Arantxi Padilla
2024/11/17 - 15:30
Kalejira alaitsu batekin esan diote agur Bahia Blancan Argentinako Euskal Asteari
Ehunka lagun kalejiran atera dira Bahia Blancako kale nagusietan danborrak eta upelak jotzen, emozio handiz. Asteburu honen urrezko amaiera 24 euskal etxeren emankizuna izan da, txikitatik ikasten dituzten dantzak eskainita.
2024/05/10 - 23:51
Gorka Urbizuk eta Izarok BIME Bogotako hirugarren edizioan parte hartu dute
BIME Bogotak munduko musika-industriako 2.000 profesional baino gehiago biltzen ditu, tartean, euskal artista batzuk. Aurten Gorka Urbizuk eta Izarok aurkeztu dituzte euren diskoak.
2024/01/26 - 17:33
Giza eskubideen euskal ordezkaritza batek Kolonbiako gizarte liderren egoera ezagutu du
Yisela eta Luz Mary, heriotza mehatxuak jaso dituzten bi gizarte lider kolonbiar dira. Denbora batez Euskal Herrian arnasa hartu eta lasai sentitu ondoren, duela hilabete batzuk Kolonbiara itzuli dira. Giza eskubideen aldeko euskal ordezkaritza batek bisita egin die.
2023/08/19 - 17:33
Ekuadorren hauteskunde kanpainan bi politikari hil izanak herritarren botoa alda dezake
Igandean Ekuadorko presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulia egingo da. Hautagai correista zen faborito, baina, orain, adituek ia ziurtzat jotzen dute bigarren itzulia, hautesleen portzentaia esanguratsu batek botoa alda baitezake segurtasuna bermatzeko lan egitea hitzematen duten alderdietara.
2023/08/18 - 19:19
Ekuadorreko presidentegaiek hauteskunde kanpaina bortitza eta tragikoa itxi dute
Ekuadorreko azken urteetako hauteskunde-kanpaina ezohiko, bortitz eta tragikoenetako bat amaitu da. Presidentegai gehienek Guayaquilen itxi dute kanpaina, herrialdeko hiririk bortitzenetako batean.
2023/07/09 - 18:22
Envera Dovida komunitate indigena bere lurretara itzuli da Zabalketa bezalako GKEen laguntzari esker
Gatazka armatuagatik handik joan behar izan zuten eta orain bueltan dira. Gobernuak ez die laguntzen baina bai GKE desberdinek, aurrera egiteko tresnak ematen. Euren eskubideen alde eta bizi baldintza hobeago batzuengatik (eskolak, dutxak, komunak...) lan egiten dute egunero.
2023/06/26 - 20:20
Kolonbiako Embera-Dovida komunitateak bere Guardia Indigena indartu du emakumeen parte-hartzearekin
Bertako emakumeek arazo larria dute inguruan bizi den gatazka armatuarekin. Zaila egiten zaie baita errekara hurbiltzea ere arropa garbitzera. Horren aurrean eta euskal proiektu bati esker, emakumeak orain arte gizonezkoena zen lana egiten hasi dira, guardia lanak.
2023/05/14 - 21:47
Mexiko eta AEBko mugan bizi diren haur migratzaileen errealitate ankerra
Estatu Batuetako mugan, kalean bizitzen lau hilabete daramatzaten Venezuelako ume batzuekin izan da Arantxi Padilla EITBko berriemailea.
2023/04/09 - 16:42
Euskaldunek Latinoamerikako herrialdeetan egindako urratsak jarraitu dituzte Maialenek eta Iñakik
Zazpi hilabetez Hego Amerika autoz bidaiatu duten Irungo bi gazteekin izan da Kolonbian Arantxi Padilla EITBko berriemailea, eta euren abentura kontatu digute.
2023/01/11 - 21:43
Azken orduetan 600 atxilotu bolsonarista askatu dituzte, arrazoi humanitarioengatik
Brasilen, ikerketek aurrera jarraitzen duten bitartean, alerta guztiak piztu dira bolsonaristek manifestazio deialdi berriak egin dituztelako, eta segurtasun neurriak indartu dira herrialdea osoan. Bitartean, azken orduetan, atxilotuta zeuden 600 pertsona askatu dituzte arrazoi humanitarioengatik.
2022/12/16 - 18:26
Pedro Castillo presidente ohiari 18 hilabete luzatu diote behin behineko espetxealdia
Perun, sorpresa handiegirik gabe, Pedro Castillo presidente ohiari 18 hilabetez luzatu diote behin behineko espetxealdia matxinada eta konspirazio delituengatik. Beraz, orain dagoen kartzelan jarraituko du 2024 arte.
2022/12/14 - 23:32
Peruko presidente ohiak mobilizatzeko deia egin du, eta Gobernuak larrialdi egoera ezarri du
Perun, kaleetako tentsioa areagotzen doa. Gobernuak larrialdi egoera herrialde osora hedatu, eta armada atera du kalera gune estrategikoak babesteko. Castilloren behin behineko atxiloaldia 48 orduz luzatzeak are gehiago hauspotu du haserrea.
2022/10/29 - 16:36
Eztabaida bizia Lularen eta Bolsonaroren arteko azken aurrez aurrekoan, biharko hauteskundeen atarian
Iraganeko trapu zaharrak atera eta gezurretan ibili izana leporatu diote elkarri behin baino gehiagotan. Igande honetan hauteskundeetako bigarren itzulia dute Brasilen.

2022/10/03 - 22:32
Lula eta Bolsonaro, bigarren bueltan lehiatzeko prest
Lulak ez du bigarren buelta ekiditea lortu, baina gogor lehiatzeko prest agertu da lehen balorazioetan. Bolsonarok ezkerraren arriskuez ohartarazi nahi izan du hauteskundeen emaitzen balorazioa eman duenean.
2022/07/23 - 16:34
Haserrea eta sumina Mexikon, su emanda hil duten emakume baten hilketa bortitzagatik
Biktimak, Luz Raquel Padillak, behin baino gehiagotan bere bizilagunen mehatxuak jaso zituen, autismoa duen semearen garrasiez nazkatuta zeudela eta. Mehatxuak bete eta bizirik su eman diote.
2022/07/19 - 16:47
Kolonbia eta Mexikoko espetxeetan LGTBI kolektiboko ehunka presok homofobia desagerraraztea aldarrikatu dute
Kolonbian eta Mexikon, LGTBI Harrotasunaren hilabetea ospatu dute hainbat hiritako kaleetan, baita hainbat kartzelatan ere. Espetxe horietan dauden LGBTI kolektiboko ehunka presok homofobia desagerraraztea aldarrikatu dute.