Animaliak
2022/05/01 - 14:31
Pedro Iglesiasek arrantzatu du denboraldiko lehen izokina, Bidasoa ibaian
Pedro Iglesias irundarrak harrapatu du denboraldiko lehen izokina Bidasoa ibaian. "Lehendabizikoa" aske jaiotako 4,460 kiloko emea izan da eta Donostiako Rekondo jatetxeak erosi du 1.600 eurotan.
2022/05/01 - 13:38
Pedro Iglesias irundarrak arrantzatu du denboraldiko lehen izokina, Endarlatsan
"Lehendabizikoa" aske jaiotako 4,460 kiloko izokin emea izan da eta 1.600 eurotan erosi du Donostiako Rekondo jatetxeak.
2022/04/22 - 16:46
Milaka hegazti elkartzen dira urte sasoi honetan Urdaibain
Negua Afrikan pasa ondoren, Europa iparralderantz doaz, eta asko Bizkaiko padura horretan gelditzen dira indarrak berritu eta euren bidaian aurrera segitzeko.
2022/04/14 - 16:42
Gero eta eskari handiagoa dute txakurrentzako hotelek
Oporraldiak iristen diren aldiro sortzen den buruhausteetako bat maskotarekin zer egin da. Askok txakurrentzako hoteletara eraman dituzte animaliak.
2022/04/11 - 12:27
Izurde artean arrantzan, Abran
Xabier Monge atzo irten zen Abra inguruan berdela arrantzatzera, baina izurdeen presentziak izutu egin zituen.
2022/04/10 - 19:12
Tresponden eraiki nahi duten etxalde erraldoiaren aurkako manifestazioa egin dute Iruña Okan
Proiektu hau geldiaraztea lortu duten arren, udal lege aldaketarik egon ezean antzeko proiektu berriak etor daitezkeela salatu dute protestaren antolatzaileek.
2022/03/31 - 00:49
Horrelakoa izan da Laudioko kaleetan zebilen basurde bat harrapatzeko 'jazarpena'
Bi orduko jazarpenaren ondoren, polizia-patruilek animalia inguratzea lortu dute Aranaztar inguruan, eta handik mendira ihes egin du, kalterik jasan gabe.
2022/03/12 - 22:47
Landa, arrano arrantzale emea, Urdaibaira itzuli da
Iaz, Royk eta Landak, arrano arrantzale bikoteak, Urdaibain egin zuten habia. Hiru txita izan zituzten, horietako bat, albinoa, baina hirurak hil egin ziren. Irailean, Afrikara bueltatu ziren negua pasatzera, baina aste honetan, Landa, arrano arrantzale emea, Urdaibaira itzuli da.
2022/02/20 - 15:40
Hegazti gripearen arriskua areagotu ondoren, hegaztiak eraztuntzeko protokoloa aktibatu du Aranzadik
Hegaztien gripearekin kezkatuta daude Euskal Herriko ekoizleak. Hegoaldean oraindik ez da kasurik azaldu, baina bai Iparraldean, eta baita espainiar Estatuko beste leku batzuetan ere. Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako Museoan 200 hegazti inguru eraztuntzen dituzte jardunaldi batzuetan.
2022/02/19 - 21:48
Animaliak bai, baina aldarte, jarrera eta egoera gizatiarretan erakusten dituzten argazkiak
Animaliak protagonista dituen erakusketa dugu egunotan ikusgai Donostian.Baina ez edozein eratako animaliak,oso jarrera deigarrian dauden animaliak baizik. Askotariko aldarteak, lanbideak, egoerak topatuko ditugu haietan. Oso jarrera gizatiarrak ere bai. Ikusgarria benetan.Cristina Enean ikusgai
2022/02/18 - 16:08
Espainiako Gobernuak animaliak babesteko lege-proiektua onartu du
Testua Diputatuen Kongresura bidaliko dute, izapidetzen hasteko. "Gaur, izaki bizidunak babestu nahi dituen sentimendu sozialaren arteko distantzia murrizten hasi gara", esan du Ione Belarrak
2022/02/15 - 12:37
Guardia Zibilak errege-pitoi bat atzeman du Iruñerriko etxebizitza batean
Konpainiako animaliak babesteko legearen arabera, espezie exotiko inbaditzailea denez, debekatuta dago horrelako animaliak edukitzea.
2022/02/09 - 22:06
Enpresa batek 40.000 oiloko etxalde erraldoi bat eraiki nahi du Tresponden
Radio Vitoriak jakin ahal izan duenez, Ovo 12 konpainiaren egitasmoa da. Enpresak Hobea bezalako arrautza markak merkaturatzen ditu. Kooperatibak obra eta jarduera lizentzia eskatu dio dagoeneko Iruña Okako Udalari.
2022/02/05 - 16:41
Polemika piztu da Irunen, piraguista batek arraunarekin zisne bat hil ondoren
Santiagotarrak arraun elkartearen hitzetan, zisne beltzaren erasoak etengabeak dira, eta piraguistak bere burua babesteko hil zuen animalia. Eguzki talde ekologistak kirolariaren jarrera salatu du.
2022/02/03 - 14:29
Idi batek ihes egin du Abadiñoko San Blas azokan
Idiak tupust egin du gizon batekin eta zauriak eragin dizkio. Azkenean, idia harrapatu eta bere tokira eramatea lortu dute.
2022/02/02 - 21:31
Pennsylvaniako Phil marmotak negua oraindik luze joango dela iragarri du
Datorren hilean udaberria hasiko dugun arren, negua oraindik luze joango omen da. Hala iragarri du, urtero legez, gaurko egunarekin, Pennsylvaniatik Phil marmotak.
2022/01/29 - 21:57
Hamar bat izurde handi ikusi dira larunbat honetan Urumea ibaiaren inguruan
Izurde sudur-handiak gure kostaldean bizi diren hiru izurde moten artean handiena dira. Ohikoa ez den arren, Urumea ibaiaren inguruan ikusi ditugu larunbat honetan. Horietako lau ibaian sartu dira, arrain-sarda baten atzetik. Normalean, Donostiako badiaren inguruan gelditu ohi dira.
2022/01/27 - 21:03
1.000 ahate hil dituzte Zuberoako etxalde batean, hegazti gripeagatik
Lohizune-Oiergi herriko Beti Aitzina etxaldean izan da. Julen Perez bazkidearen ustez, ahate etxalde handien bidez zabaldu da gripea, euren etxera iritsi arte.
2022/01/23 - 13:19
Bederatzi pertsona atxilotu dituzte Euskadin eta Kantabrian, animaliekin eta marfilarekin trafikatzeagatik
Operazioak era ilegalean saltzeko prest zeuden 100 pieza berreskuratu ditu; marfila, pitoi sugeak eta muskerrak, tartean.
2022/01/22 - 21:54
38 txakur sakrifikatzeko hitzarmena hausteko eskatu dute Bartzelonan
Azken egunotan zalaparta sortu da Bartzelonako Unibertsitateak eta Vivotecnia laborategiak egin nahi duten esperimentuaren aurrean: Beagle arrazako 38 txakur sakrifikatu nahi dituzte, txakurrentzako botika bat ikertzeko. Change.org plataforman 300.000 sinadura batu dituzte dagoeneko, geldiarazteko.