Arantxi Padilla
2022/05/04 - 22:34
Bogotan, azkenaldian, nabarmen igo dira eskopolamina eta beste gai batzuekin egindako lapurreta eta erasoak
Bogotan, batez beste, 7 pertsona desagertzen dira egunean, eta aurten, eskopolaminarekin eta beste substantzia batzuekin egindako 330 lapurreta eta eraso baino gehiago zenbatu dituzte. Kolonbiako hiriburuan alarma guztiak piztu dituzte eraso hauek.
2022/03/23 - 21:43
Kolonbiako enpresa espezializatu batek balen kontrako txalekoen ehunka eskaera jaso ditu azken asteetan
Ukrainako gerrak balen kontrako txalekoen eta arropa blindatuaren eskasia eragin du europan. Hori dela eta, erakundeek, enpresek, gobernuek, Kolonbiako enpresa espezializatu batengana jo dute. Denbora errekorrean Ukrainarako milaka txaleko egin dituzte. Enpresan bertan izan da Arantxi Padilla.
2022/03/11 - 22:10
Gabriel Boricek Txileko presidente kargua hartu du
Gabriel Boric da Txileko presidente berria, presidente bozkatuena. Gauzatu da gobernu aldaketa, eskuinetik ezkerrera, Sebastian Piñerari lekukoa hartu dio. Belaunaldi berri bat iritsi da Moneda jauregira.
2022/02/23 - 13:45
Kolonbiak historia egin du haurdunaldiko 24. astera arte abortua despenalizatuta
Kolonbian, emakume bat ere ez da berriz epaitua izango haurdunaldia eteteagatik 24. astera arte. Konstituzio Gorteak, aldeko bost boto eta kontrako lau botorekin, abortuaren delitua kentzea erabaki du zigor kodetik.
2022/02/01 - 15:52
Urtea hasi zenetik lau kazetari hil dituzte Mexikon
Roberto Toledo erreportaria tiroz hil dute Michoacanen, bere lantokiko aparkalekuan.
2022/01/29 - 18:22
Darlys Rojas: ''Irten nintzenetik ezin izan naiz berriz sartu. Mehatxuek bere horretan jarraitzen dute''
Eusko Legebiltzarreko giza eskubideen batzordeko kideek eta GKE ezberdinek osatutako euskal ordezkaritza batek Kolonbia bisitatu du. Batzordeak hamar urte daramatza defendatzaileei laguntzeko programarekin, eta gizarte-liderren egoerak okerrera egin duela egiaztatu du.
2022/01/26 - 15:50
Kolonbian 1.286 lider eta giza eskubideen defendatzaile hil dituzte duela 5 urte bake ituna sinatu zutenetik
Horietariko 171 pasa den urtean hil zituzten. Eta hildako azkena, duela egun batzuk, 14 urteko mutiko indigena bat izan zen.
2021/12/26 - 15:52
Non albistea, han ETB
2021eko albiste garrantzitsuenean harian egon da ETB, eta laburbilduma osatu dugu bideo honetan.
2021/12/20 - 23:42
Gabriel Boricen garaipenaren gakoak
Adituen arabera, ezkerrerako bira hori oso garrantzitsua izan da, herrialdeko Konstituzioa berritzeko prozesu betean gertatzen baita. Erreferentzia-prozesua izan daiteke kontinenteko beste herrialde batzuentzat.
2021/12/13 - 15:54
Alzheimer goiztiarra eragiten duen "paisa" mutazioa euskal jatorrikoa izan liteke
Kolonbian ikertalde talde batek "paisa" mutazio genetiko aurkitu zuen duela 30 urte. Mutazio hori da alzheimer goiztiarraren eragilea. Aditu hauek uste dute Europatik datorren mutazio horrek euskal jatorria izan dezakela.
