Amets Hautsien zumardia Zornotzan dago
Boulevard pelikula ikusten ari zarela, oso sentsazio arraroa sumatzen duzu zure baitan. Pertsonaiek izen arrotzak dituzte: Hasley Weigel, Luke Howland, Ligé Neizan, Zev… Ez dute, baina, anglo-saxoi itxurarik, ibilerarik, aurpegierarik, gorpuzkerarik.
Ederki dakizue zuek Green Day musika taldeak Boulevard of Broken Dreams izenburuko kanta baduela, horrela esaten duena:
Walk a lonely road
The only one that I have ever known
Don't know where it goes
But it's home to me, and I walk alone
(Bide aldendu batean nabil; ezaguna dudan bakarra. Ez dakit nora doan; baina aterpe dut eta bakarrik nabil).
Jakin badakizue, halaber, Alvaro Urquijok Por el bulevar de los sueños rotos konposatu zuela; honela kantatu izan dugu guk askotan: “Por el bulevar de los sueños rotos, moja una lágrima antiguas fotos y una canción se burla del miedo” (Amets puskatuen zumarditik, malko batek bustitzen ditu argazki zaharrak eta abesti batek beldurrari burla egiten dio).
Ezaguna duzue 1965ean Dennis Stock argazkilariak New Yorkeko Times Squaren James Deani egin zio foto mitikoa ere. Euria ari du. Gris kolorekoa da giroa. Bakardadean, bere baitan bildua dabil heroi tragikoa izango den James. Berokiaren lepoa altxatua du, hotz egiten duelako. Zigarreta ezpainetan, eskuak poltsikoetan, galdua begirada. Argazkiaren izena ez da hori, baina jendeak James Dean in the Boulevard of Broken Dreams deitu izan dio beti.
Egunotan, Boulevard filma dago ikusgai gure aretoetan. Ikusgai eta marka guztiak hausten sarrera-leihatilan.
Ez da harritzekoa: Sonia Mendez zinemagile galiziar prestuak zuzendutako filmak Flor Salvadorren izenburu bereko nobela du oinarri, inspirazio. Hasiera batean ez zen paperean kaleratu, idazle berriak deskubritzen dituzten plataforma horietako batean baizik, Wattpad izenekoan. Han, 70 milioi irakurraldi lortu zituen. Beraz, normala oso, egoki eta zuzena ere, zeluloidezko pieza bihurtzeko erabakia.
Bi neraberen arteko amodiozko istorio tragikoa da, aretoetara nerabe pila erakartzen dituena.
Kuriositatea pizten dizuten seinale anitz daude filmean. Bai, Sony Pictures ekoiztetxe erraldoiak bultzatua da Boulevard, baina kreditu tituluetan beste bi konpainia agertzen dira ekoizpen afanetan, izena euskaraz dutenak: Maitemindua Zinea eta Amets Kalea. Izan ere, Bizkaiko hainbat eragile, ameslari eta enpresa txiki elkartu dira Boulevard aurrera ateratzeko.
Pelikula ikusten ari zarela, oso sentsazio arraroa sumatzen duzu zure baitan. Pertsonaiek izen arrotzak dituzte: Hasley Weigel, Luke Howland, Ligé Neizan, Zev… Ez dute, baina, anglo-saxoi itxurarik, ibilerarik, aurpegierarik, gorpuzkerarik.
Paisaiarekin, kontu bera. Pentsatzekoa zen kanpoko lurretan kokatua izango zela. Bai istorioa, bai Lukek eta Hasleyek ikasten duten institutua, bai izenburuko zumardia bera. Alta, aipatu sentsazio bitxi hori uxatu ezinean zabiltza filmean zehar. Ezagunak egiten zaizkizu paraje guztiak. Ez du ematen Estatu Batuetako Ekialdeko Kostaldean zoazenik, Lukeren motor klasikoaren gainean. Ez dirudi biak doazen ikastetxea Connecticuteko High School bat denik. Ezleku batean sentitzen zara. Zurea, zure zeurea den ezleku batean…
Ohartuko zara gero. Misterioa argituko da. Boulevard Bizkaian izan da, bai, filmatua. Zornotzan, hain zuzen ere. Kostaldean, ere bai. Eta ez, Luke Howlandena egiten duen aktoreak ez du itxura anglo-saxoirik ez delako oso urrutikoa, Gasteizkoa baizik. Gasteizkoa eta euskalduna. Mikel Niso du izena, eta etorkizun oparoa kamera aurrean. Hasleyena egiten duen Eve Ryan bada, bai, ingelesa baina 8 urterekin ailegatu zen gure inguruetara.
Bitxia, ezta? Edo besterik gabe, zinemak gu engainatzeko duen ahalmen eder mugarik gabekoa. A, azken kontua: pelikulan Green Dayren Boulevard of Broken Dreams kantak garrantzi izugarria du. Zinemak amets hautsiak konpontzeko baitu abilezia berezia ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal zinemak irailaren 22an ospatuko du gala handia, Zinemaldian eta EITBren eskutik
Miren Gaztañaga eta Ane Gabarain aktoreek aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian egingo den gala. Jose Ramon Soroiz aktoreak Zinemira Saria jasoko du, eta Alberto Gastesi gidoilari eta zuzendariak EITBren Egile Berriak saria. ETBk eta ETB ONek zuzenean eskainiko dute.
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.