Alberto Núñez Feijóo
2024/03/13 - 10:43
Ayusoren dimisioa eskatzeko exijitu dio Sanchezek Feijoori, ''nahiz eta postua kosta''
Elkarren kontrako ustelkeria akusazioekin izandako lehia tirabiratsuan, Sanchezek adierazi du maskaren kasuan "Justiziarekin elkarlanean" ari direla, "ikerketa batzorde bat sortuz" eta "erantzukizun politikoak bere gain hartuz".
2024/03/02 - 17:35
EH Bilduk jeltzaleei elkarrekin gobernatzeko egindako proposamena errefusatzeko eskatu dio De Andresek EAJri
Gobernatzeko EH Bilduren babesa erabiliko ote duen argitzeko eskatu dio Javier de Andres PPko lehendakarigaiak alderdi jeltzaleari. Bestalde, Carmelo Barrio ez da berriro legebiltzarkide izango, eta De Andres ordezkatuko du Kongresuan.
2024/02/29 - 13:07
''Zergatik ezkutatu zituen Sanchezek osasun-materiala erosteko komisio-sare bati buruzko salaketak?''
Alberto Nuñez Feijoo Alderdi Popularreko buruak Sanchezen Gobernuari eskatu dio argitzeko "zenbat pertsona, zenbat goi-kargudun, zenbat ministro" dauden "Koldo auzian" inplikatuta "eta" noiztik ezagutzen duen Gobernuko presidenteak zer gertatzen ari zen".
2024/02/28 - 12:14
Sanchezek Feijoori esan dio bere gobernuak "aurrez aurre" eta "ekintzekin" aurre egiten diola ustelkeriari
PPko buruzagiaren arabera, Espainiako gobernuburuak "bazuen" maskaren auziaren berri eta "estali" egin zuen. Sanchezek erantzun du justiziarekin lankidetzan ari direla, ganberan ikerketa batzordea sortuko dutela eta Abalosi erantzukizun politikoa eskatu diotela.
2024/02/21 - 10:43
Sanchezek eta Feijook gezurretan aritzea egotzi diote elkarri Galiziako bozen osteko lehen aurrez aurrekoan
Espainiako presidenteak azalpenak eskatu dizkio PPko buruari Kataluniako independentistekin bere inbestiduraren kontura izan zituen negoziazioez. Feijook gezurrak esatea leporatu dio, eta gauza bera egotzi dio bueltan Sanchezek berak ere.
2024/02/20 - 15:55
Alberto Nuñez Feijoo: ''Nire lidergoari buruzko plebiszitua nahi bazuten, hor dute emaitza''
PP Espainiako "motor demokratiko nagusi" gisa aurkeztu ostean, Alberto Nuñez Feijook Pedro Sanchezen PSOEri ohartarazi dio Galiziako hauteskundeekin PPren lidergoari buruzko "plebiszitu" bat bilatzen bazuen, Alfonso Ruedak lortutako gehiengo osoaren ostean emaitza ikusi duela.
2024/02/19 - 20:37
Galiziak sanchismoa eta independentismoa geldiarazteko ''errezeta'' eman duela esan du Feijook
Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak esan du galiziarrek, hauteskunde autonomikoetan, "errezeta" eman dietela Espainiako gainerako herrialdeei independentismoa eta sanchismoa geldiarazteko.
2024/02/19 - 09:21
Albiste izango dira: Galiziako hauteskundeen ondorengoa, Uriarteren hileta eta anbulantzia sektorearen greba
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/13 - 11:53
ERCk jakinarazi du Feijooren inbestidurarako babesa negoziatzea proposatu ziola PPk
Ohar batean, PPk ukatu egin du ERCk zabaldutako informazioa, eta ziurtatu du errepublikanoekin "inoiz" ez zirela bildu Feijooren inbestidura negoziatzeko
2024/02/12 - 17:01
PPri eta Junts-i "gardentasunez" jokatzeko eskatu diete Espainiako Gobernuak eta alderdi politikoek
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiari balizko indultua eskaintzeko bileren inguruko informazioek hautsak harrotu dituzte.
