Arratia-Nerbioi
2019/11/14 - 09:54
Araluceko langileek lantegiaren itxiera gelditzeko eskatu diote Batz taldeari
Beharginek protestekin jarraitzen dute, eta joan den astean ezarritako itxiera patronala "xantaia saiakera argia" dela uste dute, konpainia ixtea ekarri duen bide-orria onar dezaten.
2019/11/13 - 15:19
Araluceko lan gatazkak Igorreko herria erdibituta dauka
Lan ikuskaritzak itxiera patronala legezkotzat ala legez kotrakotzat jotzen duen erabaki bitartean, lan batzordeak denbora gehiago eskatzen du inbertsore bat topatzeko.
2019/11/08 - 10:40
Aralucek jarduera eten du ezustean, 141 langile kanpoan utzita
Beharginek salatu dutenez, goizaldean kaleratu dituzte, eta enpresa ixtea erabaki dute. Batz taldeak konpainia likidatzeko prozesua abenduaren 31 baino lehen abiatzeko asmoa zuen.
2019/10/31 - 11:42
Pertsona bat zauritu da Arakaldon, bi ibilgailuren aurrez aurreko talkan
Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre talka egin dute BI-625 errepidean. Suhiltzaileek autoaren gidaria erreskatatu behar izan dute.
2019/10/25 - 23:14
Igorreko lantegia itxi eta langile guztiak kaleratzeko asmoa iragarri du Batz Taldeak
Inbertitzaile bat bilatzeko epea abenduaren 31n amaitzen da. Sindikatuek epe hori luzatzea eskatu dute. Araluce lantegiko beharginek manifestazioa egin dute arratsaldean Igorren.
2019/10/17 - 16:14
Igorreko Araluce trokeleria itxi nahi dute eta 141 langileak kaleratu
Langileak lanuzteak egiten hasi dira eta manifestazioak Igorren. Alkatearen eta Diputazioaren inplikazioa ere eskatu dute, Arratia bizirik mantentzeko.
2019/09/29 - 16:15
Bertsoa eta Heavya uztartu dituzte Dimako Dimetal Festibalean
Dimako Dimetal Festibaleko bosgarren ekitaldia ospatu da asteburuan. Bertsoa eta Heavy musika estiloa uztartuz, giro ederra izan da bertan.
2019/08/30 - 12:26
Gizon bat atxilotu dute Urduñan, beste bati aizkoraz eraso egiten saiatzeagatik
Kalean eztabaida bat izan ostean, 31 urteko gizona aizkora batekin itzuli zen tokira. Biktimak aulki bat erabili zuen babesteko.
2019/07/23 - 23:50
Hamabi neska-mutil eta hiru begirale erreskatatu dituzte Orozkoko Oderiaga mendian
Gorbeia inguruan ibilaldia egiten ari zirela, ekaitzak ezustean harrapatu ditu eta begiraleek larrialdi zerbitzuak ohartarazi dituzte. Suhiltzaileek eta Ertzaintzak erreskatatu dituzte.
2019/07/06 - 19:01
'Ongi etorri baserrira', baserriak barrutik ezagutzeko ekimena
Hiru hamarkada daramatza Pedro Zaballak Limusina arrazako behiak hazten Fidel Abans ganadutegian, Diman. Egun, 100 buru inguru ditu eta 'Ongi etorri baserrira' ekimenean parte hartzen du.
2019/06/27 - 22:59
40 graduak gainditu dira gaur Orozkon, Sodupen edo Zallan
Goizetik beroa sartu ez bada ere, eguerditik aurrera, tenperaturek azkar egin dute gora bizkaian alerta laranjari zentzu guztia emanez.
2019/06/23 - 16:31
Ehiztarien eta Arrantzaleen Eguna ospatu dute Diman
Animalisten eta ekologista erradikalen jarrera bortitza salatu dute ehiztariek. Lehendabizi errespetua eskatu diete.
2019/06/11 - 15:26
Hainbat kilometrotako auto-ilarak AP-68an Orozkon, istripu baten ondorioz
Larrialdietako zerbitzuek trafikoa eten egin dute Bilborako noranzkoan, auto bat errepidetik atera eta gero, eta horrek lau kilometrorainoko auto-ilarak eragin ditu. Errei guztiak ireki dituzte jada.
2019/06/11 - 11:38
Furgoneta batek su hartu du N-240 errepidean, Zeanuri parean
N-240 errepidean furgoneta batek su hartu du gaur goizean, Zeanuri parean. Suhiltzaileek itzali behar izan dute sutea.
2019/06/05 - 21:25
Kay taldeko hiru iheslariak bilatzeari utzi dio Ertzaintzak, emaitzarik gabe
Ustez zenbait lapurreta egin duen taldearen atzetik dago Ertzaintza, baina Zeberioko dispositiboa erretiratu egin dute. Ikerketa polizialak aurrera jarraitzen du.
2019/06/05 - 20:26
Kargupean aske geratu da astelehenean atxilotu zuten Kay gaizkile taldeko kidea
Durangoko taberna batean lapurreta egitea eta Portugaleteko beste ostatu batean lapurtzen saiatzea egozten dizkiote. Ertzaintzak ez ditu oraindik taldeko beste hiru kideak aurkitu.
2019/06/05 - 19:28
Kay gaizkile taldeko hiru iheslariak bilatzeari utzi dio Ertzaintzak, emaitzarik gabe
Ustez zenbait lapurreta egin duen taldearen atzetik dago Ertzaintza, baina Zeberioko dispositiboa erretiratu egin dute. Ikerketa polizialak aurrera jarraitzen du.
2019/06/05 - 14:02
N-240 errepidea ireki dute Lemoan, auto eta kamioi baten arteko istripuaren ostean
Ezbeharraren ondorioz, pertsona bat zaurituta eraman dute Gurutzetako ospitalera. 5 kilometrorainoko ilarak sortu dira.
2019/06/04 - 16:36
Kay gaizkile taldeko iheslarien arrasto batzuk Zeberio ondoko mendian topatu dituzte
Ertzaintza Kay gaizkile taldeko 3 iheslariren bila dabil Zeberio aldean. Operazio handia antolatu dute, baina oraingoz ez dago emaitzarik.
2019/06/03 - 20:15
Gizon bat atxilotu dute Zeberion, eta hiruren bila ari dira, lapurreta egiteagatik
Durangon eta Portugaleten egindako lapurreten ustezko egileak dira. Ertzaintzak bat atxilotzea lortu du Zeberioko landa-eremu batean.