AP-1 autobidea
2015/04/19 - 11:37
Bergarako bizilagun bat hil da Legution, auto istripuan
Ibilgailua errepidetik atera eta irauli da, AP-1ean.
2015/03/30 - 18:54
Batzar Nagusiek Goia eta Olano gaitzetsi dituzte Bidegi auzia dela eta
Errepide azpiegituraren eraikuntzan ustez izan den iruzurraren ardura politikoa leporatzen diete.
2015/03/27 - 17:30
Gipuzkoako Aldundiak uste du Bidegiren iruzurra 13,6 milioikoa dela
Markel Olano EAJko ahaldun nagusi ohiak berretsi du "gezurrezko salaketa" batean oinarritzen dela Aldundia.
2015/03/27 - 15:33
AP-1en gainkostua, 10 milio euro baino gehiagokoa
AP1-en Eskoriatza eta Arrasate tartean egindako lanak eta ordainketak faltsutu egin zirela dio Larraitz Ugartek.
2015/03/24 - 23:32
Ikerketa batzordeak AP-1n irregulartasunak egon zirela ondorioztatu du
Ikerketa batzordeak ondorioztatu duenez, AP-1 autobideko lanetan ordainketa irregularrak egon ziren. EH-Bildu, Aralar eta PPk idazkia bermatu dute, Alderdi Sozialista eta EAJk, ordea, ez.
2015/03/24 - 17:27
Batzar Nagusiek erantzuletzat jo dituzte Olano eta Goia, Bidegi auzian
Taldeek egindako ondorioetan, bi politikarien "gaitzespen politikoa" jaso dute. Olano eta Goia EAJren hautagai nagusiak dira lurralde gipuzkoarrean, datozen hauteskundeetarako.
2015/03/23 - 21:00
Bidegi auzian aurkeztu ez diren dokumentuen ikuskaritza eskatu du EAJk
Gipuzkoako Foru Aldundiak berretsi du EAJren argumentuek ez dutela kereilan salatutako "puntu bat bera ere gezurtatzen".
2015/03/20 - 19:13
Gehiegi ordaindu zutela dio ikerketa batzordearen zirriborroak
Alderdi bakoitzak bere agiri propioak igorri beharko ditu astelehenean, eta asteartean batzordea berriro bilduko da azken ondorioak eztabaidatzeko eta onartzeko.
2015/03/18 - 21:29
Aldundia Bidegi auzian 'egia ezkutatzen' ari dela salatu du EAJk
“Arreta desbideratzeko saiakerak alde batera uzteko eta herritarrei azalpen sinesgarri bat emateko” eskatu dio EH Bilduk EAJri, “herritarrek egia ezagutzeko eskubidea dutelako”.
2015/03/17 - 15:02
'Bidegi auzi'ko kereila zabaltzea aztertzen ari da Gipuzkoako Aldundia
Datu eta ustezko irregulartasun gehiago atzeman ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta, horrenbestez, kereila zabaltzea aztertuko du.
2015/03/16 - 14:30
Olanok ukatu egin ditu AP-1eko lanetan irregulartasunak
Ikerketa batzordean Markel Olanok eta Eneko Goiak salaketa faltsu baten aurrean daudela esan dute, eta EH Bilduk helburu politikoekin egindako joko zikina dela.
2015/03/16 - 12:59
'Gezurra da AP-1ean egin ez ziren lur mugimenduak ordaindu zirenik'
Ahaldun nagusi ohiak hainbat agiri 'manipulatu' izana leporatu dio Bilduri. Halaber, ukatu egin du lanetan beharrezkoa zena baino 'euro bakar bat gehiago' ordaindu izana.
2015/03/16 - 11:46
Olanok ukatu egin du 'behar baino gehiago' ordaindu izana
Gipuzkoako ahaldun nagusi ohiak agerraldia egin du Bidegi auzia ikertzen ari den batzordean.
2015/03/15 - 14:59
PP: 'Bidegi EAJren lardaskeria handia da edo norbaitek eskua sartu du'
Bihar, Markel Olanok eta Eneko Goiak Gipuzkoako Parlamentuko ikerketa batzordean hitz egingo dute, Bidegi auziaren inguruan.
2015/03/13 - 19:33
AP-1 errepidea itxita egongo da asteburuan Eskoriatzan
Teknikariek mugimenduak atzeman dituzte Eskoriatzako gasolindegitik gertu. Hori dela eta, eta segurtasun neurri modura, errepidea erabat ixtea erabaki dute.
2015/03/13 - 16:25
Ugarte: 'Datu ukaezinetan oinarritzen da Bidegi auziaren kereila'
Gaur hasi da Gipuzkoako Batzar Nagusietan AP-1 autobidearen eraikuntzan izandako ustezko ustelkeriaren inguruko ikerketa batzordea.
2015/03/11 - 12:24
Hasi dira deklaratzen 'Bidegi auzi'ko hiru inputatuak
Bidegik 2011ko ekaineko likidazioan ordaindutakoa eta gaur egun egiaztatutako kopuruak ez zetozela bat atzeman zuen Gipuzkoako Aldundiak. Berehala, auzitara eraman zuen.
2015/03/05 - 21:48
'Bidegi auzi'ko batzordean agerraldia egingo dute Olanok eta Goiak
EAJko bi hautagai nagusien agerraldiak eskatzeko garaian bat egin dute PPk eta Bilduk. Era berean, ikerketa batzordea martxan jartzea bultzatu zuten bi alderdiek.
2015/03/03 - 14:11
AP-1 autobidea itxita, Eskoriatza parean, luizi baten ondorioz
Bitartean, GI-627 errepidetik ari dira zirkulazioa bideratzen. Herri Lanetatik jakinarazi dutenez, gauerdi inguruan irekiko dute errei bat.
2015/02/23 - 14:03
Batzar Nagusiek Bidegiri buruzko ikerketa batzordea sortuko dute
EH Bilduk eta PPk batzordea sortzearen alde bozkatu dute. EAJk eta PSEk, aldiz, kontra. Ahobatez onartu dute, ordea, batzordea publiko izatea.