Arnaldo Otegi
2024/04/25 - 11:44
Otegi: ''Lawfare delakoak Espainian sortzen duen ezegonkortasuna geratu da agerian''
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak egin duen iragarpenaz, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du "lawfare delakoa etengabe" ari dela Espainiako Botere Judiziala erabiltzen, eta horrek "ezegonkortasun instituzionala" dakarrela.
2024/04/25 - 11:24
EAJk bilera sortarik ez egitea eta "botereari eusteko presak" edukitzea kritikatu du Otegik
EH Bilduko buruzagiak "joko arau ezberdinak" eskatu dizkie jeltzaleei eta sozialistei: "Bestela, betikoak izango dira betikoa egiten". Bestalde, EAJ-PSE ituna tarteko, Legebiltzarreko Mahaian dagozkien bi lekuetatik bakarra izango dutela aurreikusi du. "Legitimoa da baina ez demokratikoa".
2024/04/23 - 11:26
Otegik ez du baztertu EH Bilduk Otxandiano inbestidura saiora aurkeztea
EAJk eta PSE-EEk gobernu akordioa laster itxiko dutela uste du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak, eta negoziazio horietan eztabaida batzuk ez mugatzeko eskatu die.
2024/04/23 - 11:17
Otegik ez du baztertu EH Bilduk Otxandiano inbestidura saiora aurkeztea
EAJk eta PSE-EEk gobernu akordioa laster itxiko dutela uste du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak, eta negoziazio horietan eztabaida batzuk ez mugatzeko eskatu die.
2024/04/22 - 19:01
Otegi: ''Gobernantza eredua aldatu beharra dago, politika abertzaleago, subiranistago eta ezkerrekoagoekin''
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak uste du ziklo politiko berri bati hasiera eman diotela azken hauteskundeek, eta gobernantza eredu berri bati irekiera eman behar zaiola aldarrikatu du.
2024/04/22 - 00:59
Otegi: ''Gu gara lehen indar abertzalea Euskal Herrian''
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak azpimarratu du koalizio subiranista dela indar abertzale bozkatuena Euskal Herrian eta Gipuzkoan, Araban eta Gasteizen, eta atzerrian bizi direnen botoei esker 28. eserlekua lortzeko aukera zabalik utzi du.
2024/04/21 - 15:08
Arnaldo Otegi, Elgoibarren botoa ematen
EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren hitzetan, gaurko hauteskunde-emaitzek "berretsiko dute berriro ezker subiranistaren hazkundea estrukturala" dela.
2024/03/31 - 16:45
Otegi: ''EH Bilduren proiektuak gobernu eta estatu bokazioa du''
Aberri Eguna Iruñean ospatu du EH Bilduk. Arnaldo Otegi koalizioaren koordinatzaile nagusiaren esanetan, "heltzen ari gara gobernuetara eta hortik estatu bidea egitea tokatuko zaigu".
2024/03/15 - 10:58
Inbestidura blokea "ezegonkortasunean" murgilduta eta "alderdien interesen" menpe ikusten du Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusia kezkatuta agertu da Espainiako Gobernuaren ezegonkortasunagatik, uste baitu Estatuan plurinazionalitatearen eztabaida zabaltzea ahalbidetzen duela. Halaber, ultraeskuinari aurre egin, baina aldi berean "proposamenak" egiteko beharra azpimarratu du.
2024/03/07 - 10:30
Azken istiluei lotuta, Ertzaintzaren barruan "deskontrolatutako fenomeno bat" ikusten du Arnaldo Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren arabera, Tolosan, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta berriro Donostian izan diren istiluak ikusita, "norbaitek tentsioa eragin nahi du eta ez da ezker subiranista".
2024/03/07 - 10:17
Azken istiluei lotuta, Ertzaintza ''deskontrolatuta'' dagoela uste du Arnaldo Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren arabera, Tolosan, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta berriro Donostian izan diren istiluak ikusita, "norbaitek tentsioa eragin nahi du eta ez da ezker soberanista".
2024/03/05 - 18:47
Otegi Erkorekaren adierazpenei buruz: "Frogak baditu epaitegira jo dezala, bestela gezurretan ari da"
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du bere indar politikoak ez duela "zerikusirik istiluekin", eta ez duela horietan "inolako interes politikorik". "Polizia-ereduaz hitz egiteko eskubidea dugu. Zein da polizia-ereduaz hitz egiteko arazoa?", galdetu du.
2024/01/18 - 12:50
Otegi, Bateragune auziaz: ''Lawfare istorio baten aurrean gaude eta porrot baten aurrean ere bai''
Konstituzionalak Bateragune auziko epaiketa errepikatzeari uko egin ondotik, EH Bilduko buruak prentsaurrekoan adierazi du "ez zegoela arrazoi juridikorik, arrazoi politikoak baizik". Hala, 'lawfare' kasu baten aurrean gaudela azpimarratu du, eta "porrot" baten aurrean.
2024/01/18 - 12:42
Otegik dio Estatuak "porrot" egin duela "ETAren indarkeria desagertzea eragozteko" saiakeran
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak agerraldia egin du Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletarekin batera, eta Bateragune auzia ezker abertzalea "neutralizatzeko lawfarearen" parte izan dela salatu du.
2024/01/17 - 14:53
Konstituzionalak Otegiren helegitea onartu eta Bateragune auziaren epaiketa errepikatzea baztertu du
Auzitegi Gorenak epaiketa errepikatzeko agindua eman zuen, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 6 eta 6 urte eta erdi arteko kartzela zigorrak baliogabetu ostean.
2024/01/09 - 18:04
Bateragune auziaren epaiketa errepikatzea baztertu du Auzitegi Konstituzionalak epaiaren zirriborroan
Aurreikuspenen arabera, datorren asteko osoko bilkuran aztertuko dute zirriborroa Konstituzionaleko magistratuek. Gehiengo aurrerakoiaren aldeko botoekin aurrera egingo duela uste da.
2023/12/17 - 17:40
"EH Bilduren garaia" dela esan du Otxandianok
Koalizio subiranistak ekitaldia egin du Bilbon, euskal gizarteari helarazteko prest dagoela etorkizuneko erronkei aurre egiteko.
2023/12/13 - 18:18
Otegik esan du PSNrekin egindako akordioak ez duela zerikusirik Sanchezen inbestidurarekin
Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak ETB2ko "En Jake" saioan emandako elkarrizketan galdetu du, gainera, zergatik ez den posible PSE-EEkin akordioak egitea EAEko instituzioetan.
2023/12/13 - 15:00
Feijook esan du Sanchezekin ''elkar ulertzeko aukerak'' askoz gutxiago direla gaur, zentsura mozioaren ostean
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak esan du Iruñeko alkatetza Pedro Sanchez eta Arnaldo Otegiren arteko akordio baten "lehenengo baldintza" dela.
2023/12/11 - 14:20
EH Bilduk Pello Otxandiano proposatu du lehendakarigai
Mahai Politikoak adostu du Otxandiano izatea hautagaia, baina oinarriek berretsi beharko dute hautagaitza. Otegiren hitzetan, "belaunaldi berri bat" ordezkatzen du, eta "sinesgarritasuna" eta "zorroztasuna" bermatzen ditu. Otxandianok "arduraz, umiltasunez eta ilusioz" hartu du albistea.