2024/02/11 - 18:20
Feijook Puigdemonten indultuari buruz esandakoak zehaztu ditu, Gobernua, PSOE eta Voxen kritikei erantzunez
Puigdemonti indultua emateko aukera aztertu zutela azaldu zuen atzo PPko buruak, eta horrek kritika handiak eragin ditu igande honetan. Izan ere, PPk hiru hilabete daramatza Espainia "hautsi" dutela salatzen, amnistia dela eta.
2024/02/11 - 13:01
Feijoo Puigdemonti indultua emateko prest agertu da, baina baldintzekin
Justiziaren aurrean agertzea, zigorra betetzea, neurria berak eskatzea eta erreferendumari eta alde bakarreko independentziari uko egitea eskatuko lioke. Sanchezek uste du Voxen mende egongo ez balitz, Feijook onartu egingo lukeela amnistia.
2024/02/01 - 12:19
Feijook esan du legea aldatu gabe ez dela akordiorik egongo Botere Judizilaren Kontseilu Nagusia berritzeko
"Berritzea eta legea, legea eta berritzea. Hori da eskema, bestela, ez diogu denbora galtzerik eragingo Reynders komisarioari", adierazi du PPko buruzagiak Bruselan, Manfred Weber Europako Alderdi Popularreko presidentearekin bildu ostean.
2024/02/01 - 09:34
Albiste izango dira: Boikota Maccabiri, sexu abusuak Elizan eta Galiziako hauteskundeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/30 - 11:58
Feijoo amnistia legeari buruz: ''Duintasuna, berdintasuna eta botere banaketa gehien urratzen dituena da''
PPko buruak Espainiako Gobernuaren eta PSOEren aurka egin du, "epaileen aurkako jazarpena areagotzeagatik", amnistiaren legea izapidetzen ari den bitartean. Halaber, Alberto Nuñez Feijook esan du lege horrek "independentistek Errusiarekin dituzten harremanak babesten" dituela.
2024/01/28 - 15:06
Feijoo: "Herri hau demokratikoki erreskatatuko dugu"
Milaka lagunek (45.000, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera) bat egin dute PPren deialdiarekin, eta kalera atera dira Madrilen Amnistia Legearen aurka, 'Espainiarren berdintasunaren defentsan' lelopean.
2024/01/24 - 16:36
PPk gobernatzen dituen autonomia erkidegoek EBAU proba komun bat bultzatuko dute 2025erako, Feijooren arabera
PPko buruak esan duenez, "ez du zentzurik 17 proba izatea unibertsitate sistema berean sartzeko".
2024/01/21 - 15:27
Feijoo eta Sanchez Galiziako hauteskundeetarako motorrak berotzen ari dira, elkarri gaitzespenak eginez
PPk Ourensen eta PSOEk Coruñan, mobilizatzeko eta otsailaren 18an bozkatzera joateko eskatu diote gizarteari. Sanchezekin Espainian "dena salgai" dagoela ohartarazi du Feijook; Sanchezek pelleten krisian Xuntak eta PPk egindako kudeaketa txarra salatu du.
2024/01/03 - 14:31
PPk eta Juntsek bilera egin zuten udan Feijooren balizko inbestidura aztertzeko
PSOEk batzarrei buruzko azalpenak eskatu dizkio PPri. Bestalde, PPk bilera egin zela baieztatu du eta Juntsek eskatu zuena "onartzea ezinezkoa" zela esan du.
2023/12/23 - 13:28
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren erreforma ikuskatzeko eskaera "aztertzen" ari da Brusela
BJKN berritzeko prozesuan Bruselak bitartekari lana egitea adostu dute ostiralean Sanchezek eta Feijook, eta hala eskatu diote Bruselari.