Arantxi Padilla
2021/02/13 - 16:48
Txertaketa prozesua oso azkar doa Txilen
Latinoamerikan, txertaketa prozesua desberdina da eskualde osoan. Herrialde batzuek oraindik ez dute dosirik jaso, eta beste batzuk, berriz, oso azkar doaz. Txile, esaterako.
2021/01/30 - 22:05
'Imperdonable', El Salvadorreko bi preso homosexualen istorioa
Herrialde horretako pandillero taldeen alderdi ezezagun bat erakutsiko du. Indarkeria, heriotza-mehatxuen eta talde horien homofobiaren artean borrokatzen dira.
2021/01/27 - 15:52
FARC alderdiak Comunes izen berria hartzea erabaki du
Erabaki honen helburua gerrillarekin lotzen zuen estigma atzean uztea da. Alderdi horretako bi senatarirekin izan da Arantxi Padilla.
2020/12/31 - 15:32
Herrialde gehienetan murrizketa zorrotzak daude ezarrita gaur gauerako
Amaia Uribek, Arantxi Padillak eta Ane Irababalek AEBn, Kolonbian eta Italian urteko azken eguna nola ospatuko duten kontatu digute.
2020/12/13 - 18:48
Txertoak ez dira martxora edo apirilera arte iritsiko Latinoamerika osora
OPSren arabera, hilabeteak beharko dira covid-19aren aurkako txertoa Latinoamerika osora iristeko. Gauzak horrela, lasterketa propioa hasi du herrialde bakoitzak.
2020/10/20 - 17:01
Hauteskunde akten %55 zenbatuta, apenas dago zalantzarik MASen garaipenaz Bolivian
Bolivian hauteskunde akten zenbaketa poliki-poliki aurrera doa eta % 55 zenbatuta, ia ez dago zalantzarik MAS alderdiaren garaipenaz.
2020/09/05 - 17:40
Kaosa Boliviako hilerrietan: familia asko legez kanpoko lurperatzeak egiten ari dira
La Paz hiriburuko hilerriak kolapsatuta daude, adibidez, eta familiek hilobi klandestinoetara jo behar izan dute euren senideak lurperatu ahal izateko. Tentsioa da nagusi Bolivian.
2020/08/23 - 23:05
Kolonbiako eguneroko sarraskiek ez dute atsedenik ematen
Azken bi asteetan 37 lagun hil dituzte herrialdearen hainbat puntutan. Aurki lau urte beteko dira bake akordioak sinatu zirela.
2020/06/14 - 22:29
Kolonbiako mugan eta Bogotan harrapatuta daude ehunka venezuelar
Duela hiru hilabete Kolonbian zeuden venezuelarrak ezin izan dira etxera itzuli, eta asko muga ondoan daude, irtenbide baten zain.
2020/06/12 - 15:50
Ellacuriaren hilketaren epaiketaren jarraipen zabala, Latinoamerikako komunikabideek
Ellacuariaren eta El Salvadorren hil zituzten beste jesuiten heriotza argitzeko epaiketa egiten ari dira Madrilen, baina Latinoamerikan eta AEBn ere gertutik jarraitzen ari dira.
2020/06/07 - 16:02
Ospitaleratutako jaioberriak eta euren amak birtualki gerturatzen dituzte Kolonbian
Banaketa fisikoak eragiten duen sufrimendua nolabait leuntzeko, bisita birtualak edo bideodeiak erabiltzen dituzte ama-umeak gertuago sentitzeko.
2020/05/31 - 16:01
14 milioi latinoamerikar gosea pasatzen ari dira COVID-19aren pandemiaren ondorioz
Latinoamerikak 50.000 heriotza baino gehiago izan ditu koronabirusagatik eta, egun, Brasilen jarrita daude ia begirada guztiak.
2020/05/16 - 16:22
Bogotako hainbat auzotan prebentzio neurriak are gehiago zorroztu dira
Kolonbian poliki-poliki hainbat sektore lanera itzultzen hasi dira, deseskalatze prozesu batean, baina Bogotako hainbat auzotan justu kontrakoa gertatu da.
2020/05/02 - 17:01
Genero indarkeria kasuak ugaritu egin dira Latinoamerikan
Mexikon, esaterako, emakumeen kontrako indarkeria kasuak egunean koronabirus kasuak baino gehiago dira.
2020/04/25 - 16:20
Poliziaren erasoak salatu dituzte pertsona transgeneroek, Kolonbian
Kolonbian, pertsona transgeneroak identifikatzen diren generoaren arabera atera daitezke kalera. Baina, salatzen dutenez, poliziak ez du oso ondo ulertu salbuespena.
2020/04/07 - 15:35
Herri indigenak kezka handiz bizi dute koronabirusak izan dezakeen eragina
Beldur dira historian lehenago izandako pandemietan bezala, koronabirusarekin ere euren komunitateetan heriotza masiboak gertatuko diren.
2020/02/26 - 14:35
Bakea sinatu zenetik 190 gerrillari ohi baino gehiago hil dituzte Kolonbian
Gobernuari Habanako negoziazioetan adostutako segurtasun neurriak betetzeko eskatu diote FARCek, hilketak errotik mozteko.
2020/02/21 - 14:42
Abortuaren despenalizazioa eztabaidagai, Kolonbian
Gaur egun legez kanpokoa da eta azken urtean 300 emakume baino gehiago salatu dituzte abortatzeagatik. Emakume talde batek bultzatuta, debatea berriro ere kalean da.
2019/11/28 - 14:41
Bi artista mexikarrek egin dute Mercedesen irudi hiperrealista
Ruben Orozco eta Clara Alcantara artista mexikarrek Mercedesen eskultura hiperrealistarekin islatu dute adinekoen bakardea.
2019/11/14 - 14:52
Atzerriko kazetariak, Boliviako Estatu kolpearen lekuko deserosoak
Estatu kolpea salatuz Evo Moralesen jarraitzaileek kalean jarraitzen dute protestan, baina kargua hartu duen gobernuak errepresioa gogortuz erantzun du.