Aurkezpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Apple konpainiaren erloju adimenduna, apirilaren 24an salgai

Besteak beste, telefono-deiak jaso eta egiteko, posta elektronikoa kontsultatzeko, mezuak irakurtzeko eta bezeroaren fisikoa zaintzeko aukera ematen du eskumuturreko erloju adimendunak.
18:00 - 20:00
Apple teknologia-erraldoiak erloju adimenduna aurkeztu du

Apple konpainiaren eskumuturreko erloju adimenduna apirilaren 24an jarriko dute salgai. Hala ere, aldez aurretik eskaerak egiteko aukera izango dute bezeroek apirilaren 10etik aurrera, Tim Cook erraldoi teknologikoaren kontseilari delegatuak iragarri duenez.

Hasiera batean, erlojua herrialde zehatz batzuetan bakarrik egongo da salgai, besteak beste, hauetan: AEB, Australia, Kanada, Txina, Frantzia, Alemania, Japonia eta Erresuma Batua.

Bertsiorik arruntena 349 dolarrean (321 euro) salduko dute, eta urrezko edizio mugatua 10.000 dolarrean (9.217 euro). Azkena erraldoi teknologikoaren denda batzuetan soilik egongo da salgai.

?Denbora aurreztea?

Besteak beste, telefono-deiak jaso eta egiteko, posta elektronikoa kontsultatzeko, mezuak irakurtzeko eta bezeroaren fisikoa zaintzeko aukera ematen du erloju adimendunak. Bezeroei ?denbora aurrezten? laguntzeko aukera emango die produktuak.

Apple erlojua EFE

Tim Cook Apple konpainiaren kontseilari delegatua erlojuaren aurkezpenean. Argazkia: EFE

?Eskumuturrean entrenatzaile pertsonal bat eramatea bezalakoa da?, adierazi du Cookek San Frantziskon. Bateriak 18 bat orduko iraupena izango duela aurreratu du Apple etxeko kontseilari delegatuak.

Christy Turlington Burns modeloak ere hartu du parte erlojuaren aurkezpenean. Apple Watch erabili duen lehenetarikoa izan da Turlington; izan ere, duela gutxi Afrikako maratoi batean erabili zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X