Pradalesek eta Sanchezek Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertuko dituzte
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa izango dira landuko dituzten beste gai batzuk. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak aldebiko batzordearen laugarren bilera egingo dute ostiralean Moncloan.
Pradales eta Sanchez, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press
Imanol Pradales lehendakaria Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin bilduko da ostiral honetan Monkloan Aldebiko Lankidetza Batzordearen harira. Horretan, Irango gerrak euskal enpresa eta familietan izan duen eraginari, migrazioari (Euskadi “iparraldeko muga” gisa har dezatzeko eskaera) eta medikuen grebari buruz hitz egingo dute, baita oraindik egiteke dauden transferentziei eta Tubos Reunidosen egoerari buruz ere.
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nazioarteko gatazkaren ondorioekiko “kezka handia” nabarmendu du, eta adierazi du lehendakariak aldez aurretik planteatutako neurri dekalogo bat helaraziko diola Sanchezi.
Osasungintzari dagokionez, ohartarazi du medikuen greba arazoak sortzen ari dela sisteman: “Hilean astebeteko greba izateak itxarote-zerrendak luzatzen ari dizkigu, arazo bat sortzen ari zaigu Osakidetzan”, eta kritikatu du Monica Garcia ministroa “ez dela erantzuten ari”, eta horrek egoera “enkistatzen” duela.
Migrazioaren arloan Euskadi “iparraldeko muga” gisa aldarrikatzea eta Tubos Reunidosen zorra berregituratzea ere izango dituzte hizpide.
Azken bileraren ondorioak
Ubarretxena pozik agertu zen duela bi aste, Espainiako Gobernuak Madrilen dituen ordezkariekin aldebiko azpibatzordean izandako bileraren ostean, eta aireportuen kudeaketaren arloan "akordio garrantzitsuak" lortu zituztela iragarri zuen.
Orduan azaldu zuenez, Espainiako Gobernuak hobetu egin zuen aurkeztutako proposamena, eta hitzemandako akordioak sinatuko den dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke". Ubarretxenak aurreratu zuen lehendakaria eta Espainiako Gobernuko presidentea Aste Santua baino lehen elkartuko zirela, eta litekeena dela EAEko aireportuak kudeatzeko behin betiko akordioa sinatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Justizia sailburuak botere publikoek eragindako torturaren biktimen egiaren, justiziaren eta duintasunaren alde lan egiteko deia egin du Legebiltzarrean
Maria Jesus San Jose Justizia sailburuak tortura botere gehiegikeria izan zela esan du eta erabat gaitzetsi du. Gaineratu du Ebaluazio Batzordeak 183 biktima aitortu dituela ofizialki. Egiari Zor eta Berridatzi biktimen elkarteak ere Legebiltzarrean izan dira, eta biktimen aitortza eskaerak aurkezteko epeak zabaltzeko eskatu dute. 1960tik gaurdainoko kasuak aitortzeko ere eskatu dute.
Ertzain bat txosnetatik kanporatu dute Hernanin; "zein zen bere bekatua?", galdetu du Zupiriak
Aste honetan gertatu da, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez.
Bengoetxeak, ETSri emandako laguntzari buruz: “Arrakasta kulturala lagundu behar da, eta ez zigortu”
Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak ETS talde arabarrari emandako dirulaguntzak babestu ditu, ehundik gora musikarik zalantzan jarri ostean. Horren hitzetan, "arrakasta kulturala ez da zigortu behar, lagundu baizik". Horrela erantzun dio sailburuak Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egin dion galderari.
Rosa Martinezek eta Veronica Martinez Barberok Sumar alderdia zuzentzeko hautagaitza bateratua aurkeztuko dute
Bustinduyren konfiantzako Estatu idazkariak eta Sumarrek Kongresuan duen bozeramaileak alderdia gidatzeko asmoa dutela iragarri dute.
Loiuko aireportua Agirre Lehendakaria Aireportua izendatzea proposatu du EH Bilduk
Loiuko aireportuari Jose Antonio Agirre lehendakariaren izena jartzea proposatu du EH Bilduk. Imanol Pradales lehendakariak erantzun dio aztertu egingo dutela proposamena.
Estatutua bete eta "beste fase bat" irekitzeko eskatu dio Pradalesek Sanchezi
Pradales lehendakariak mezu argia igorri dio Espainiako Gobernuari eta Pedro Sanchez presidenteari Eusko Legebiltzarrean. Pradalesen esanetan, "asko dago oraindik egiteko", eta "maila handiko negoziazioa eta erritmoa" behar dira orain. Lehendakariaren arabera, "adostutako guztia bete behar da konfiantza politikoa mantentzeko". Pradalesek gogorarazi du Sanchez presidenteak "irmotasuna" erakutsi duela karguan jarraitzeko, eta horri lotuta eskatu dio "irmotasun bera" Gernikako Estatutua behin betiko betetzeko.
Diez Antxustegi: “Lortu dugun akordioaren arrazoi nagusia da euskara zentrala dela guretzat”
EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea, Joseba Diez Antxustegi, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, eta euskarari Administrazioan segurtasun juridikoa emateko akordioren nondik norakoak azaldu ditu. Horren hitzetan, Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko ados jarri dira EH Bildurekin, bere bazkidea den PSE-EE alde batera utzita, euskara “gai zentrala” delako EAJrentzat. Horrela, EH Bildurekin antzeko beste akordio batzuk adosteko aukeraz galdetuta esan duenez, "ez nuke aurreikuspenik elikatuko, euskara gai berezia delako”.
Legebiltzarrak proiektu jasangarriak bizkortzeko ekimena tramitatzea onartu du, EAJren eta PSE-EEren aurkako kritikak tarteko
Hain zuzen ere, EAJren eta PSE-EEren aldeko 39 botoekin, eta EH Bilduren, PPren, Sumarren eta Voxen kontrako 36 botoekin jaso du Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuraren oniritzia.
Adin txikikoei zezen-ikuskizunetan parte hartzeko aukera emango dien legea onartu du Legebiltzarrak
Ganaduzaleek araua txalotu duten bitartean, talde animalistek esan dute "atzerapausoa" dela eta aurreratu dute auzitara joko dutela.
Ibone Bengoetxea: “Lege honen espiritua segurtasun juridiko handiagoa eskaintzea da, exijentzia gehiago ezarri gabe”
Lehendakariordeak, EAJk eta EH Bilduk euskararen segurtasun juridikoa bermatzeko akordioaren balioa nabarmendu dute; PSEk, PPk, Sumarrek eta Voxek, berriz, lege-aldaketa zalantzan jarri dute.