Arabako kontzejuetako administrazio organoak ez dira paritarioak, Emakunderen arabera
Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak "Emakumeon parte-hartzea Arabako kontzejuetan. Beraien presentzia, arrazoi eta estrategietara hurbilketa bat" izeneko ikerketa aurkeztu du gaur goizean Gasteizen. Aipaturiko lan horrek egiaztatu ahal izan duenez, Arabako kontzejuetako administrazio batzarretan emakumeen presentzia paritarioa eta orekatua izatetik urrun dago.
Ikerketa hau Emakundek urtero genero eta berdintasun gaiak lantzen dituzten proiektuei ematen dizkien hiru beketako baten emaitza da, eta Mentxu Ramilo Araujo (ikerketaren koordinatzailea ere izan dena), Eva Martinez Hernandez eta Miriam Ocio Saenz de Buruaga dira horren egileak.
Ikertzaileek, orotara, kontzejuetako 102 emakume elkarrizketatu dituzte, besteak beste, kontzeju horietan emakumeen parte-hartze politikoa zein baldintzatan gertatzen den aztertzeko.
Emakumeek Arabako kontzejuetan duten presentziaz gain, horietan parte hartzeko dituzten arrazoiak eta oztopoak xehatu dituzte. Halaber, parte-hartzea bultzatzeko edota emakumeen ahalduntzea errazteko estrategiak ere behatu dituzte.
Arabako kontzejuetako administrazio batzarretan emakumeen presentzia paritarioa eta orekatua izatetik urrun dago, ikerketaren arabera (2017ko hauteskundeetako kargudun hautatuen % 24,6 dira emakumezkoak). Beste hainbat ondorio ere atera ditu ikerketak: parte-hartze ereduetan genero arrakala handia dela, parte-hartzea handiagoa dela egitura irekiagoak eta horizontalagoak dituzten giza erakundeetan eta txikiagoa, aldiz, administrazio batzarretan, egitura itxiagoak eta ohizkoak dituztenetan; kontzejuen funtzionamenduan dauden genero desberdintasunez jabetzen direla, nahiz eta emakumeek modu positiboan baloratu beraien parte-hartzea kontzeju eta administrazio batzarretan; eta kontzejuetan nekazaritzako sektoreko emakumeen parte-hartzea funtsezkoa dela.
Bestalde, kontzejuetan emakumeen presentzia errazten duten estrategiak askotarikoak omen dira: administrazio publikoaren aldetik interesaren bilakaera bat ikus daiteke genero berdintasuna bultzatzeko planifikazioetan kontzejuak kontuan hartzeko; elkarte mugimendua, UAGA eta kontzejuetako elkarteen aldetik formazio-ekintzak martxan jartzea; aitzindariak/erreferenteak egon eta ibilbidean lagundu eta emakumeekin bat egiten duten gizon aliatuak izatea eta ezagutzea; eta, azkenik, familia, lagunak eta gertuko sarea lagun izatea, esparru publikoetan emakumeen presentzia errazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.