Aldaketa PSOEn
2017/05/23 - 20:17
Mariano Rajoy gaitzesteko arrazoi ugari daudela uste du Odon Elorzak
Alderdi sozialistak ez du babestuko Podemosek aurkeztutako zentsura mozioa. PSOE ez dago horretarako, esan du Elorzak, nahiz eta Mariano Rajoy eta bere gobernua gaitzesteko arrazoiak ugariak izan.
2017/05/22 - 16:28
Rajoy, Sanchezen garaipenaren ostean: 'Hauteskundeak ez dira aurreratuko'
Espainiako presidenteak esan du deituko diola Sanchezi, zoriontzeko; Podemosek nahi du PSOEk zentsura-mozioa aurkeztea, bi alderdiek bat egiteko.
2017/05/22 - 16:19
Sanchezek hitzeman du PSOEko militante guztien idazkari nagusia izango dela
Botoen erdia baino gehiago lortu du Pedro Sanchezek primarioetan. Alderdian inoiz izandako zatiketarik handiena konpontzea izango du helburu, aurrerantzean.
2017/05/22 - 15:20
Mendia: 'Orain batasuna eta leialtasuna betebeharrak dira, ez aukerak'
PSE-EEren idazkari nagusiaren arabera, militante sozialistek "argi eta garbi" esan dute "zer-nolako etorkizuna eta lidergoa nahi duten PSOErentzat".
2017/05/22 - 14:09
Unzalu: 'Galtzaileak guztien elkartasun berean egotea garrantzitsua da'
Sanchezi batasunaren kongresua egitea dagokiela esan du Andoni Unzaluk. Haren ustez, ustekabea izan da primarioetan izandako emaitza.
2017/05/22 - 13:55
Jesus Eguiguren: 'Nik uste dut Sanchez presidentea izango dela'
PSEko buruzagi historikoak azpimarratu du Sanchezek alderdia batzeko lanari ekin beharko diola; Eguigurenek ez du aintzat hartzen hainbat komunikabide egiten ari diren aurreikuspen ezkorrak.
2017/05/22 - 11:23
Susana Diaz: 'Buru-belarri lan egingo dugu PSOEren alde'
Pedro Sanchezek garaipena lortuta, Diazek telefonoz zoriondu zuen idazkari nagusia; hala ere, bere lehen adierazpenetan, Andaluziako presidenteak ez zuen Sanchezentzako zuzeneko mezurik izan.
2017/05/22 - 11:13
Pedro Sanchez: 'Militante guztien idazkari nagusia izango naiz'
Kargua utzi eta zortzi hilabetera, PSOEko idazkaritza nagusia berreskuratu du Sanchezek, botoen % 50,21 lortuta. Alderdiaren batasuna sendotzea izango da haren lehen erronka.
2017/05/22 - 09:18
Pedro Sanchez: Idazkari nagusiaren garaipena, porrota eta goraldia
2014an militanteek alderdiaren liderra lehen aldiz aukera zuten egunean baino babes gehiago jaso du oraingoan Sanchezek. Exekutiboaren gehiengoak abandonatu zuen dimisioa eman ostean.
2017/05/21 - 18:01
PSOEko militanteen % 51k eman du botoa 14:00ak arte
Mario Gimenez batzorde kudeatzaileko bozeramaileak parte hartzea 'oso nabarmena' dela azpimarratu du; izan ere, 2014ko barne hauteskundeetan baino 20 puntu handiagoa da, ordu berean.
2017/05/21 - 16:16
Euskal Herrian 6.800dik gora militante daude boto ematera deituta
Gaurko primarioetatik batuago irteteko itxaropenaz bozkatzen ari dira. Edonork irabazita ere, zauriak sendatu daitezela da militanteen nahia.
2017/05/21 - 16:11
Idazkari nagusirako lehiak PSOE odolustu egin du, askoren iritziz
Joan den urrian pedro Sanchez PSOEtik bota zutenetik, haustura handitu baino ez da egin.
2017/05/21 - 16:05
Bozkatzearen aldeko deia egin dute PSOEko hiru hautagaiek
PSOE nork zuzenduko duen 23:00ak aldera aldera jakingo da. Patxi Lopez, Pedro Sanchez eta Susana Diaz hautagaiak Madrilen izango dira boto-kontaketa jarraitzen.
2017/05/21 - 15:45
Pedro Sanchez: 'PSOE batzeko eguna izango da biharkoa'
Madrilen bozkatu du Pedro Sanchez PSOEren Idazkaritza Nagusiarako hautagaiak, eta kazetarien galderei erantzun die boza eman ostean.
2017/05/21 - 15:24
Sanchezek gaur 'alderdi berri bat' abiatzea espero du
Sozialisten idazkari nagusi ohiak parte hartzera animatu ditu afiliatuak, 'demokrazia, parte hartze, gardentasun eta eztabaida eredu' den prozesu batean.
2017/05/21 - 14:54
'PSOE altxatzeko' bozkatzera joateko deia egin du Susana Diazek
PSOEko Idazkaritza Nagusirako hautagaiak eta Andaluziako presidenteak Sevillan eman du boza, eta "batasun eta eskuzabaltasun garaiari" eusteko itxaropena azaldu du.
2017/05/21 - 13:09
PSOEko liderra izateko 'kementsu' ikusten du bere burua Patxi Lopezek
PSOEko idazkari nagusi izateko hautagaiak Portugaleten bozkatu du, eta bertan iragarri duenez, "parte-hartze handia izango dugu, jokoan dagoenaz erabat jabetzen baikara".
2017/05/20 - 15:10
PSOEko idazkari nagusi izateko hiru hautagaiek eman dute botoa
Lehia handia espero da bozketan, Susana Diaz andaluziarraren eta Pedro Sanchez madrildarraren artean.
2017/05/15 - 16:13
Diaz, Sanchez eta Lopezen arteko aldeak, agerian eztabaidan
PSOEren idazkari nagusia izateko hiru hautagaiek hauteskunde-debatea egin dute astelehen honetan. Igandean izango dira primarioak. Eztabaida gogorra izan da, une batzuetan.
2017/05/06 - 19:42
PSOEren hiru hautagaiak, kanpainan buru-belarri
Susana Diaz Katalunian izan da, Pedro Sanchezek aldea handia atera dioen erkidegoan, hain zuzen ere.