Andoni Ortuzar
2024/06/19 - 14:18
Eneko Andueza: ''Gainerako alderdiei eskua luzatzen diegu, baina hau da hurrengo lau urteetarako konpromisoa''
PSE-EEko idazkari nagusia ziur agertu da akordioaren edukia gehiengo sozial handi batekin bat etorriko dela, eta Euskadiko eragile sozial, sindikatu eta sektore ekonomikoetako ordezkari guztien laguntza eskatu du.
2024/06/19 - 13:30
Andoni Ortuzar: ''Zerbitzu publikoak bermatzen dituen programa handi bat da sinatu duguna''
EBBko presidentea "pozik" agertu da PSE-EErekin sinatu duten akordioarekin. "Ongizatean hazteko asmo handiko plana" dela adierazi du Ortuzarrek. Gainerako alderdiei akordio hau "modu positiboan eta eraikitzailean" irakurri dezatela eskatu die.
2024/06/19 - 13:12
Koalizio gobernu berria osatzeko akordioa sinatu dute EAJk eta PSE-EEk
Imanol Pradales lehendakarigai jeltzaleak, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak sinatu dute dokumentua.
2024/06/18 - 23:24
Osakidetza, trantsizio energetikoa eta enplegua, EAJ-PSE akordioaren lehentasunen artean Eusko Jaurlaritzarako
Jeltzaleek eta sozialistek gaur arratsaldean adostu dituzte akordioaren azken hari-muturrak. Oraingo honetan, autogobernu berriaz ez dira bi alderdien arteko desadostasunak hitzartu.
2024/06/11 - 12:34
EAJk uste du estatutu berrirako ituna 2025. urtea amaitu baino lehen onartu daitekeela
"Bi lan ditugu aurretik: Gernikako estatutua behin-betiko osatzea eta estatutu berri bat negoziatzea", adierazi du EBBren presidenteak. "Horretarako epeak ezarrita daude", gaineratu du Ortuzarrek.
2024/06/11 - 11:48
Estatutu berri baterako EAJren eta PSE-EEren arteko ituna 2025ean onartu daitekeela uste du Ortuzarrek
EAJren EBBko presidenteak nabarmendu duenez, ekainaren 22an ezagutaraziko dira gobernuaren egitura eta sailburuen izenak. Halaber, sinesgarritasuna kendu dio Estatu mailako bozetan elkarrekin aurkezteko Otegik EAJri egindako eskaintzari.
2024/06/10 - 02:15
Ortuzar: ''EAJk bere lehen helburua bete du''
EAJk Europako hauteskundeetan izandako emaitzak baloratu ditu EBBko buruak, eta parte-hartze txikia nabarmendu du.
2024/06/09 - 15:39
''Europa batuago, indartsuago eta demokratikoago baten alde'' bozkatzera joateko deia egin du Ortuzarrek
Eskuin muturrak eta ezker muturrak Europa gutxitu nahi dutela adierazi du EAJko buruak.
2024/05/22 - 22:43
EAJk, CCk, Geroa Baik eta El Pik 'Europa solidario baten aldeko manifestua' sinatu dute Madrilen
EAJk, Coalicion Canariak, Geroa Baik eta Proposta per les Illes Balears indarrek Europako hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu dute Madrilen. CEUSen manifestuak "populismoa eta autoritarismoaren" auka borrokatzeko deia egin du.
2024/05/13 - 11:46
Katalunian "elkarrizketarako" eta "ezberdinen artean akordioak lortzeko" garaia dela uste du Ortuzarrek
EAJren EBBko presidenteak Salvador Illa eta Junts zoriondu ditu, hurrenez hurren, hauteskundeak irabazteagatik eta lehen indar subiranista izateagatik.
2024/04/25 - 11:30
Dimisioa eman ala ez erabakitzeko bost egunak ez agortzeko eskatu du Andoni Ortuzarrek Pedro Sanchezi
Andoni Ortuzarrek espero du Pedro Sanchezek lehenbailehen erabakitzea dimisioa eman behar duen edo ez, ez baitira bost egun behar horretarako. Egoera honek "Espainiako Estatuaren sistema politikoaren izen onari kalte nabarmena" egiten diola azpimarratu du Ortuzarrek.
2024/04/23 - 11:55
Ortuzar: "Kanpainan ikusi dugun Bildurekin akordioa posible izango da, baita PSErekin ere"
EAJren EBBko presidentearen aburuz, EH Bilduk lortu dituen "emaitza nabarmenak" gorabehera, koalizioak "ezin du kanpotik Jaurlaritzaren politika baldintzatu". Hala, uste du ez dutela gobernatzeko modua aldatu behar, bai, ordea, herritarrek hauteskundeetan emandako "abisua" kontuan hartu.
2024/04/23 - 11:43
Andoni Ortuzar: ''EH Bilduk ulertu behar du bigarren indar politikoa dela''
EBBko presidenteak EH Bildurekin akordioetara iristeko borondatea erakutsi du, baina horretarako koalizio abertzaleak bere posizioa "malgutu" behar duela adierazi du.
2024/04/22 - 21:47
Jeltzaleen apustua EAJren eta PSEren programak "uztartzea" da, elkarrekin gobernatzeko
Andoni Ortuzar EBBren presidenteak gobernu programan negoziaketan zentratzea eskatu du, karguak banatzeaz hitz egin baino lehenago. Esan duenez, 2020an etxean geratu ziren EAJren boto emaileen zati baten botoak berreskuratu dituzte oraingoan.
2024/04/22 - 20:42
Ortuzar: ''Garantzitsuena orain da EAJ eta PSEren bi hauteskunde programak gobernu programa batean batzea''
EAJk PSE-EErekin duen gobernu akordioa berritzearen aldeko apustua egiten du. Andoni Ortuzar presidentearen ustez, bi alderdiek gobernu programa komuna negoziatu behar dute orain, eta geroago hitz egingo dute karguen banaketaz.
2024/04/22 - 00:35
Ortuzar: ''Gizarteak EAJ buru izango duen Jaurlaritza plural baten alde egin du''
Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak azpimarratu du lehen indarra izan direla botoetan, EH Bilduk baino 30.000 boto gehiago eskuratuta, eta eserlekuetan, kasu honetan berdinduta.
2024/04/21 - 14:44
Andoni Ortuzarrek Abantoko hautesleku batean bozkatu du
EAJren EBBko presidentearen esanetan, "gaurko hauteskundeak oso garrantzitsuak izango dira, gure herriaren etorkizun luzea baldintzatuko baitute".
2024/04/10 - 16:26
Emozio handiko uneak izan dira Ardanza lehendakariaren hil-kaperan
Ardanza lehendakariaren hil-kaperan, Ajuria Eneko jauregian, emozio handiko uneak bizi izan dira. Agintari eta herritar askok agurtu nahi izan dute Jose Antonio Ardanza.
2024/04/10 - 12:52
Andoni Ortuzar hunkituta agertu da Ardanza lehendakariaren hil-kaperan
Itxaso Atutxa eta Ricardo Gatzagaetxebarria sailburu ohiarekin batera joan da EBBko presidentea Ardanza lehendakariaren hil-kaperara.
2024/04/08 - 18:37
Eragile politiko eta sozialek Ardanzaren heriotza deitoratu eta atsekabea azaldu dute
EAJk deitoratu egin du lehendakari jeltzalearen heriotza, eta "pertsona ona, zintzoa, bakezalea eta abertzalea" zela esan du. EH Bilduk "doluminak" helarazi dizkie "lagunei eta hurbilekoei, eta EAJren militantziari eta komunitateari besarkada estua" eman die.