Zornotza
2022/07/27 - 01:05
2023ko Frantziako Tourraren trofeoa Bilbora iritsi da
Julian Sanz eta Ziortza Villa txirrindulariak igandean atera ziren Parisetik eta 1.000 kilometrotik gora egin dituzte Frantziako Tourraren trofeoa Bilboraino ekartzeko. Aurrez, Donostiatik, Gasteiztik eta Zornotzatik pasatu dira.
2022/07/14 - 21:07
Hilotz bat topatu dute Zornotzako erreka batean
Gorpua 14:30ak inguruan aurkitu dute Garitondo errekan, eta Ertzaintzak gertakaria argitzeko ikerketa abiatu du.
2022/07/01 - 18:18
Langile bat hil da Zornotzan lan-istripu batean
Langile bat hil da gaur eguerdian Zornotzako Aludium enpresan pala baten mantentze-lanak egiten ari zela, UGTk jakinarazi duenez. Sindikatuak elkarretaratzea deitu du datorren asteazkenerako, uztailak 6, Bilbon.
2022/06/27 - 22:19
Zornotzan elkarretaratzea egin dute larunbatean salatutako eraso matxista gaitzesteko
Zornotzan larunbatean izandako eraso matxista gaitzetsi dute. Biktimari babes osoa helarazi nahi izan diote. Herriko talde feministak salatu duenez, ekainean salatutako hirugarren erasoa da.
2022/06/26 - 14:05
Lau gazte zauritu dira Zornotzan, eserita zeuden horma behera erorita
Murru batean eserita zeuden bost gaztetatik lauk min hartu dute, horma behera etorrita. Zaurituak ospitalera eraman behar izan dituzte.
2022/06/26 - 13:43
Emakume batek eraso matxista jasan du Zornotzan
Erasoa Larrea auzoan gertatu da, igande goizalde honetan. Zornotzako Udalak elkarretaratzea deitu du biharko erasoa gaitzesteko.
2022/06/24 - 18:30
33 urteko moto-gidari bat hil da Zornotzan izan den trafiko istripuan
13:20 inguruan izan da ezbeharra Ibarra auzoan, Zubipunta industria-poligonoaren sarreratik gertu.
2022/06/16 - 18:19
Tour Egunak Bizkaian barrena ibilbidea egingo du abuztuaren 7tik 2023ko ekainera
Lekeition hasi eta Igorren bukatuko da. Besteak beste, ekimenak tailer didaktikoak, praktika-pistak eta Tourraren museo bat izango ditu, eta tokian tokiko txirrindulariak eta klubak omenduko ditu.
2022/06/13 - 20:54
Emakume batek eraso matxista jasan duela salatu dute Zornotzan
Erasoa igande goizaldean gertatu zen Larrea auzoan. Aurrez, inguru berean, beste neska batek etxera bidean jarraika izan zuen gizon batengandik ihes egitea lortu zuen.
2022/05/23 - 13:22
Bi bizipista berrik Erletxeta eta Larrabetzu eta Erletxeta eta Boroa lotuko dituzte 2025ean
Bi bizipistak (hiriarteko bizikleta-bidea) elkarren artean lotuta egongo dira eta guztira 7,9 kilometroko luzera izango dute. Bizkaiko Foru Aldundiak 20,6 milioi euroko inbertsioa egingo du. Halaber, jarraipena emango diote Zornotza eta Iurreta lotuko dituenari.
2022/05/18 - 16:47
Zornotzako Ituna gogoratzen duen “Bake lehorra” izeneko antzezlana estreinatuko dute larunbatean Zornotzan
Duela 150 urte karlistek eta liberalek Zornotzan sinatutako akordioan oinarritutako obrak gerra piztea zein erraza den gogoratzen digu. "Bake lehorra" larunbatean estreinatuko dute Zornotza aretoan, gaztelaniaz. Euskaraz, astelehenean izango da, maiatzaren 23an.
2022/05/17 - 11:18
Iker Ibarretxe: "Beldurra dut bakarrik nagoenean. Nork ziurtatzen dit hasitakoa bukatu nahi ez dutenik?"
Lagunartean zegoela eraso zioten Iker Ibarretxe zornotzarrari. Saihetsak hautsi eta ubeldurak eragin dizkiote eta salaketa jartzea erabaki du: "Lotsa ematen dit, baina herriak jakin behar du. Ez dut burua makurtuko".
2022/05/02 - 21:19
Elkarretaratzea Zornotzan, igande goizaldean gertatutako eraso homofoboa salatzeko
Zornotzako Udalak babes eta elkartasun osoa adierazi die erasoaren biktimei eta haien familiei, eta elkarretaratzea deitu du gaur arratsaldean Herriko Plazan.
2022/05/02 - 16:18
Igande goizaldean Zornotzan izandako eraso homofobo bat ikertzen ari da Ertzaintza
Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du, gertaerak arbuiatu eta biktimei elkartasuna helarazteko. Segurtasun Sailak salaketa dagoela baieztatu du, baina ez du xehetasun gehiagoren berri eman.
2022/04/03 - 14:26
Oinezko bat hil da auto batek harrapatuta, N-634 errepidean, Zornotza parean
69 urteko biktima larunbat gauean zendu zen, unean bertan, pairatutako lesioen ondorioz.
2022/03/25 - 14:16
Zein eraikin geratuko da bihar ilunetan Planetaren Orduan?
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 36 udalerrik egin dute bat WWFren kanpainarekin. Ordubetez, 20:30etik 21:30era, argiak itzaliko dituzte euren eraikin eta leku adierazgarrienetan.
2022/03/04 - 09:49
M. Mugarza: "Zornotzara bueltan, hiru errefuxiatu eramango ditut, eta beste bizpahiru ere hartuko nituzke"
Mikel Mugarza zornotzarra larunbatean iritsi zen Ukrainaren eta Poloniaren arteko mugara, Ukrainatik ihes egin behar zuten lagun eta senideei laguntzera. Irteterik izan ez zutenez, beste batzuri laguntzen geratu da. Gaur irtengo da Euskal Herrirantz, ahal dela, autoa errefuxiatuz beteta.
2021/12/28 - 16:54
Motor-gidari bat hil da AP-8 autobidean, Zornotzan
Istripua 14:10ean izan da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, motor-gidaria erori egin denean. 43 urte zituen.
2021/12/15 - 01:22
Julen Baz sukaldari zornotzarrak bere lehen Michelin izarra lortu du
Dimako Garena Jatetxean egin duen lanagatik saritu dute. Sukaldaritza tradizionala berrasmatu du teknika modernoak erabilita.
2021/12/11 - 16:51
ARGAZKIAK: Uholdeak Euskal Herrian
Hainbat ibaik gainezka egin dute Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Urak kaleak, landak eta errepideak hartu ditu.