Arabako Lautadako kuadrilla
2019/08/13 - 19:18
Aldanondok, Idiazabal gaztaren enpresarik nagusienak, desagertzeko arriskua du
Duela urtebete, sute batek Aguraingo fabrika suntsitu zuen. Aldanondo Elikadura Korporazioaren arduradunek zehaztu dutenez, aseguru-etxeak blokeatuta du sute horren kalte-ordainketa.
2019/07/19 - 14:48
Hiru pertsona atxilotu dituzte Aguraingo banku batean pistolaz lapurreta egiteagatik
Maiatzean jazotako lapurretan dirua ostu zuten hiru pertsona horiek, eta banketxeko langileei eta bezero bati sakelako telefonoak lapurtu zizkieten, eskuak lotu eta ahoa estali ostean.
2019/07/18 - 09:38
69 urteko arabar bat da Langarikako urmaelean hilda aurkitutako gizona
Iragan igandean aurkitu zuten gorpua Iruraiz-Gaunako ureztatze-baltsan.
2019/07/14 - 22:29
Gizonezko baten hilotza aurkitu dute Arabako urmael batean
Herritar batek arropak aurkitu ditu urtegiaren bazterrean, eta Ertzaintza deitu du. Orduan, bilaketa lanei ekin diete.
2019/07/11 - 18:44
Aguraingo DHLko langileek 52 egun daramatzate greban, lan-hitzarmen baten eske
Beharginek lantegi horretako “baldintza prekarioak” salatu dituzte Gasteizen, eta hitzarmen berri bat eskatu dute. Halaber, zuzendaritzak grebarako eskubidea “urratzen” duela ziurtatu dute.
2019/07/07 - 21:12
Lagun bat zauritu da autoa errepidetik aterata eta trenbidean erorita, Mezkian
Istripuaren ondorioz, Adifek tren-zirkulazioa eten du. Geroago, zirkulazioa berrezarri dute, baina erreietako batean bakarrik.
2019/07/02 - 16:31
Arabako Lautadan 2020ko Euskaraldiaren simulakroa egingo dute
Euskaraldiaren 2. edizioarako 5 hilabete gelditzen badira ere, Arabako Lautadan ari dira lanean. Urrian, berrikuntzak uztartzen dituen 2020ko Euskaraldiaren simulakroa egingo dute 7 egunez.
2019/05/28 - 20:32
Aguraingo DHL gune logistikoko beharginak, greba mugagabean
110 langile ditu, eta gehienbat Eroskirentzako eta Legazpiko Bellota enpresarentzako lan egiten du. Lan hitzarmenaren negoziazioa zortzi hilabete baino gehiago luzatu da.
2019/04/12 - 12:00
89 urteko gizon bat hil da Asparrenan, ibilgailu batek harrapatuta
Harrapatzea A-3020 bigarren mailako errepidean gertatu da, Asparrenan, Aguraingo bidean.
2019/04/12 - 11:44
89 urteko gizona hil da Asparrenan, auto batek harrapatuta
Istripua goizeo 07:00tan gertatu da A-3020 bigarren mailako errepidean. Ibilgailuko gidariak eman du gertatutakoaren berri.
2019/03/12 - 12:49
Bi kamioiren arteko istripuak trafiko arazoak eragin ditu A-1ean, Burgun
Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina bi errei itxi behar izan dituzte, kamioiak errepidea oztopatzen ari direlako. Hori dela eta, bazterbidetik ari dira trafikoa desbideratzen.
2019/02/16 - 09:04
‘Hormonak hartzen ditudanetik birritan soilik egin dut negar’
Askok txikitatik dute oso argi, baina Osakidetzak hormonatzen hasteko ezarritako gutxieneko adina 16 urtekoa da. Kasuan kasuko tratamendua aldarrikatzen dute transexualitate egoeran daudenen familiek.
2019/02/12 - 13:03
Arabako kontzejuetako administrazio organoak ez dira paritarioak, Emakunderen arabera
Ikerketa baten arabera, Arabako kontzejuetako administrazio batzarretan emakumeen presentzia paritarioa eta orekatua izatetik urrun dago.
2019/02/09 - 22:13
Araian eman diote hasiera Arabako Bertsolari Txapelketari
Felipe Zelaieta, Iñaki Viñaspre, Jon Ruis de Pinedo, Manex Agirre, Paula Amilburu eta Rikardo Gonzalez de Durana bertsolarien txanda izan da gaur. Hurrengo zita otsailaren 16an izango da Zigoitian.
2019/02/08 - 21:52
'La Polla Records' taldeari buruzko erakusketa, Agurainen ikusgai
'La Polla Records' 80ko hamarkadako talde mitikoak 40 urte betetzen ditu aurten eta Agurainen, beraien sorterrian, taldearen historiaren errepasoa egin nahi dute.
2018/09/26 - 17:23
Bi lagun hil dira auto baten eta kamioi baten arteko istripuan, Asparrenan
Hildakoak 70 urteko senar-emazte bi dira. A-1 autobidean jazo da ezbeharra.
2018/09/13 - 22:30
Bi kamioik elkar jo dute A-1 autobidean, Agurainen
Istripuan bi kamioilariak zauritu dira. Kamioi batek autoak zeramatzan, eta besteak gasolioa eta gasolina. Bigarrenak su hartu du.
2018/08/22 - 20:22
Egileor ibaian hainbat arrain hil dituen isuri bat ikertzen ari dira Agurainen
URA Uraren Euskal Agentzia gertatutakoa aztertzen ari da; baliteke lotura izatea hilaren 13an Aldanondo gaztandegia kiskali zuen sutearekin.
2018/08/21 - 17:26
Egileor ibaia kutsaturik, Aldanondo fabrika itzaltzeko lanen ondorioz
Aldanondo fabrikako sua itzali ahal izateko milaka litro ur bota behar izan zituzten suhiltzaileek. Ondorioz, Egileor erreka, Agurain parean, larriki kutsatu da.
2018/08/18 - 16:19
Emakume bat bortxatu eta itotzen saiatu da gizon bat Dulantzin
Emakume batek ezagun zuen 35 urteko gizon baten gonbita onartu zuen autoan eraman zezan. Gizona emakumea bortxatu eta itotzen saiatu zen.