Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua pozik agertu da Espainiako Gobernuaren ordezkariekin aldebiko azpibatzordean izandako bileraren ostean, eta aireportuen kudeaketaren arloan "akordio garrantzitsuak" lortu dituztela iragarri du.
Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak adierazi duenez, Espainiako Gobernuak hobetu egin du ostiralean aurkeztutako proposamena, eta gaur adostutakoa sinatuko den dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Horren harira, Imanol Pradales lehendakaria eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Aste Santua baino lehen bilduko direla gogorarazi du, eta EAEko aireportuen aldebiko kudeaketarako behin betiko akordioa sasoi horretan izenpetu daitekeela.
Ubarretxenak azaldu duenez, gaurko bileran erabaki dute Espainia-Euskadi organo bat sortzea aireportuak kudeatzeko, Eusko Jaurlaritzak zer esana izatea DORA III planean, aireportuetara bideratutako 2031ra arteko inbertsioak egitea aurreikusten baitu, eta "sand box" edo araudi propio bat sortzea, Eusko Jaurlaritzak Forondan dituen asmoak praktikan jarri ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehendakariak Euskadiren nazioarteko proiekzio kulturala bultzatuko du datorren astean Italiara egingo duen bidaian
Bidaiaren ardatz nagusia mundu mailan arte garaikidearen agertoki nagusietako bat den Veneziako Bienalaren baitan antolatu diren ekitaldietan parte hartzea izango da, 1976an bienalean izandako lehenengo euskal presentziaren 50. urteurrenean.
Andueza, polemikari buruz: "EAJk liskar artifiziala sortu zuen euskarari buruzko akordioa bertan behera utzi zuelako"
Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian
Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.
Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari
Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan. Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.
Koldo Garciak bere "errugabetasuna" defendatu du eta maskaren erosketan erabakitzeko ahalmenik ez zuela gaineratu du
Maskarak iruzurra eginda erosi ziren ala ez ikertzeko egiten ari diren epaiketan, Abalosen aholkulari izandakoak esan du ez duela gogoratzen esleipena egokitu zitzaion eskaintza Aldamak igorri ote zion.
Hauteskundeak, Andaluzian: zer du jokoan alderdi bakoitzak M17an?
Bihar abiatuko da hauteskunde kanpaina Andaluzian. Inkesta guztiek Juanma Moreno PPko hautagaia jotzen badute ere irabazle, ikusteko dago Voxen botoak beharko dituen ala ez gobernatzeko. PSOEk, berriz, Maria Jesus Montero hautagaiarekin indar erakustaldia egin nahi du, azken urteotan galdutako boto-emaileak berreskuratuz.
Atzerri Ministerioak Israelgo enbaxadako arduraduna deitu du Global Sumuden aurkako erasoagatik
Bien bitartean, EH Bilduk, Sumarrek, Podemosek, ERCk, BNGk eta Compromisek Albares ministroaren agerraldia Kongresuan eskatu dute, ontziak eta atxilotuak babesteko hartuko dituen neurriak azaldu ditzan.
Enplegu Publikoaren Legeari zuzenketak egiteko epea bukatuta, jarrerek elkarrengandik oso aldenduta jarraitzen dute
Azken orduetan, zuzenketak erregistratu eta beren jarrerak azaldu dituzte talde parlamentarioek, eta agerian geratu da zein urrun dagoen administrazioan euskararen etorkizunerako funtsezkotzat jotzen den legea erreformatzeko akordioa.
PPren ustez PSE-EE "plantak egiten dabil", eta kritikatu du euskara arloko politiketan "konplizea" dela
Laura Garridok EAJren eta EH Bilduren hizkuntza politikak babestea leporatu dio PSEri, eta enplegu publikoan euskarari buruz egindako erreformak kritikatu ditu.
PSE-EEk hizkuntza eskakizunei buruzko eztabaida gelditzea eskatu du, gero eta "polarizazio" handiagoa dagoelako
Sozialistek hizkuntza-indizeak legez blindatzea proposatu dute, arnasguneetan izan ezik, eta EAJren proposamenean "justifikaziorik gabeko gehiegikeriak" egon daitezkeela ohartarazi dute.