Altsasu
2019/02/19 - 09:06
Altsasuko epaia berrikusita, martxoan jakinaraziko du erabakia Auzitegi Nazionalak
2016ko urriaren 15ean Altsasun gertaturikoa ekintza terrorista izan zen ala ez argitu beharko du Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoaren epaiak.
2019/02/15 - 11:55
Tximini batean piztutako suteak Altsasuko eraikin batean kalte handiak eragin ditu
Foruen plazan dagoen eraikin batean piztu zen sua eta kalteak eragin zituen bigarren solairuan eta teilatuan. Zorionez, inor ez da zauritu (Dani Marquezen irudiak).
2019/02/13 - 19:32
Epaia irmoa izan arte Altsasuko gazteak aske uzteko eskatu du Legebiltzarrak
EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek onartu dute adierazpena. Auzipetuei ezarritako kartzela-zigorrak gehiegizkoak direla salatu dute.
2019/01/25 - 21:49
Manifestazioak Euskal Herrian, Maduro presidentearen zilegitasunaren alde
“Venezuela aurrera” izeneko plataformak elkarretaratzeak deitu ditu hegoaldeko lau hiriburuetan eta Altsasun, “Maduro presidentearen zilegitasunaren alde”.
2019/01/24 - 17:49
Altsasuko gurasoak: 'Gure seme-alabak askatzea beste erabakirik ezin da onartu'
Atzoko saioaren ostean, akusazioen kontakizunak "sinesgarritasun gutxiago" duela eta gazteen kontrako "froga objektiborik" aurkeztu gabe segitzen dutela azpimarratu dute.
2019/01/23 - 21:54
Lekuko berriek gezurtatu egin dute Altsasuko gazteen aurkako akusazioa
Defentsako abokatuek azpimarratu dute epaia biktimen testigantzan soilik oinarritzen dela. Hortaz, absoluzioa eskatu dute berriro. Fiskaltzak, ostera, zigorrak handitzea galdegin du.
2019/01/23 - 21:16
Lekuko berriek gezurtatu egin dute Altsasuko gazteen aurkako akusazioa
Defentsako abokatuek azpimarratu dute epaia biktimen testigantzan soilik oinarritzen dela. Hortaz, absoluzioa eskatu dute berriro. Fiskaltzak, ostera, zigorrak handitzea galdegin du.
2019/01/23 - 12:13
Bel Pozueta: 'Hau dena muntaia bat izan da'
Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoan Altsasukoei ezarritako epaia berrikusiko dute gaur. Adur Ramirez de Aldaren amak uste du argi geratuko dela dena muntaia bat izan zela.
2019/01/23 - 09:29
Hasi dira Altsasuko gazteen epaia berrikusten Auzitegi Nazionalean
Apelazio Salaren hasiera bateko asmoa zen bista urtarrilaren 14tik 16ra egitea, baina lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako dokumentuak jaso ostean, epaiketa atzeratzea erabaki zuten.
2019/01/22 - 21:44
Kataluniako Parlamentuko presidentea Altsasuko 8 gazte zigortuen senideekin bildu da
TV3 telebistan estreinatuko den dokumentala aurkeztera joan dira Kataluniara. Torrentekin egin duten bileran dokumentalaren egileak ere izan dira.
2019/01/21 - 11:51
Solana: 'Maravillasen segurtasunak kezkatzen gaitu, gainerakoa bigarren mailakoa da'
Iruñeko Maravillas gaztetxearen husteak eragindako 'kiribiletik' ateratzeko itxaropena erakutsi du Nafarroako Gobernuko bozeramaileak. Gainera, "erasotzaileei estaldura politikoa ematea" deitoratu du.
2019/01/21 - 08:47
Auzitegi Nazionalak aste honetan berrikusiko du Altsasuko gazteen epaia
Urtarrilaren 14tik 16ra bitartean zen bista egitekoa, baina lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako dokumentuak jaso ostean, saioa heldu den astera atzeratu zuten.
2019/01/20 - 20:45
Auziaren 'erabilpen politikoa' kritikatu dute Altsasuko bizilagunek
"Onargarria den erabaki bakarra inputatutako pertsona guztiak askatzea da", esan dute herriko taldeetako eta elkarteetako kideek, Udaletxearen aurrean egindako elkarretaratze batean.
2019/01/04 - 17:11
Urtarrilaren 23an berrikusiko du Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia
Apelazio Salaren hasiera bateko asmoa zen bista urtarrilaren 14tik 16ra egitea, baina lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako dokumentuak jaso ostean, epaiketa atzeratzea erabaki dute.
2018/12/18 - 22:12
Auzitegi Nazionalak urtarrilean berrikusiko du Altsasuko gazteen aurkako epaia
Epaia aztertu behar duten hiru magistratuetako bik Guardia Zibilaren domina jaso zuten. Defentsek epaimahaia aldatzea eskatu zuten, eta gazte zigortuei isuna jarri diete eskaera hori egitegatik.
2018/12/17 - 17:50
Isuna, Altsasuko auziaren epaia aztertu behar duen epaimahaia aldatzea eskatzeagatik
Auzitegi Nazionalak uste du Altsasuko gazte zigortuen defentsak "fede txarrez" jokatu duela, epaia aztertu behar duten hiru epaileak errefusatzea eskatzeagatik, eta 600 euroko isuna ezarri die.
2018/11/28 - 22:24
Kartzelan dauden Altsasuko gazteei buruzko liburua argitaratu dute
Aritz Intxusta eta Aitor Agirrezabal kazetariek egin dute lana. Eta, gazteen iritziak eta sentipenak ere bildu dituzte.
2018/11/17 - 21:49
'Zigor gogorrak ezarri zizkiguten herria beldurtuko zutela pentsatuz'
Bi urteko kartzela zigorra jarri zioten Ainara Urquijok irakurri du komunikatua, kartzelatutako gazteen izenean.
2018/11/17 - 20:19
Altsasukoak askatzeko eskatu dute Iruñean, kartzelan sartu eta 2 urtera
Bi urteko kartzela zigorra jarri zioten Ainara Urquijok irakurri du komunikatua, Altsasukoen izenean. Iruñean egindako jardunaldietan, auziari buruz hausnartu dute juristek, kazetariek eta politikoek.
2018/11/10 - 22:04
Isunak bertan behera geratzea eskatu dute 'ezkilari antifaxistek'
'Altsasu faxismoaren kontra' plafatormak Nafarroako Gobernua kritikatu du "mozal legea erabiltzeagatik", eta alkateari "faxistei gure herriko plaza okupatzeko zilegitasuna" ematea egotzi dio.