Aste Santua
2014/04/17 - 16:59
Iruñeko hotelak, % 80ean beteta
Eguraldiak ere lagunduta lortu dute Nafarroan datu onak. Halaber, herrietan barrena dauden landetxeak dira turisten erakargune nagusia.
2014/04/17 - 16:47
Bederatzi urtez prezioak mantendu dituzte, hotelak guztiz betetzeko
Maleten joan-etorria nabaria da Bizkaiko hiriburuan. Hotelak jada betetzen hasi dira. Ostiral Santua da turista gehien bisitatzen gaituen eguna, eta munduko hainbat tokitatik datoz.
2014/04/11 - 16:45
Aste Santuan hotelak %85ean egongo dira beteta
Opor sasoi txiki hori arnasaldia da hotelentzako. Izan ere, orainarteko okupazio datuak txarrak izan dira.
2013/04/02 - 08:44
Loiolako santutegia izan da bisitatuenetariko bat Aste Santuan
Eguraldiak ez du gehiegi lagundu baina hiriburuetan mugimendua egon da, eta hotelak %80-90 bete dira. Donostiako Aquariumak, adibidez, azken 10 urteetako sarrera kopuru onena izan du.
2013/03/25 - 09:21
Euskal ostalariak, turisten zain
Iazko datuei eutsi ahal izateko, azken orduko erreserbei begira daude hotelak eta ostatuak. Iazko datuak berdintzea espero dute denek.
2012/04/06 - 19:00
Balmasedan, Seguran eta Durangon debozio handiz bizi dituzte egun hauek
Balmasedako Pasio biziduna ezagunena da, ia herri osoak hartzen du parte. Seguran Gurutze-bidearen ohiturari eusten diote. Durangon ere Pasioa antzezten dute.
2012/04/05 - 14:33
Hauek dira aurtengo Balmasedako Pasio Bizidunaren protagonistak
XIX. mendetik hona, Balmasedan Jesusen Pasioa antzezten dute urtero, ostiral santuan. Protagonistak ezberdinak izaten dira urtetik urtera eta aurtengoak ezagutzeko azken entseguan izan gara.
2012/04/01 - 15:10
Aste Santu honetan autoz bidaiatzea % 9 garestitu da aurten
2011ko data berdinekin alderatuta, ibilgailuaren erregai-tanga gasolinaz betetzea 6,2 euro garestiagoa da. Gasolioaren prezioaren igoera txikiagoa da, % 2,3koa, hau da, 1,5 euro gehiago.