Arabako Lautadako kuadrilla
2018/08/14 - 16:20
Aldanondo gaztandegiko sutearen azken fokuak itzaltzeko lanean ari dira
36 ordu geroago, oraindik su garrak daude biltegian. Sabaitik eroritako metalezko xaflek aterkin lana egin dute eta ura nekez sartzen da azpian erreta eta urtuta dauden kartoi eta plastikoetaraino.
2018/08/14 - 16:06
Aldanondo gaztandegiko sutearen azken fokuak itzaltzeko lanean ari dira
Sutea piztu eta ia egun eta erdira, sugarrak daude gune txiki batzuetan; leherketa arriskua ere badago, gasak pilatzeagatik.
2018/08/13 - 16:27
Aguraingo Aldanondo gaztandegia kiskali da, sute baten ondorioz
Sutea 01:15ean piztu da, eta ez zegoen langilerik bertan; beraz, ez da inor zauritu. Oraindik ez dakite zerk piztu duen sua.
2018/08/13 - 10:57
Gaztandegi bat kiskali du sute handi batek, Agurainen
Bart piztu den suteak Agurainen dagoen Aldanondo gaztandegia kiskali du. Kalte materialak handiak dira, baina ez da inor zauritu (SOS Deiak eta Arabako Suhiltzaileen irudiak).
2018/08/11 - 15:29
Araiako umore antzerki jaialdiak 25 urte bete ditu
Urteekin indarra hartuz joan da: egun, 100.000 euroko aurrekontua dauka, eta inpaktu ekonomiko garrantzitsua inguruan.
2018/08/03 - 12:27
Kloro ihes bat gertatu da Aguraingo igerilekuan, eta 20 bainulariri eragin die
Hiru pertsonak oxigenoa behar izan dute, eta bi adingabe Txagorritxu Ospitalera eraman dituzte. Antza denez, igerilekuko ur bulkadaren botilak arazoren bat izan du, eta horrek kloro ihesa eragin du.
2018/08/02 - 23:01
20 pertsona artatu dituzte Aguraingo igerilekuan, kloro isuri baten ostean
Igerilekuak urez hornitzen dituen bonbona batek eragin du isuria, nahasketan behar baino kloro gehiago sartu ostean. Sorosleek igerilekua hutsarazi dute.
2018/07/30 - 11:31
Zalduondoko iturriari ardoa dario berriro
Herriak Zeledoni, bertako baserritarrik ezagunerari, omenaldia egin dio aurten ere. Horrek esan nahi du Gasteizko San Miguelgo dorreko jaitsiera oso gertu dagoela.
2018/07/16 - 10:33
Gasteizko bizilagun bat hil da A-1 errepidean izandako istripu batean, Donemiliagan
Ezbeharra 07:30ean jazo da, Araiarako irteeran, furgoneta bat bidetik aterata. Gidariak 34 urte zituen, eta harrapatuta geratu da ibilgailuan.
2018/06/23 - 16:23
Abiadura handiko trenaren aurka manifestatu dira Agurainen
AHTren kontra Arabako lautadan egiten duten lehen mobilizazio handia da eta lautadako udal ezberdinetako bizilagunez gain Sakanako ordezkaritza zabala ere izan da manifestazioan.
2018/06/22 - 13:36
Asparrenan agertutako emakumearen hiltzailea gorpua erretzen saiatu zen
Alemaniako Poliziak susmagarri nagusitzat hartzen duen gizonezkoa -41 urte- atzo atxilotu zuten Jaenen, Atxilotzeko Agindu europar bati jarraituta.
2018/06/22 - 11:16
Emakume bat hilda topatu dute Asparrenan (Araba), indarkeria zantzuekin
Baliteke biktima desagertuta zegoen alemaniar bat izatea. Zerbitzugune baten alboan aurkitu dute gorpua.
2018/06/22 - 11:07
Atxilotu bat Jaenen, Asparrenan hilik topatu duten gaztearekin zerikusia duelakoan
Guardia Zibilak 41 urteko gizon bat atxilotu du Jaenen, 28 urteko emakume alemaniarraren desagerpenarekin zerikusia duelakoan. Gaztea duela astebete desagertu zen Alemanian.
2018/06/11 - 12:42
A-1 autobidea itxi dute Burgun, kamioi bat irauli ostean
Ezbeharra goizaldeko 02:20 aldera gertatu da, eta bi pertsona zauritu dira, arin. Errepidea itxi behar izan dute, Irunerako norabidean, garbiketa lanak egiteko.
2018/06/11 - 11:22
A-1 autobidea berriz ireki dute Burgun, istripu baten ondorioz itxita egon ostean
Ezbeharra goizaldeko 02:20 aldera gertatu da, eta bi pertsona zauritu dira, arin, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
2018/05/23 - 17:10
Bi lagun atxilotu dituzte Pasaian Arabako 13 enpresatan lapurtzea egotzita
Poliziaren ikerketa joan den martxoan abiatu zuten Gasteizko Jundiz industria guneko hainbat enpresatan lapurretak izan ostean.
2018/03/11 - 19:14
FS Ingenium Nafarroako taldeak FIRST LEGO Leagueko Espainiako finala irabazi du
Ikasleen artean zientzia eta robotika sustatzen dituen lehiaketa horretan, Arabako Tecnoclub Elburgo taldea eta Portugaleteko Edurobotic taldea ere saritu dituzte.
2018/02/08 - 17:53
Hiru urteko kartzela-zigorra, bikotekidearen alabari sexu-abusuak eragiteagatik
Auzitegiak frogatutzat jo du gizonezkoak abusuak eragin zizkiola adingabeari; azken hark 8 urte zituen, garai hartan, eta Agurainen bizi ziren.
2017/12/26 - 12:43
Gizon bat larri zauritu da A-1 autobidean, Donemiliagan, auto-istripu batean
Kamioi batek eta autokarabana batek talka egin dute A-1 autobidean Donemiliaga parean, Irungo noranzkoan.
2017/11/26 - 16:58
33.000 arabarrek izango dute aukera igande honetan kontzeju berriak hautatzeko
Guztira, 334 kontzeju daude Araban. Foru Aldundiaren babespean daude, eta herritarren ordezkariak dira udalerrietako eguneroko zenbait arlotan.