Aranzadi Zientzia Elkartea
2019/07/26 - 20:55
Hobi komun berri bat topatu dute Etxalatzen, eta gutxienez hiru biktima ditu
1936ko kolpe militarraren lekukoek esan dutenez, hobi klandestinoetan lurperatutako biktimak 10 baino gehiago izan daitezke zonaldean.
2019/06/08 - 17:00
Gudari baten gorpuzkiak berreskuratu dituzte Gamiz-Fikan
Bilbo erori aurreko egunetan hil eta lurperatu zuten udalerri bizkaitarreko baso eremuan. 2003tik, Eusko Jaurlaritzak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, guztira, 44 hobi atera dituzte.
2019/06/08 - 16:14
Duela 82 urte hildako gudari bat hilobitik atera dute Gamiz-Fikan
Hezurrez gain, munizioa eta gainean zeramatzan objektu batzuk agertu dira.
2019/04/01 - 22:52
Aranzadik ia 7.000 donostiarren giza eskubideen urraketak jaso ditu
Donostia 1936-1945 izenarekin web orria zabaldu du Aranzadik. Bertan Donostian egin ziren giza eskubideen urraketak edo donostiarrek jasandakoak biltzen ditu. Familiartekoen 50 elkarrizketa jasoz
2019/04/01 - 19:18
1936ko kolpe militarreko 46 biktimaren gorpuzkiei lur eman diete Iruñean
Gorpuzkiak Nafarroako Gobernuak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean, hobitik atera ditu. Ezin izan dituzte identifikatu.
2019/04/01 - 15:55
Aranzadik donostia1936.eus webgunea aurkeztu du
Bertan, 1936tik 1945era bitartean Donostian giza eskubideen urraketak sufritu zituztenen izen-abizenak jasotzen dira.
2019/03/30 - 18:41
Ezkabako bi iheslariren gorpuzkiak hobitik atera dituzte
37 metroko sakoneran zeuden lurperatuta gorpuzkiak, eta Fermin Ezkietak jasotako testigantzen arabera, 1938ko maiatzaren 22an Ezkabako ihesaldian alde egin zuten bi presorenak dira.
2019/03/06 - 16:41
Egitura 'bereziko' harrespila bat aurkitu dute Jaizkibelen
Duela 2.000 eta 3.000 urte arteko monumentu megalitikoa da, Aranzadiren arabera, eta hilobi gisa erabili zuten.
2019/03/06 - 15:04
Aranzadiko arkeologoek Jaizkibel V chomelechean egitura berezia aurkitu dute
Urtebeteko indusketan Aranzadiko arkeologogoek Jaizkibel V izenekoan, itsasotik gertu ,Brontze Aroko hilobi gisa erabiltzen zuten egituran, duela 2.000-3.000 arkitektonikoki berezia topatu dute.
2019/02/14 - 15:43
Amaia Arranz: 'Horrelako proiektu bat egiteko aukera ez da egunero lortzen'
"Ikerlariak oso egoera ezegonkorrean gaude. Ziurgabetasuna nekagarria da, eta tamalez, askok ikerkuntza uzten bukatzen dute", esan du euskal arkeobotanikariak Marie Sklodowska-Curie beka jaso ostean.
2019/01/17 - 13:56
Aranzadik teleskopioak jarriko ditu Donostiako udaletxean, ilargi eklipsea ikusteko
Gipuzkoako hiriburuan 'otso odoleko superilargia' ikusi ahal izango da urtarrilaren 21ean, 04:34etik 07:51era.
2018/12/19 - 20:13
Ezkabatik ihes egin zuten hiru lagunen gorpuzkiak topatu dituzte Anuen
Lekuko baten testigantzari esker izan da posible aurkikuntza. Frankismoak hildako 84 pertsonen gorpuzkiak topatu dituzte Nafarroan 2015etik.
2018/10/17 - 20:32
XVI. mendeko bost ontzi handi topatu dituzte Donostiako Alde Zaharrean
San Lorenzo kaleko eraikin batean aurkitu dituzte, igogailua jartzeko lanetan, etxeko ataria zulatu dutenean. Baleen koipea gordetzeko erabiltzen zituzten ontziak.
2018/09/02 - 19:15
Hobitik atera dute Lizarrustin 1936ko kolpe militarrean fusilatutako biktima bat
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, baliteke gorpua 1936ko abuztuaren 22an fusilatutako Olaberriako 17 urteko gazte batena izatea.
2018/09/02 - 18:56
1936an fusilatutako olaberritar baten gorpuzkina atera dute Lizarrustin
17 urte zituen frankistek hil zuten gazteak. Duela bi urte bere gorpua topatu zuten Lizarrustin eta gaur Nafarroako Gobernuak Memoria Historikoaren politikari jarraituz deshobiratu egin du.
2018/07/04 - 00:28
Paulina Lizoain, Ezkabako ihesaldiaren lekukoa
Ezkabako kartzela frankistatik ihes egin zuten 700 presok. Horietatik 200 bideetan atxilotu eta zeuden tokian erahil zituzten.
2018/06/11 - 14:11
1936ko kolpe militarreko bi biktimaren gorpuak atera dituzte hobitik Artazun
Bi gorpuak 2016an Artazu herriak ipinitako monolitoaren inguruan zeuden lurperatuta.
2018/05/22 - 19:14
Ezkabako gotorlekutik ihes egin zuten bi presoren gorpuzkinak topatu dituzte
19 eta 23 urteko bi lagunen gorpuzkinak dira. Ezkabako ihesaldia 1938ko maiatzaren 22an izan zen.
2018/05/22 - 14:18
Ezkabako Ihesaldiaren gorpuzkien deshobiratzea
Paco Etxeberriak zuzenduta Leranotzen egiten ari diren deshobiratzea, Ezkabako Ihesaldiaren 80. Urteurrenean. Gerra zibilean, 800 gizonek ihes egin zuten Ezkabako gotorlekutik, Iruñerrian.
2018/05/07 - 11:42
1936ko kolpe militarraren bi biktimaren gorpuzkiak hobitik atera dituzte Iberon
Hilketa horien lekuko izandakoek helarazitako informazioari esker aurkitu dituzte gorpuzkiak. Frankismoaren 64 biktimaren gorpuak berreskuratu ditu dagoeneko Nafarroako Gobernuak.