Aisia
2018/03/06 - 12:22
'2018ko Udalekuak' programak 4.642 plaza izango ditu EAEko neska-mutilentzako
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 7 eta 13 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute, uztailaren 1etik uztailaren 29ra.
2018/02/21 - 16:11
Artxandako jolas-parkearen eraiste-lanen hirugarren fasea hasi da
Jolas-parkea 1990an itxi zuten, baina eramuaren egoera txarra zela eta, Foru Aldundiak dena eraistea erabaki du. Lanak lau hilabetez luzatuko dira.
2018/02/21 - 14:57
Itxi eta 27 urtera hasi dira Artxandako parkea eraisten
1974an ireki zituen ateak 10 hektareako jolas-parkeak. Azaleran, hamalau San Mames adina. Baina bisitari faltak etorkizuna belztu zion parkeari, eta 90ean ateak itxi zituen.
2018/02/21 - 12:56
Artxandako jolas-parkea eraisten hasi dira
Garabiak piramideak botatzen hasi dira eta anfiteatroko eserlekuak ere kentzen ari dira beharginak. Artxandako jolas-parkea hiru hilabete barru historia izango da.
2018/02/13 - 23:01
Goyak Espainiako Gortearentzat eginiko lana, Bilboko Arte Ederren Museoan
Bilboko Arte Ederren Museoak Aragoiko pintorearen 96 lan jarriko ditu ikusgai, besteak beste “La gallina ciega”, “La vendimia o El Otoño” eta “El pelele”.
2018/02/13 - 22:33
Goyak eginiko 96 lan, Bilboko Arte Ederren museoan ikusgai
Prado Museoak utzi ditu margo gehienak, besteak esku pribatu eta beste museoetatik datoz. Madrilgo gortean garai hartan ibilitako euskal gendearen erretratuak margotu zituen Goyak eta ikusgai daude.
2018/02/06 - 14:27
Museo historikoa, leihoak zabalik dituela
Datorren astean zabalduko da Goyari buruzko erakusketa handia. 110. urteurreneko programazioa, areto zaharberrituak eta artelanak erakutsi dizkigute Cesar Otxoak eta Itxaso Mendiluzek
2018/02/01 - 15:58
'Henri Michaux: beste aldea' erakusketa aurkeztu du Guggenheim museoak
Maiatzaren 13ra arte, "giza irudiaren, alfabetoaren eta psike aztoratuaren" inguruko ikuspuntu panoramikoa proposatuko du Bilboko museoaren erakusketak.
2017/12/27 - 16:17
Rafael Munoaren gaineko erakusketa bat ireki du Donostiako Untzi Museoak
1763an, norgehiagoka izan zen Zarautzeko eta Getariako eskifai batzuen artean, balea-ehiza tarteko; bi menderen buruan, Munoak bederatzi paneletan kontatu zuen istorio hura. Museoan daude orain.
2017/12/26 - 15:59
Gasteizko Gabonetako Haur Parkea ireki dute
Hegoalde gizarte-etxean kokatu dute aurten. Zabaldu dutenean, astearte honetako goizean, bazeuden hainbat familia zain, ateen aurrean.
2017/12/20 - 17:06
Joglars Kataluniako antzerki konpainia Arriaga Antzokira heldu da
“Zenit” lana taularatuko dute datozen egunetan Arriaga antzokian. Ohi duen umore satirikoarekin, Joglarsek komunikabideen papera aztertzen du obra honetan.
2017/12/12 - 19:52
'La Veritá' antzerki akrobatiko ikuskizuna Arriga antzokira heldu da
Antzerki akrobatikoko ikuskizuna abenduaren 17arte izango da Bilboko Arriaga antzokian.
2017/12/09 - 13:16
Euskal pilotak bat egin du PlayStation kontsolarekin bideo-joko berri bat garatzeko
Espainiako Pilota Federazioak lankidetza abiatu du PlayStation kontsolarekin, frontballari buruzko bideo-joko bat garatzeko. Dagoeneko ikusgai dago promoziorako bideoa.
2017/12/07 - 17:02
Antzerki ikuskizunak eskaintzen dituzten lokalak boladan daude Gasteizen
Gasteizen boladan daude arte eszenikoak. Baratza, Ortzai eta La Monstrenka taldeek lokal propioak dituzte. Antzerkiaren egoeraren erradiografia egin dute bertako aktoreek.
2017/12/04 - 17:14
Chillidaren obrak eta Heideggerren filosofia bat eginda, Guggenheim museoan
Artea eta espazioa erakusketak Eduardo Chillidaren eta Martin Heidegger filosofo alemaniarraren arteko harremana du abiapuntu. Guggenheimen izango da ikusgai, 2018ko apirilera arte.
2017/11/30 - 21:39
Chillida Leku museoa berriz ere zabalduko da 2018an
2018an irekiko dute, nazioarteko arte-galeria baten eskutik. Suitzakoa da arte-galeria hori, Hauser and Wirth du izena, eta mundu zabaleko hiribururik garrantzitsuenetan ditu galeriak.
2017/11/28 - 15:47
Steve Winwood eta Mavis Staples, 2018ko BBK Music Legends jaialdian
Britainiarra eta estatubatuarra Sondikako jaialdiaren hirugarren edizioan izango dira.
2017/09/16 - 23:00
Mendexa abentura parkea ireki da Lea-Artibai eta Busturialdean
Bi hektareako lur saila hartzen du guneak eta Mendexan dago. Lau zirkuitutan banatuta, 70 erronka baino gehiago eskaintzen ditu parkeak.
2017/08/16 - 22:30
Mundaka eta Zarautz, surfa egiteko hondartza onenen artean
Mundakako hondartzak nazioarteko txapelketak hartzen dituela nabarmendu du ikerketak, eta Zarauzkoa hasiberrientzat aukera paregabea dela.
2017/07/26 - 14:48
Delorean eta Willis Drummond, Sopela Kosta Fest jaialdian irailean
Irailaren 22an, Willis Drummond, Los Tiki Phantoms, Señores eta Rubia egongo dira; irailaren 23an, Delorean, Tomasito, Koban, Kokein eta Optigan DJ.