2021/11/15 - 22:16
Gobernuaren aurkako protestak izan dira Kuban
Kuban gaur protesta eguna da gobernuaren kontra. Oposizioak preso politikoen askatasuna, eta demokrazia eta giza eskubideen defentsa aldarrikatuko du.
2021/10/25 - 16:52
Estatu Batuetako hiru gorte federalek "Otoniel"en estradizioa eskatu dute
Dairo Antonio Usuga "Otoniel"en bila ari ziren aspalditik Kolonbian. Estatu Batuek 5 milioi euroko diru saria eskaintzeaz gain, haren estradizioa ere eskatuta zeukaten.
2021/10/09 - 19:28
Milaka haitiarrek AEBra iritsi nahian jarraitzen dute, bizimodu hobe baten bila
Migrazioaren dramak irudi izugarriak uzten dizkigu egunero; esate baterako, duela gutxi Texasko zubiaren azpian. Hara iristeko bidea oso luzea, oso gogorra eta oso arriskutsua da, baina bizirik atera atera diren haitiar askorentzat migratzea ez da aukera bat, irtenbide bakarra baizik.
2021/10/03 - 19:11
Presoek daramaten Latinoamerikako lehen denda turistikoa zabaldu da Kolonbian
Calarcako espetxearen ondoan, okindegi, gozogintza, eskulangintza eta inguruko kafe tradizionala eskaintzen dituzte. Nazio Batuek babestua eta Qatarreko gobernuak finantzatua dago. Arantxi Padilla lankideak gertutik ezagutzeko aukera izan du.
2021/09/27 - 21:49
Pandemiak eta Hego Amerikako klimak kafearen prezioaren igoera eragin dute
Pandemiak eta klimak % 20 murriztu dute aurten kafearen ekoizpena, eta, ondorioz, prezioa igo egin da. Kolonbiako ekoizleekin eta sektoreko euskal enpresariekin aztertuko dugu egoera.
2021/09/26 - 17:52
Bake itunean jasotakoa betetzeko eskatu diote FARCeko gerrillari ohiek Kolonbiako Gobernuari
Bost urte bete dira Kolonbiako Gobernuak eta FARC gerrillak bakea sinatu zutenetik. Ordutik, gauzak ez dira asko hobetu herrialdean. Gerrillari ohiek aurrera egin nahi dute, baina horretarako oztopo ugari dituzte.
2021/07/15 - 16:43
Kolonbiako protestetan hildako gazteen familiek oraindik ez dakite nork eta zergatik hil zituzten
Bi hilabete dira Kolonbiako protestetan bi gazte tiroz hil zituztela. Gaur egun, familiek ez dakite nork eta zergatik hil zituzten, eta fiskaltzak gertatutakoa argitzea espero dute.
2021/07/14 - 22:54
"SOS Colombia" nazioarteko misioak egiaztatu ditu kolonbiarrek protestatan jasandako eskubide urraketak
Gerra-taktikak eta praktika militarrak erabili dituzte Kolonbiako segurtasun indarrek azken hilabeteetako protestei erantzuteko. "SOS Kolonbia" nazioarteko misioak ateratako ondorioetako bat da. Misio horretan parte hartu du euskaldun batek eta berarekin izan gara.
2021/07/08 - 22:50
DESA enpresaren presidente ohia kondenatu dute Berta Caceres ingurumen defendatzailea hiltzeagatik
Hondurasen, DESA enpresaren presidente ohia kondenatu dute Berta Cáceres ingurumen defendatzailea hiltzeagatik. Familiak aspalditik espero zuen sententzia, eta Bertaren alabetako batekin hitz egin dugu.
2021/06/20 - 22:42
Nikaraguan, Daniel Ortegaren Gobernuak 16 aurkari politiko atxilotu ditu azken asteetan
Nikaraguan, Daniel Ortegaren Gobernuak gutxienez 16 oposiziogile atxilotu ditu azken asteetan. Cristian Tinocorekin, atxilotutako opositore baten alabarekin, hitz egin du Arantxi Padillak.