Animaliak
2022/10/03 - 17:04
Erasokor eta arriskutsu bilakatzen dira oreinak iraileko araldian
Nafarroan, Muniainen, 42 urteko gizon bat hil da Orein batek etxalde batean adarkatuta. Berez, ez dira arriskutsuak izaten, baina eraso egin zion.
2022/10/03 - 11:47
Urriko lehen asteleheneko azoka ospatuko dute berriro Gernikan, pandemiak bi urtez eten ondoren
Gaurkoa ez da urriko azken astelehenekoa bezain ezaguna, baina erreferentea da Bizkaiko abeltzainentzat.
2022/10/02 - 20:13
Abere ustiategi bateko behargin bat hil da Nafarroan, orein batek harrapatuta
Lan-istripua Muniain udalerrian jazo da. Larrialdietarako zerbitzuak gizona berpizten saiatu dira, baina biktima hil egin da, bularrean zauri larriak baitzituen.
2022/09/26 - 23:00
Nafarroako errepideetan 15 istripu gertatu dira animaliekin asteburuan
Basurde, orkatz eta oreinekin istripu asko gertatu dira, 15 orotara. Nafarroa osoko errepideetan gertatu dira ezbeharrak. Zergatia jakin nahi izan dugu.
2022/09/17 - 11:22
Asto bikote baten kontra talka egin dute bi autok N-1 errepidean, Idiazabalen
Errepidearen erdian zeuden asto bi harrapatu dituzte bi ibigailuek. Gidariak onik daude baina kolpearen ondorioz, animaliak hil egin dira.
2022/09/05 - 11:04
Gomazko antzarekin bakarrik ospatuko duten lehenengo Antzar Eguna dute gaur Lekeition
Joan den abuztuaren 12an Lekeitioko Udalak aho batez onartutakoari jarraituta, urte honetatik aurrera, gomazko antzarak baino ez dira izango irailaren 5eko ospakizun tradizionalean.
2022/09/04 - 23:01
300 urte luzeren buruan, lehen aldiz, ez da hezur-haragizko antzararik izango antzara jokoan
Astelehen honetan itzuliko da Antzar Eguna, berrikuntza handi batekin, gainera. Historian lehenengo aldiz, ez da hezur-haragizko antzararik izango; aldiz, guztiak polimerozkoak izango dira.
2022/09/03 - 16:32
Lehortu egin da ura zeukan Doñanako Parke Naturalaren azken urmaela
Aurtengo idortearen ondorioz, Santa Olallako hezegunea, parkean dagoen handiena, urik gabe geratu da. Hirugarren aldia da historian Doñana erabat lehortzen dela, arrisku larrian utzita bertako animalia eta landareak.
2022/09/03 - 13:40
Hegazti-gripearen kasu berri bat antzeman dute Bizkaian jasotako zanga batean
Hegaztiei eragiten die nagusiki birusak, eta ez du inolako arriskurik suposatzen hegazti jatorriko elikagaiak kontsumitu dituzten pertsonentzat.
2022/09/01 - 23:03
Uda lehorrak elikatzeko zailtasunak ekarri dizkie erleei, eta ezti ekoizpenak igarriko du
Gainera, bertako eltxo espezieei aurtengoa baino uda epelagoa eta hezeagoa komeni zaie ugalketarako.
2022/08/30 - 20:49
Zikoinek Noaingo aireportua hartu dute
Ohi baino zikoina gehiago ikusi dira Noainen eta Taxoare inguruan, eta irudi bitxiak utzi dituzte.
2022/08/27 - 17:28
Zebra bat errepidean, Biriatuko ordainlekuan
Gurditik ihes egin eta errepidean aurrera eta atzera ibili zen minutu batzuz Irunen. Azkenean, bere atoira itzuli zuten inolako ezbeharrik gabe.
2022/08/23 - 22:21
Hiltegi guztiek bideozaintzarako kamerak jarri beharko dituzte, animalien ongizatea bermatzeko
Animalien ongizatean, eta elikadura segurtasunean, pausoa eman du Espainiako Gobernuak. Aurrerantzean, hiltegiak behartuta egongo dira bideozaintzarako kamerak jartzera. Hori bakarrik ez, irudiak grabatu eta gorde beharko dituzte ikuskaritza posibleetarako. Erabaki aitzindaria da Europan.
2022/08/21 - 16:58
Zezenketen aurkako zenbait taldek elkarretaratzea egin dute “tauromakiaren abolizioa” aldarrikatuta
Parte-hartzaileek "Bilbo zezenketen aurkakoa da" eta "tortura ez da artea eta ez da kultura" oihukatu dute.
2022/08/21 - 15:55
Zezenketen aurkako zenbait taldek elkarretaratzea egin dute Bilbon
Arriaga plazan izan da, eguerdian. Aste Nagusiko jaietan, berriro ere, zezenketak ari dira egiten.
2022/08/21 - 14:51
Zezenketen aurkakoek elkarretaratzea egingo dute gaur Bilbon
Aste Nagusiko zezenketen kontrakoa izango da protesta, "Bilbo odolik eta torturarik gabeko hiria" izan dadila aldarrikatzeko. AnimaNaturalisek eta CAS Internacionalek deitu dute, eta Arriaga Plazan izango da, 12:00etan.
2022/08/18 - 22:24
Mastin batek bere jabea hil zuen Mungian, baina arriskutsuak al dira?
Mastinen arraza ez dago arriskutsu moduan katalogatuta, eta albaitariek esan digute ondo aztertu behar dela nolako bizimodua zuen txakurrak, horrelako ezohiko eraso bat egiteko bere jabearen aurka.
2022/08/17 - 22:58
77 urteko gizon bat hil da Mungian, bere txakurrak erasota
Bestalde, antzeko kasu batean, 20 urteko emakume bat zauritu da Araban, bere txakurrak erasota ere.
2022/08/16 - 13:13
Zumaiako Santiago hondartzan agertu den izurde bat itsasora itzultzea lortu dute
Gurutze Gorriko kideek ohatila bat erabili dute Zumaiako Santiago hondartzan hondoa jota agertu den kalderoi espezieko izurde bat itsasora itzultzeko.
2022/08/14 - 16:38
Piloneko entzierroak ehunka lagun erakartzen ditu guztiz ezohikoa den lasterketa horretaz gozatzera
Aurtengo lehen entzierroan bigantxa bat mendi magaletik behera erori da, eta 3 gaztek kolpe arinak jaso dituzte.