EUSKAL INGURUNE DIGITALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskara aberasteko sei hitz-jolas berri aurkeztu dituzte

Elhuyarrek sei jolas berri sareratu ditu, entretenimendua eta ikasketa uztartzeko. Elhuyar Hiztegiaren atarian zein mugikorretarako aplikazioan daude eskuragarri, doan.
elhuyarrek jolasak prestatu ditu euskara aberasteko

Hitz-jolas berrien irudia telefono mugikor batean. Argazkia: Elhuyar.

Elhuyarrek sei hitz-jolas jarri ditu martxan jolasen bidez euskara aberasteko. Horien bidez, euskara modu ludiko eta entretenigarrian lantzeko aukera berri bat dago gaurtik aurrera.

Jolasetako batzuek aukera ematen dute bi zailtasun maila aukeratzeko (erraza edo zaila), eta horietako bakoitzean aukera izango da modu librean edo lehiaketa-moduan aritzeko.

Erabiltzaileek izena emateko aukera ere badaukate. Horrela, beste jokalari batzuekin lehiatuko dira, eta sailkapenetan parte hartzeko aukera izango da.

Jolasetan erabiltzen diren hitz guztiak Elhuyar Hiztegitik hartutakoak dira. Beraz, erabiltzaileek edozein unetan kontsultatu ahal izango dituzte hiztegiko sarrerak, hitzen esanahiak, erabilerak eta bestelako informazioa ikusteko.

Sei dira sareratutako hitz-jolasak: Hitz-katea, Anagrama, Urkatua, Hitzak konektatu, Asmatu hitza eta Hitza ezabatu. Norberak aukeratu dezake zein erabili edo, bestela, Elhuyarrek eguneko jolasa egiteko aukera ere ematen du. Bertan, egunero sei jolasetako bat egongo da, parte-hartzaile guztiek baldintza berdinetan jolastu eta lehiatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X