Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.
"Carne y arena". Argazkia: Enmanuel Lubezki.
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”. Hotzez eta lurrean barreiaturiko hamaika zapata maiztu eta desparekatuk inguratuta, AEBko mugako patruilen atxiloketa zentro baten errekreazioan.
Ehunezko lekuko isil baina zinez esanguratsuak dira hareak eta eguzkiaren indarrak zarpaildutako oinetakook, mexikarrek eta erdialdeko amerikarrek abiatzeko urgentziaz eta inoiz ez iristeko arriskupean egindako ibilaldi gaiztoaren testigu bakanak. Zeharkaldiaren hondarrok hondartuta aurkitu zituzten hainbat boluntariok Kaliforniako basamortuan, ikusi nahi ez dutenentzat birtualegia den errealitate irreal baten oroigarri nekaezin piltzarrok.
"Carne y arena". Kreditua: Legendary. Argazkia: Chachi Ramirez
Beste bat izatea, hurkoaren zein arrotzaren “zapatetan sartzea” da edozein sormen lan eraldatzaileren funtsa, arima, lan hori kazetaritza, literatura, musika edo antzezlana zein “esperientzia” izan. Hortik, besteon gaineko ezagueratik, zabal dezake nork bere mundua. Bada, hain zuzen ere, ikuskera horretan txertatzen da Iñarrituk 2017an sortu zuen errealitate birtualeko instalazioa; haren hitzetan, “ulertu hitza maitatu esateko beste modu bat da. Ulertzeko gai ez bazara, ezingo duzu maitatu”.
Irrika horretatik, “Carne y arena” instalazioan, Amores perros, Babel eta Birdman film ezinbestekoen zuzendariak oinetakoak erantzi eta bigarren gela batera sartzeko gonbita egiten dio bisitariari, sentikariaren objektu eta, aldi berean, subjektuari. Bigarren espazio horretan, hareazko zoruaren gainean ortozik, ibilbidea, izua eta babesgabezia partekatuko ditu, sei minutuz, Eduardo Galeano uruguaitar idazleak ezdeusak deitu zituen eta, zilegi bazait, honezkero deuseztatuak deituko ditugunekin, berbari subjektu isilaren maskara zurigarria kenduta.
Biografia
Alejandro Gonzalez Iñarritu, irudiaren bardoa
Amores perrosekin goizetik gauera zinemagintzaren panorama inarrosi zuenetik Bardo (o falsa crónica de unas cuantas verdades) azken filmera arte, EITBren Bilboko egoitzan Carne y arena instalazioa erakutsiko duen mexikar zinemagileak ezinbesteko ibilbidea egin du XXI. mendeko autore zinemagintzan.
Instalazioaren espazio multinarratiboan, zinemak berezkoa duen enkoadraketa desagertuta, estimuluak biderkatzen dira eta sentimendua goretsi, “esperientzia” horren talka emozionala sublimatu (subjektibitatearen aroan bizi gara, eta irudi luke protagonista izatea dela ulertzeko bide bakarra). Hala ere, lanaren helburua da –hala uste dut– kolpe emozional horri hausnarketak jarraitzea eta, horrela, errealitatearen, horren errepresentazio birtualaren eta errealitaterako bueltaren hara-hona gauzatzea, itzulera horretan, bestearen azalean sartu ondoren, bisitariaren mundu ikuskera zabalagoa dela.
Horretarako lagungarria da, badenez, instalazioaren azken urratsa: basamortuko zeharkaldian lagundu ditugun, esperientzia narratiboan barru-barrutik ezagutu ditugun pertsonen lekukotasunak erakutsiko dizkigute pantaila batzuetan, gerora Iñarrituren kameren aurrean berrinterpretatu zuten hil edo biziko benetako bidaiaren protagonistak hobeto ezagutzeko.
Horrela, ez bagenekien edo jakin nahi ez bagenuen ere jakingo dugu, adibidez, Linak bost seme-alaba utzi zituela Guatemalan, alaba gazteenak 3 urte zituenean, eta AEBra iritsi zenean, banan-banan eraman zituela seme-alabok bere ondora hogei urtez, aldian-aldian dirua bilduta, gazteenak 23 urte zituenean familia berriz batu zuten arte. Astindu egiten zaituzte lekukotasunok.
Errealitatearen eta fikzioaren artean orekan ari den obra da “Carne y arena (birtualki presente, fisikoki ikusezina)”, efektu bereziko eta afektu bereziko lan bat, zeinetan haragiz eta duintasunez janzten baitira mamu izatera zigortuta daudenak. Etorkizuneko artea da, berandu baino lehen iragana izan beharko lukeen mundu baterako.
"Carne y arena (birtualki presente, fisikoki ikusezina)" EITBren egoitzako 5. platoan bisita daiteke ekainaren 20ra arte. Sarrerak.
Zure interesekoa izan daiteke
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.
Sam Neill zeelandaberritar aktorea zendu da
Jurassic Park sagan Alan Grant paleontologoarena egin zuen aktorea Pianoa eta Urri Gorriaren ehiza filmetan ere agertu zen.