Alfonso Alonso
2023/11/04 - 15:53
Javier de Andresek hartu du euskal popularren gidaritza, militantziaren % 97ren babesarekin
De Andresek esan du popularrak direla Euskadin "sanchismoaren orbitan" sartuta dauden alderdien alternatiba bakarra. Iturgaizek agur esan die PPko afiliatuei gaur Gasteizen egindako XVI. Kongresuan, Javier de Andres aukeratu baitute alderdia zuzentzeko.
2023/07/14 - 16:52
EAJ, EH Bildu eta Podemos Sanchezen ahotsa direla esan du PPk Gasteizen
Alfonso Alonso Gasteizko alkate ohiarekin eta Ramon Rabanera Ahaldun Nagusi ohiarekin egon da Javier de Andres PPren Kongresurako Arabako zerrendaburua, Gasteizen. Popularrei esker Espainia hobera aldatuko dela defendatu dute eta arabarrek Sanchezen gezurrak sinisten ez dituztela esan dute.
2023/05/12 - 16:51
Alfonso Alonsok lehen agerraldia egin du duela hiru urte politika utzi ondoren
Zortzi urtez Gasteizko alkate izan zenak azpimarratu du EAJk bere aukera izan duela eta orain PPren unea dela. Aldaketarako googak daudela esan du Domaicak.
2022/03/13 - 23:48
Alfonso Alonso: "Noizbait izango da PPren kongresu bat Euskadin, eta gustatuko litzaidake parte hartzea"
Euskadiko PPko presidente ohiak nabarmendu duenez, ez du politika publikora itzultzeko asmorik, baina bigarren mailatik arituko dela dio, "Feijook non behar nauen, hantxe".
2021/02/16 - 14:57
Euskadiko PPk Gasteizko Artium Museoan egin du kanpaina hasiera
Alfonso Alonsok ohartarazi duenez, ekainaren 26an Espainiak "etorkizuna du jokoan" hori dela eta, PPren aldeko botoa ematea eskatu die herritarrei.
2020/10/08 - 13:01
Iturgaiz alderdia "batzeko eta indartzeko" itzuli da EAEko PPko presidentetzara
1996tik 2004ra EAEko PPko presidente izan zen politikari bizkaitarrak Alfonso Alonso ordezkatuko du karguan; Izan ere, dimisioa eman zuen Alonsok otsailean, Casadorekin izandako desadostasunengatik.
2020/10/06 - 19:32
Euskadiko PPren zuzendaritzak ostegun honetan aukeratuko du bere presidente berria
Alfonso Alonsok otsailean eman zuen dimisioa eta harrezkero Amaya Fernandezek zuzendu du alderdia. Hautagai bakarra Carlos Iturgaiz izango dela ematen du.
2020/05/19 - 02:17
Alfonso Alonsok politika utzi du, Legebiltzarrean azken eguna eman ostean
"Nire esker ona eman nahi dut, gizarte modernoagoa, moderatuagoa eta askeagoa beti nahi izan duten milaka herritarren interesak ordezkatu ahal izateagatik", esan du Alonsok bere agurrean.
2020/02/27 - 15:23
Alonsoren eta Martinezen dimisioek hankaz gora jarri dute Euskadiko kanpainaurrea
Martinezena astebetean euskal politikan izan den bigarren dimisio esanguratsua izan da. Astelehenean utzi zuen Euskadiko PPren idazkaritza nagusia Alfonso Alonsok.
2020/02/25 - 15:30
Alonsok ezarritako ildoari jarraipena eman nahi dio Amaya Fernandezek
Euskadiko PPtik orain arteko presidentearen lana goraipatu dute, baina barne krisia atzean utzi eta indar guztiak hauteskundeetara zuzentzeko deia egin dute.
2020/02/24 - 21:26
Alfonso Alonsoren ibilbide politikoa
Alfonso Alonso Gasteizko alkatea izan zen 1999tik 2007ra. 2008an eman zuen Madrilera salto, Saenz de Santamariaren eskutik. 2015ean, Arantza Quirogak dimisioa eman zuen eta bere tokia hartu zuen.
2020/02/24 - 20:42
Alfonso Alonsok dimisioa eman du EAEko PPren presidente gisa
Alderdi Popularrak batzarra egin du, eta Alonsok erabakiaren berri eman du bertan, Casadok lehendakarirako hautagaitzatik kendu eta biharamunean.
2020/02/24 - 19:08
Alfonso Alonsok dimisioa eman du EAEko PPren presidente gisa
Alderdi Popularrak batzarra egin du, eta Alonsok erabakiaren berri eman du bertan, Casadok lehendakarirako hautagaitzatik kendu eta biharamunean.
2020/02/24 - 15:08
Abertzaletasunari aurre egiteko asmoarekin itzuli da Iturgaiz politikara
Alonso eta Euskadiko PPko kide guztiak nahi ditu berekin Carlos Iturgaitzek, ez du inor baztertzen eta ez da barne zatiketaren beldur.
2020/02/24 - 09:47
"Erronka handia da. Ilusio osoz hartzen dut"
PPko lehendakarigaiak Euskadi Irratiari esan dio atzo arratsaldean bertan jaso zuela Pablo Casadoren deia Genovatik erabaki ondoren Alfonsok ez zuela jarraituko
2020/02/23 - 21:43
Carlos Iturgaiz izango da PP-Ciudadanos koalizioko lehendakarigaia
Euskadiko PPko presidente ohiak, hortaz, Alfonso Alonso ordezkatuko du apirilaren 5eko hauteskundeetan. Pablo Casadok esan dio Alonsori ez dela lehendakarigaia izango.
2020/02/23 - 19:58
Alfonso Alonso ez da PPko lehendakarigaia izango
Hala jakinarazi dio Pablo Casado Espainiako PPko presidenteak Euskadiko PPko buruzagiari.
2020/02/23 - 14:55
Alfonso Alonsok Euskadiko PPko kideen babes osoa du
Horiek izan dira Amaya Fernandez Euskadiko PPko idazkari nagusiaren hitzak. Fernandezek dio oraindik denbora dagoela Genovan PPk Ciudadanosekin adostutako hitzarmena Euskadira egokitzeko.
2020/02/22 - 15:14
Alfonso Alonsok PPko zerrendaburu izaten jarraitzen du, desadostasunak gorabehera
Buesari eta Diezi egindako omenaldian izan da. Batasun irudia erakutsiz, alderdikideek lagunduta agertu da, baina koalizioari buruz ez du tutik esan.
2020/02/22 - 12:09
Euskadiko PPren zuzendaritza astelehenean bilduko da, Cs-ekin adostutakoa aztertzeko
Ana Beltran PPren Antolakuntza idazkariordeak gaur esan duenez, euskal herritar guztien interesak kontuan hartuta adostu dute koalizioa egitea.