Apple
2016/04/20 - 11:59
Applek McBooken bateriaren iraupena eta prozesadoreak hobetu ditu
% 100ean metalez egindako Unibody diseinua du eta lau diseinu mota daude eskuragarri: urrea, zilarra, grisa eta urre arrosa.
2016/04/19 - 23:40
Appleko garatzaileen nazioarteko biltzarra ekainean egingo dute
Ekainaren 13tik 17ra iraungo du, hain zuzen ere, eta San Franciscon (AEB) izango da.
2016/04/01 - 12:45
40 urte, eta sagarra oraindik ez da usteldu
Informatika enpresa erraldoiak arrakasta itzelak eta porrotak jaso ditu, baina orain mundu enpresa baliotsuenetako bat da, nahiz eta zalantza egoera batean murgilduta egon.
2016/03/29 - 23:14
FBIk lortu du Iphone telefonoaren segurtasun sistema haustea
San Bernardinoren atentatuaren egilearen telefonoak buruhausteak eta ika-mika handia ekarri du. Azkenean, FBIk lortu du Iphone telefonoaren segurtasun sistema saihestea.
2016/03/22 - 08:37
iPhone SE, txikiagoa eta merkeagoa
Telefono berria ostegunean jarriko dute salgai AEBen, eta maiatzean beste 100 herrialdetan. 2012an merkaturatutako iPhone 5aren bertsio eraberritua da.
2016/03/02 - 00:57
FBIk aitortu du iPhone batean sartzeak aurrekaria ezarriko lukeela
AEBtako agintariek eraso baten egilearen sakelako telefonoan sartu nahi dute, baina Applek horretan laguntzeari uko egin dio.
2016/02/28 - 20:05
Pribatutasuna vs. segurtasuna, Apple eta AEBko Gobernuaren artean
Konpainia teknologikoak iPhone bat desblokea dezala nahi du FBIk, ikertzen ari den terrorismo kasu batean.
2016/02/24 - 14:54
Apple eta FBIren arteko gatazka AEBtako kaleetara iritsi da
Bart, eskubide zibilen aldeko taldeek enpresaren aldeko elkarretaratzeak egin dituzte, San Bernardinoko ustezko hiltzailearen telefonoa ez desblokeatzeko eskatuz.
2016/02/02 - 12:25
Googlek aurrea hartu dio Appleri AEBko enpresa baliotsuenen zerrendan
Interneteko konpainia handiak gorantz egin du azken urtean, batez ere, eskuko telefonoetarako publizitate salmentak handitu dituelako.
2015/12/13 - 12:23
Banksyk Steve Jobsi buruz egindako graffitia babestuko du Frantziak
Appleko sortzailearen jatorri siriarra gogoratu nahi izan du artistak: motxila soinean, Apple ordenagailuaren lehen modeloa duela margotu du.
2015/10/28 - 09:39
Enpresen historian etekinik handiena lortu du Apple konpainiak
ExxonMobil petrolio-enpresak zuen errekorra, 2008an 42.200 milioi dolarreko mozkinak eskuratu baitzituen. Teknologiaren erraldoiak, ordea, 53.840 milioi dolarreko etekina lortu du aurten.
2015/10/27 - 11:57
Apple salatu dute iPhonearen funtzio batek faktura garestitzen duelako
Wi-Fi Assist delakoak datuak kontsumitzen ditu hari gabeko seinalea ahula denean, eta mugatutako datu kopurua kontratatzen dutenen fakturak garestitu egiten ditu.
2015/10/03 - 13:06
Applek adimen artifizialeko VocalIQ enpresa erosi du
Ahotsa ezagutzeko programen garapenean lan egiten du VocallQ enpresa britainiarrak.
2015/09/10 - 00:45
iPhone berriak aurkeztu dituzte, 3D Touch eta 4K teknologiadunak
“Munduko telefono adimendun aurreratuenak dira”, adierazi du Tim Cookek aurkezpenean, San Frantziskoko Bill Graham entzunaretoan.
2015/09/09 - 23:15
Apple etxeak iPad Pro aurkeztu du, iPad handiagoa eta aurreratuagoa
"Inoiz egin dugun iPad onena eta ahaltsuena da", esan du Tim Cookek. Azarotik aurrera izango da salgai, 799 dolarrean hasita.
2015/06/09 - 11:41
Applek musika zerbitzua eta iOSen bertsio berria aurkeztu ditu
Aurkezpenean adierazi dutenez, musika zerbitzu berria 'iraultzailea' izango da. Horretaz gain, iOS bertsio berria ere aurkeztu dute San Franziskon.
2015/06/09 - 01:47
Apple Music musika zerbitzu berria aurkeztu du Apple konpainiak
Apple Musicek milioika kanta eta Beats 1 irrati digitala eskainiko ditu. Zerbitzua doakoa izango da aurreneko hiru hilabeteetan, eta hilean hamar dolar ordaindu beharko dituzte erabiltzaileek ondoren.
2015/04/07 - 20:54
Twitterrek 140 karaktereak gainditzeko aukera ematen du aipuetan
Hala, 116 karaktere gehiago idatzi ahal izango dira 'tuit'en aipamenetan. Oraingoz iOS sistema (Applerena) eragilea duten gailuetan eta webgunean soilik dago erabilgarri.
2015/03/31 - 21:40
WhatsApp bidez deiak egiteko zerbitzua martxan da Android guztietan
Aplikazioa eguneratua eduki behar da (2.12.5), eta deiak egiteko aukera zuzenean agertuko da kontaktuen eta elkarrizketen aldamenean.
2015/03/10 - 00:37
Apple konpainiaren erloju adimenduna, apirilaren 24an salgai
Besteak beste, telefono-deiak jaso eta egiteko, posta elektronikoa kontsultatzeko, mezuak irakurtzeko eta bezeroaren fisikoa zaintzeko aukera ematen du eskumuturreko erloju adimendunak.