Gurutze Gorriak 3.121 pertsona migratzaile artatu zituen Irunen 2025ean, aurreko urtean artatutakoen erdiak
Euskadik "iparraldeko muga" dela aldarrikatu du, eta "ziurtasuna" eskatu du Europako Migrazio eta Asilo Itunaren aurrean.
Pertsona migratzaileen irudia. Artxiboko irudia.
Gurutze Gorriak Irunen iragaitzazko migratzaileentzako arreta humanitarioko zerbitzuaren 2025eko balantzea eman du ezagutzera gaur. Iaz 3.121 pertsona artatu zituen, 2024an artatutakoen erdiak, orduan 6.243 artatu baitzituzten. Urte horretan "gorakada nabarmena" izan zen 2023ko datuekin alderatuta.
Hori dela eta, Euskadik aldarrikatu du "iparraldeko muga" dela Europarako bidean, eta "ziurtasuna" eskatu du "Migrazioaren eta Asiloaren Europako Ituna ezartzearen aurrean".
Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatutako Iragaitzazko Migratzaileei Harrera Egiteko Erakundeen arteko Koordinazio Mahaian planteatu dira bi aldarrikapen horiek, Irungo Gordailu gunean.
Topaketa baliagarria izan da Euskadin migranteen joan-etorrien egoera aztertzeko, Gurutze Gorriak kudeatzen duen arreta humanitarioko zerbitzuaren balantzea ezagutzeko eta Migrazioaren eta Asiloaren Europako Itunaren ezarpenaren aurrean agertokiak partekatzeko.
Ildo horretan, Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak gogorarazi duenez, Euskadik "urteetan erakutsi du erakundeen arteko koordinazioan, hirugarren sektorearekiko lankidetzan eta giza eskubideekiko konpromisoan oinarritutako erantzuteko gaitasuna".
Hala, Euskadi "iparraldeko muga" gisa aitortzea ez dela aldarrikapen "sinbolikoa" esan du, "antolaketaren, egituraren eta ekitatearen beharra baizik".
Sailburuak berretsi du aldarrikapen hori "leialtasun instituzionaletik eta lankidetzarako borondatetik" egiten dela.
Zure interesekoa izan daiteke
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.