Ikerketa batzordea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aldundia Bidegi auzian 'egia ezkutatzen' ari dela salatu du EAJk

“Arreta desbideratzeko saiakerak alde batera uzteko eta herritarrei azalpen sinesgarri bat emateko” eskatu dio EH Bilduk EAJri, “herritarrek egia ezagutzeko eskubidea dutelako”.
Markel Olano eta Eneko Goia. Artxiboko irudia: EFE
Markel Olano eta Eneko Goia. Artxiboko irudia: EFE

Gipuzkoako Foru Aldundia AP-1eko ustezko irregulartasunen inguruan “errealitatea ezkutatzen” ari dela salatu du gaur Eider Mendoza EAJko batzarkideak. Foru Gobernuak “frogarik gabe akusatzeko” helburua duela ziurtatu du jeltzaleak. Zabortegiko lurrak obretako beste zeregin batzuetan erabili zirela ziurtatu du Mendozak.

Mendozak prentsaurrekoa eman du gaur, Carlos Ormazabal eta Maria Eugenia Arrizabalagarekin batera. AP-1eko eraikuntza lanetan izandako ustezko iruzurrean erantzukizun politikoak zehazteko ikerketa batzordea osatu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Aldundiaren arabera, 3,4 milioi euro ordaindu zituzten egin ez ziren lanen truke obretan.

Diru-kopuru hori lanen amaieran, 2011ko ekainean, ordaindu zuen EAJren Foru Gobernuak. Ordainketa lur soberakinen gordailu batekin lotu zuten, Basagoiti-2 izenekoa (500.000 euroko ordainketa), eta baita lurren lekualdaketarekin (900.00) eta indusketekin (2 milioi) ere.

Obretako lurrak tunelak, zubiak, euste-hormak eta lubetak egiteko erabili zituztela ziurtatu du Mendozak, eta argazkiak erakutsi ditu horren lekuko bezala. Mendozaren ahotan, “ikerketa batzordeko kide guztiek” eta “bistan denez, Gipuzkoako Aldundiak” informazioa ezagutzen dute.

Jeltzalearen hitzetan, Bilduk “ikerketa klandestino” bat egin du, “Bidegik jakin gabe, eta txosten juridikoa egiteko lagunak erabili ditu”. “Hauteskundeak baino lehen gauzak argitzeko denborarik gabe”, prozesu bat hasi du Aldundiak, erantsi duenez.

Era berean, aditu independenteek beste txosten bat egiteko eskakizuna arbuiatu izana kritikatu du EAJko ordezkariak. Mendozaren esanetan, Foru Gobernuak salaketa “faltsutu” du, “datu partzialetan” oinarritu delako.

"Arreta desbideratzeari uzteko” eskatu dio EH Bilduk EAJri

‘Bidegi auzi’ko “irregulartasunak oso larriak dira, eta gero eta argiagoak”, Gipuzkoako Batzar Nagusietako EH Bilduk adierazi duenez. Horregatik, “arreta desbideratzeko saiakerak alde batera uzteko eta herritarrei azalpen sinesgarri bat emateko” eskatu dio EH Bilduk EAJri, “herritarrek egia ezagutzeko eskubidea dutelako”.

Iban Asenjo eta Maite Sarasua koalizio abertzaleko batzarkideek prentsaurrekoa eman dute. EH Bilduren ahotan, Markel Olanok eta Eneko Goiak “ez dute ezer argitu eta arreta desbideratzen saiatu dira”. “Zalantzak argitzeko interesik ez dute agertu, eta ez dute lan batere erraza datuen ebidentzia ikusita”, gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X