Alarma-egoera
2021/06/30 - 15:17
Hernani eremu gorrian sartu da
Zumaia eta Hernani dira eremu gorrian dauden udalerri bakarrak. Gueñes zerrenda laranjan sartu da. Derio, Eibar eta Urnieta, ostera, horira igaro dira.
2021/06/29 - 15:13
Lezo, Pasaia, Villabona-Amasa eta Zarautz berdetik horira igaro dira
Gipuzkoako 16 udalerri daude eremu berdean, Bizkaiko 8 eta bakarra Araban.
2021/06/28 - 15:20
Zumaia gorrian dago berriro, eta 11 udalerrik berdera egin dute jauzi
Gipuzkoako zortzi herri eta Bizkaiko hiru 100.000 biztanleko 60 kasu baino gutxiagoko langatik behera kokatu dira. Ifrentzuan, Elorrio horiz ageri da.
2021/06/28 - 15:03
Zumaia gorrian dago berriro, eta 11 udalerrik berdera egin dute jauzi
Gipuzkoako zortzi herri eta Bizkaiko hiru 100.000 biztanleko 60 kasu baino gutxiagoko langatik behera kokatu dira. Ifrentzuan, Elorrio horiz ageri da.
2021/06/25 - 14:54
Euskal Autonomia Erkidegoko herri guztiek gune gorritik irtetea lortu dute
Gueñes izan da eremu kritikotik atera den azken herria.
2021/06/23 - 15:49
Gueñes eremu gorritik atera da eta Zalla laranjara itzuli da
Ez dago herririk gorrian eta GUeñes eta Zalla dira EAEn laranjan dauden herri bakarrak.
2021/06/22 - 14:51
Semaforoa gorri jarri da Gueñesen
Halaber, Amurriok eta Aretxabaletak ez diote eremu berdeari eutsi, eta gaurtik udalerri horiak dira.
2021/06/21 - 14:50
Zalla irten ostean, ez dago udalerririk eremu gorrian
Gainera, Ermua, Bizkaian, eta Beasain, Bergara, Errenteria eta Villabona-Amasa, Gipuzkoan, udalerri berdeak dira gaurtik aurrera.
2021/06/18 - 22:33
Ostalaritzan, mahai bakoitzeko sei lagun elkartzea ahalbidetzen da
Ostalaritzak 02:00 arte zabaldu ahalko ditu ateak, eta mahaietara 6 lagun eseri ahalko dira. Bizkaiko ostalarien elkartetik balorazio positiboa egin dute.
2021/06/18 - 22:29
Diskoteka eta pubek itxita jarraitu beharko dute
Oraingoz ezin izango dugu dantzarik egin diskoteketan. Zabalik daudenak baldintza batzuen pean daude, eta horrela jarraitu beharko dute oraingoz.
2021/06/18 - 20:18
Hauek dira larunbat honetan Euskadin indarrean sartuko diren neurri berriak
Ostalaritzaren eta jarduera kulturalen ordutegia 02:00ak arte luzatu du LABIk. Halaber, txokoak eta elkarte gastronomikoak irekiko dituzte. Gaueko aisialdiak, berriz, itxita jarraituko du.
2021/06/18 - 15:07
Zalla gorrian dago; Gueñes eta Ortuella laranjan
Araban eta Gipuzkoan ez dago herririk gorrian, ezta laranjan ere, Azkoitia azken horretatik atera ostean. Oiartzun horitik berdera pasa da.
2021/06/17 - 14:40
Mutriku eremu berdetik atera da, eta Andoain eta Zarautz bertan sartu dira
Guztira EAEko 14 udalerri daude kolore berdean. Gorrian, berriz, udalerri bakarrak jarraitzen du: Zallak.
2021/06/17 - 13:40
Hezkuntzak errefortzurako 1.064 irakasle izango ditu datorren ikasturtean ere
Hezkuntza sailburuak aurreratu duenez, covid-19aren aurkako protokoloak apenas aldatuko dira datorren ikasturtean, eta ordutegia lanaldi zatituan jarraituko du.
2021/06/16 - 22:55
Urkulluk aitortza egin dio hezkuntza komunitateari pandemian egindako lanagatik
Bitartean, LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek hezkuntzarako baliabide gehiago eskatu dituzte eta Hezkuntza Sailari pandemiaren kudeaketa eskasa propagandaren bidez apaintzea leporatu diote.
2021/06/16 - 15:13
Azkoitia eta Ortuella eremu gorritik irten dira
Zalla da gune gorrian jarraitzen duen udalerri bakarra. Gainera, egoerak hobera egin du Amurrion eta Lezon eta kolore berdez ageri dira.
2021/06/15 - 15:00
Galdakao, Gueñes, Ordizia eta Zornotza eremu laranjatik irten dira
Gainera, egoerak hobera egin du Elorrion, Lekeition eta Hernanin, eta kolore berdez ageri dira gaur hiru udalerri horiek.
2021/06/14 - 22:39
Alerta maila jaistear da EAEn eta horrek murrizketak malgutzea ekarriko luke
Alerta maila jaistear da EAEn. Aste honetan 150 kasuetatik jaitsiko dela aurreikusten da. Gauzak horrela, 3. mailatik 2. mailara pasatuko gara eta horrek neurrien malgutzea ekarriko du.
2021/06/14 - 21:39
Simon: 'Ezin dugu maskararen amaieraren data zehatza aurreratu, baina laster izango da'
Fernando Simonek maskara eramateko derrigortasunaren inguruan: "Une egokiaren zain gaude. Laster izango da, baina ezin dugu data zehatza aurreratu ".
2021/06/14 - 15:06
Ortuellan eta Zallan gorri dago berriz ere semaforoa
Araban, eremu laranjatik irtetea lortu du Agurainek; Gipuzkoan, Azpeitiak, Tolosak eta Oiartzunek; eta, Bizkaian, Arrigorriagak.