gehiago eman nahi dute, ebakuazioa bermatzeko
Talibanek ohartarazi dute "ondorioak" izango direla AEB eta gainerako herrialdeak ez badira abuztuaren 31rako erretiratzen. Tentsioa handia da oraindik Kabulgo aireportuan; milaka lagunek bertan jarraitzen dute herrialdea uzteko aukera bila eta azken egunetan 20 bat pertsona hil dira.
2021/08/23 - 22:28
Nilofar Bayatek "20 urte atzera egin" duen Afganistan "bakarrik ez uzteko" eskatu dio NBEri
Afganistango saskibaloi selekzioko kapitaina eta ekintzailea Bilbon hartu dute, Ramish senarrarekin batera, eta Afganistanen neskek eta emakumeek duten arriskuaz ohartarazi du.
2021/08/23 - 16:59
Milaka lagunek Kabulgo aireportuaren kanpoaldean zain segitzen dute hegazkin bat hartu nahian
Bart, Kabulgo aireportuko sarreretako batean tiroketa izan da eta guarda afganiar bat hi da eta beste hiru zauritu dira frankotiratzaile batek tiro eginda.