Amurrio
2018/02/18 - 11:46
Amurrioko edukiontzi batean sei txakurkume utzi zituen gizona epaituko dute
Fiskalak urtebeteko kartzela-zigorra eskatu du akusatuarentzat. Horrez gain, 989 euroko isuna ordaindu beharko lioke Gasteizko Udalari animaliak jasotzeagatik.
2018/02/11 - 20:02
Urtebeteko kartzela zigorra Amurrioko gazte batentzat, ETAren anagrama marrazteagatik
Duela hiru urte Lesakako etxe baten paretan ikur hori margotzeagatik urtebeteko zigorra jarri zioten. Gaur arratsaldean sartu da Basauriko kartzelan.
2018/02/02 - 21:35
20 urteko gizon bat atxilotu dute Laudion, adingabeei sexu-abusuak egitea egotzita
Atxilotua epailearen esku utzi dute dagoeneko, Amurrioko epaitegietan. Gutxienez bederatzi adingaberi eraso die; horietako batzuk 13 urte dituzte.
2018/01/29 - 12:14
Kamioi batek artaziarena egin du A-634 errepidean, Amurrio parean
Istripa goizeko 06:30ean gertatu da. Auto batek kamioiarekin egin du talka eta honek artaziarena egin du. Inor ez da zauritu istripuan.
2018/01/18 - 17:39
Gasteizek lortu du 2017ko Udalerri Jasangarriaren Saria
Tolosa, Legazpi, Durango eta Amurriok ere aitortza lortu dute, aipamen bereziak jasota.
2017/12/18 - 20:08
Arabako okindegi ekologikoek eta EHUk ekoiztutako ogia aurkeztu dute
Guztiz ekologikoa da, eta itxura eta zapore ederra du, dastatu dutenen esanetan. Arabako benetako ogi ekologikoa da.
2017/11/27 - 20:20
Ia % 40ko parte-hartzea, Arabako kontzejuetako hauteskundeetan
Igande arratsaldeko 19:00ak arte zenbatutako datuak dira. Gasteiz, Langraiz Oka, Legutio, Zanbrana eta Zigoitiako Udalen barne dauden kontzejuetako datuak bildu gabe daude.
2017/11/26 - 16:58
33.000 arabarrek izango dute aukera igande honetan kontzeju berriak hautatzeko
Guztira, 334 kontzeju daude Araban. Foru Aldundiaren babespean daude, eta herritarren ordezkariak dira udalerrietako eguneroko zenbait arlotan.
2017/11/19 - 22:56
Sustrai Colinak irabazi du Amurrioko saioan
Beñat Gaztelumendi (694,5 puntu), Jon Maia (681,5), Nerea Ibarzabal (675,5), Jon Martin (668,5) eta Etxahun Lekue (615) sailkatu dira ondoren.
2017/11/19 - 21:56
Sustrai Colina Amurrioko saioan gailendu da
Bertsolaritza Txapelketaren finalaurrekoen bigarren itzuliaren lehenengo saioan 701 puntu eskuratu ditu Colinak.
2017/11/04 - 21:34
Beñat Gaztelumendik Amurrioko finalaurrekorako txartela lortu du Maulen
Gaztelumendi izan da Maule-Lextarreko saioan irabazle, 694,5 puntu lortu ondoren.
2017/11/04 - 00:16
Espetxeratzear dela, Alfredo Remirezek Amurrioko herritarren babesa jaso du
Larunbat honetan sartuko dute kartzelan, urtebeteko zigorra bete dezan. Manifestazio jendetsua egin dute bere jaioterrian.
2017/10/26 - 14:29
Kamioi bat irauli eta zama galdu du Amurrion
Enborrak zeramatzan kamioi bat irauli da AP-68an Amurrion. Enborrak errepidean sakabanatuta geratu dira eta auto-ilara luzeak sortu dira.
2017/10/26 - 10:50
AP-68 autobidea itxi dute Amurrion, istripu batengatik
Auto ilara luzeak sortu dira, bereziki Bilborako noranzkoan, enborrak zeramatzan kamioi bat irauli ondoren.
2017/10/04 - 15:15
Gizon bat atxilotu dute Amurrion, bikotekide ohia jotzeagatik
Emakumeak hainbat kolpe zituen, eta osasun-zentro batera eraman zuten.
2017/10/03 - 12:29
Ertzaintzak senide faltsuaren iruzurraren kasu gehiago atzeman ditu Araban
Biktimak, orokorrean, edadetuak izaten dira. Azken hilabeteotan, hamar kasu detektatu dituzte; lautan, 17.000 euro kendu zizkieten biktimei.
2017/09/27 - 01:20
Auzitegi Nazionalak Alfredo Remirez kartzelaratzea erabaki du
Abokatuek aurkeztutako helegitea atzera bota du Auzitegiak, eta Amurrioko txupinazoan, 2009an, presoen sakabanaketaren kontra egindako protestagatik espetxeratzea erabaki du.
2017/09/26 - 17:16
Bost mila kilo mahats lapurtu dizkiotela salatu du Arabako ekoizle batek
Arabako Artomañan izan da. 5mila kilo mahats eraman dituzte lapurrek mahastietatik. Txakolina egiteko mahatsa da eta upategian 6 mila euroko balioa izan dezake.
2017/07/23 - 01:50
Santiago Abascal, VOX alderdiaren lehendakarigai izandakoa, hil da
2016ko hauteskunde autonomikoetan aurkeztu zuen lehendakari izateko hautagaitza. 67 urte zituela hil da Galdakaon.
2017/06/18 - 15:44
Zezen batek ardakatuta hil da Ivan Fandiño toreatzaile bizkaitarra
Aire Sur L'Adour udalerri frantziarrean zegoen, zezenketa batean, adarkada jaso duenean. Fandiñok 36 urte zituen eta Urduñan jaioa zen.