Argentina
2019/12/02 - 22:38
Abian da klimaren inguruko goi-bilera: 'Mundua guri begira dago. Jarduteko ordua da'
Munduko goi-bilera 2020ko Parisko Akordioa ezarri aurreko azken urratsa da; izan ere, berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko konpromiso handiagoak eskatzen zaizkie herrialdeei.
2019/11/27 - 12:32
Bertan behera utzi dute Kataluniako Gobernuaren hiru kanpo-ordezkaritzaren irekiera
Kataluniako auzitegi goreneko auzi aretoak kautelaz bertan behera utzi du Argentinan, Mexikon eta Tunisian ordezkaritzak sortzea.
2019/11/26 - 12:37
42 eta 45 urteko zigorra bi apaizentzat Argentinako 25 adingaberi abusuak egiteagatik
Beste gizon bati 18 urteko kartzela zigorra ezarri diote. Entzuteko desgaitasuna duten umeei abusuak egiteagatik kondenatu dituzte hirurak.
2019/10/28 - 11:36
AEB, Venezuela eta EB, Alberto Fernandezen kanpo-politikaren gakoak
Mauricio Macri aurreko kargudunaren agintaldian ikusitakoa aztertuta, Argentinako presidente berriaren apustua da mundura "beste era batera" integratzea.
2019/10/28 - 09:26
Fernandezek irabazi ditu Argentinako presidentetzarako hauteskundeak lehen itzulian
Alberto Fernandez 'kirchnerista'k irabazi ditu igande honetan Argentinan egin diren presidentetzarako hauteskundeak eta bigarren itzulirik ez da beharko.
2019/10/28 - 08:26
Alberto Fernandez peronistak irabazi ditu Argentinako hauteskundeak, lehen itzulian
Bestalde, Mauricio Macri jarduneko presidenteak botoen % 41,15 eskuratu ditu. Beraz, ez dute azaroaren 24rako aurreikusitako bigarren itzulirik egin beharko.
2019/10/27 - 11:51
Alberto Fernandez 'peronista' da Argentinako hauteskundeak irabazteko faboritoa
Fernandez de Kirchner Etxe Arrosara itzuli daiteke, presidenteorde bezala oraingoan.
2019/10/26 - 16:27
33 milioi argentinar deitu dituzte hauteskunde presidentzialetan botoa ematera
Herrialdearen norabide ekonomikoa aldatzeko edo modelo interbentzionistara bueltatzeko bozkatuko dute. Indar nagusiak Juntos por el Cambio eta Frente de Todos alderdiak dira.
2019/08/14 - 11:30
Argentina
Argentinak izenean darama patuaren estigma, ”zilarraren lurra” baita. Ekonomiak aldiro-aldiro astindu gogorrak jasaten ditu da eta krisiak gizatalde zabalak zigortu.
2019/08/12 - 10:50
Alberto Fernandezek garaipen argia lortu du Argentinako primarioetan
Alberto Fernandez peronista Mauricio Macri Argentinako presidenteari nagusitu zaio hauteskunde primarioetan. Fernandez faboritoa da urriko hauteskundeetarako.
2019/08/12 - 10:06
Alberto Fernandezek irabazi ditu presidentetzarako hauteskunde primarioak
Urriko hauteskundeetan garaipena lortzeko aukera gehien dituen hautagaia da Fernandez. Mauricio Macri egungo presidenteak, bestalde, porrot gogorra jaso du.
2019/08/11 - 20:09
Etorkizun politikoa erabakitzear, Argentinako presidentzialen aurreko primarioetan
Alberto Fernandez peronista Mauricio Macri presidentearen aurretik dago hauteskunde primarioen inkestetan. Urrian izango dira presidentea hautatzeko hauteskundeetako lehen itzulia.
2019/07/16 - 13:46
EAEk eta Buenos Airesek polizia-lankidetza sendotzeko akordioa sinatu dute
Hitzarmenaren helburuetako bat da nazioarteko terrorismoaren zein delinkuentziaren aurkako borrokaren eta prebentzioaren esparruan polizia-laneko esperientziak trukatzea.
2019/07/03 - 10:29
Eguzki eklipseak Hego Amerika ilundu eta txunditu du
Txile izan da Hego Amerika osoan eklipsea ikusteko aukera izan duen lehen herrialdea. Txileko hainbat puntutan % 100eko iluntasuna izan dute.
2019/06/28 - 23:36
EBk eta Mercosurrek merkataritza librerako ituna egin dute, 20 urte eta gero
Bi aldeek azpimarratu dute "akordio historikoa" dela bi merkatu indartsu batzea ekarriko duelako.
2019/06/16 - 20:30
Itzalaldi batek argindarrik gabe utzi ditu Argentina eta Uruguai
Txileko eta Brasilgo eremu batzuetan ere izan du eragina itzalaldiak. Argentinak eta Uruguaik elektrizitate sistema partekatzen dute, Salto Grandeko ur bilduaren bidez.
2019/06/06 - 13:10
Frankismoaren biktimen familiak hartu ditu Servini epaileak
Maria Servini epaileak erregimenaren hilketak ikertzen diardu Argentinan. Hainbat biktimaren familiak hartu ditu Buenos Aireseko bere bulegoan.
2019/06/06 - 12:44
Frankismoaren biktimen senitartekoak hartu ditu Servini epaileak Argentinan
Servinik Frankismoaren hilketak ikertzen ditu Argentinatik, eta zenbaitetan ere, Espainiara doa. Egun, auzia zabalik jarraitzen du instrukzio-fasean.
2019/05/29 - 12:09
Abortua despenalizatzeko lege proiektu berri bat aurkeztu dute Argentinako Kongresuan
Proiektu berrian jasotzen denez, edonork izan beharko luke abortatzeko eskubidea, aurretiazko baimen judizialik izan ez arren.
2019/05/29 - 10:38
Marea berde bat kalera irten da Argentinan abortuaren legeztatzea eskatzeko
Argentinako hiri nagusietan manifetazio handiak izan dira herrialdean abortua legezkoa, ziurra eta doakoa izan dadin.