Altsasu
2019/03/24 - 14:19
Altsasuko Gurasoak: 'Borroka egin behar dugu, edonori pasa dakiokeelako'
Altsasuko zortzi gazteei ezarritako kartzela-zigorren aurka abiatutako borrokan, jasotako elkartasuna eskertu dute Altsasuko Gurasoak plataformako kideek (gaztelaniaz eta euskaraz).
2019/03/24 - 13:39
Manifestazioa Altsasun
Auzitegi Nazionalak Altsasuko zortzi gazteri ezarritako zigorrak salatzeko manifestazioa, Altsasuko Gurasoak plataformak deituta.
2019/03/23 - 20:52
60.000 pertsona bildu dira Altsasun, zortzi gazteri jarritako zigorrak salatzeko
Zigortutako gazteen senideak "oso hunkituta" agertu dira Nafarroako herrian bildu den jendetza ikustean. "Justizia eta proportzionaltasuna" eskatu dute.
2019/03/22 - 16:24
'Hau ez da justizia!' lelopean manifestazioa egingo dute bihar Altsasun
Besteak beste, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Ezkerrak protestarekin bat egin dute, baita erakundeek eta sindikatuek ere. Manifestazioa 12:00etan hasiko da.
2019/03/21 - 08:45
Altsasu auziko epaiak 'bidegabeak' direla salatu dute gurasoek Bruselan
Altsasu Gurasoak plataformak Europako Parlamentua bisitatu du eta talde politikoekin bilerak egin ditu, beste zenbait ekitaldiren artean, kasua nazioarteratzeko.
2019/03/16 - 13:58
Altsasuko auzia Europarlamentura iritsiko da datorren ostegunean
International Commission of European Citizens erakundeak antolatuta, Bel Pozueta Altsasuko Gurasoen bozeramaileak azalduko du kasua.
2019/03/13 - 19:45
Bel Pozueta: 'Politikan sartzea aukera bat da injustiziaren aurka borroka egiteko'
Bel Pozueta, Altsasu auziko gurasoen bozeramaile eta Adur Ramirez de Alda gaztearen ama, izango da EH Bilduren Nafarroako zerrendaburua Diputatuen Kongresurako.
2019/03/13 - 11:38
Bel Pozueta izango da EH Bilduren Nafarroako zerrendaburua Kongresurako
Altsasuko auziak eragindako sufrimenduak "borrokarako grina" piztu diola eta "injustizien aurka borroka" egiten ikasi duela esan du Pozuetak. Hartu duen erabakia ulertuko dela espero du.
2019/03/11 - 13:40
ANk Altsasu auziaz emandako epaiaren 'erabat kontra' dago Nafarroako Parlamentua
Bozeramaileen Batzordeak adierazpena onartu du gaur Apelazio Aretoak emandako epaiak 'zigor altuak berretsi dituelako eta auzi horretan egon den neurrigabekerian sakondu duelako'.
2019/03/09 - 14:31
Altsasuko gazteen senideek Gorenera joko dute, eta mobilizazioak deitu dituzte
"Terrorismo delituaren erabilera makurra" salatu dute, urtean agenteen kontrako ehunka atentatu izaten diren arren Altsasukoa soilik epaitu delako terrorismo gisa.
2019/03/07 - 21:48
Lapikoak eta txistuak joz, Altsasuko zigortutakoak askatzeko eskatu dute
Lapikoak eta txistuak joz adierazi dute, helegiteei erantzunez, gaur kaleratutako epaiak eragin duen haserrea. Injustizia eta zentzugabekeria delakoan atera dira Iruñeko udaletxe plazan.
2019/03/07 - 19:48
Auzitegi Nazionalak 'diskriminazio ideologikoa' berretsi du Altsasu auzian
Juanjo Alvarez katedradunak ohartarazi duenez, larrigarriari “dimentsio berri” bat eman diote. Joan Queralt katedradunaren ahotan, larrigarriak “gehiegi babesten ditu funtzionarioak”.
2019/03/07 - 17:05
Epaia 'eraikitako kontakizuna' dela esan dute Altsasuko gurasoek
Bel Pozuetak adierazi du ez dela errugabetasun presuntziorik existitu, eta ez dituztela epaiketan aurkeztutako frogak kontuan hartu.
2019/03/07 - 15:16
Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen zigorrak berretsi ditu
Ez zen terrorismo deliturik egon, baina istiluetan larrigarri bat gertatu zen auzitegiaren ustez: ideologia larrigarria. 2 eta 13 urte bitarteko zigorrak berretsi dizkiete.
2019/03/07 - 12:36
Altsasuko gazteen defentsak epaiaren aurkako helegitea jarriko du Auzitegi Gorenean
Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoak Altsasuko gazteen zigorrak berretsi ostean, epaia 'astakeria' juridiko bat dela azpimarratu du Amaia Izko abokatuak.
2019/03/07 - 12:23
Koxka tabernaren jabeak giltzaperatuta utzi zituela salatu du Ana Beltranek
Altsasuko Koxka tabernako jabeak Pablo Casado, Eduardo Inda eta bera taberna barruan 7-8 minutuz giltzaperatuta utzi zituela atzo salatu du PPko Ana Beltranek.
2019/03/07 - 09:52
Altsasu auzia: Terrorismoa baztertu baina zigorrak berretsi ditu Auzitegi Nazionalak
Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoak 13 urtera arteko kartzela zigorrak berretsi ditu. Iñaki Abaden kasuan, zigorra 6 urtera murriztu du.
2019/03/06 - 21:59
Casado, Beltran eta Inda Altsasuko Koxka tabernan izan dira
UPN-PP ituna sinatu ostean, Pablo Casado, Ana Bletran eta Eduardo Inda Altsasura joan dira eta Koxka tabernan elkarrizketa bat grabatu dute baimenik gabe.
2019/03/06 - 21:35
Casado eta Inda bideo bat grabatzen saiatu dira Altsasuko Koxka tabernan
Altsasuko alkateak, sare sozialetan, gertaeragatik bere atsekabea erakutsi du, altsasura mundu oro gonbidatuta dagoela esanez, baina herria ez dela elektoralki erabili behar eskatuz.
2019/03/05 - 14:20
Hamaika mobilizazio Nafarroan, martxoaren 8a dela eta
Kontsultatu hemen Mugimendu Feministak 2019ko martxoaren 8rako, besteak beste, Altsasun, Elizondon, Iruñean eta Leitzan deitutako mobilizazioak.