Aste Santua
2018/04/03 - 16:16
Eguraldiak eragin itzela du oporlekua aukeratzeko orduan
Eguraldiak eragina du turismoarengan Aste Santuan batipat.Aurtengo eguraldiaren aurreikuspena ez zen ona.Hasieran kantzelazioak izan zirenak ondoren eguraldia hobetzearekin erreserba bilakatu ziren
2018/03/31 - 15:58
Turisten joan-etorria etengabea izan da egunotan euskal museoetan
Larunbat Santua izan ohi da bisitari gehieneko eguna. Ilara batzuk ere sortu dira Guggenheim Museoaren barruan.
2018/03/30 - 17:41
Arabar Errioxa, ardoa eta askoz gehiago
Urtero bisitari, turista eta bidaiariekin duen zitari behar bezala erantzun dio Arabako Errioxak, eta berriz ere Arabako eskualderik bisitatuena da.
2018/03/30 - 17:27
%84ko okupazioa espero da landetxeetan
Iaz, marka guztiak hautsi zituzten. %100era ere iritsi ziren hainbat eskualdetan. Zifra errekorrak, askorentzat hobe ezinak. Horregatik daude pozik.
2018/03/30 - 17:24
Barne eta kostako turismoa Gipuzkoan
Loiolako Santutegia egunotan turistek bisitatzen duten tokia da. Trenaren museoan aste santua hemen pasatzen duten euskaldunak topatu ditugu eta kostaldean kanpotar asko, estatukoak eta atzerritarrak
2018/03/30 - 16:55
Balmaseda eta Bermeoko prozesioak arrakastatsuak eta jendetsuak izan dira
Balmasedan beste behin antzezlana oso errealista izan da, 700 bizilagunen parte hartzearekin eta jendearen ikusminarekin. Bermeon, prozesiorik zaharrena dute eta oraindik kaleak betetzen dituzte
2018/03/30 - 16:11
Zilbetin bertakoak baino gehiago dira kanpokoak Aste Santuan
Nafarroan nabarmen egin du gora landa turismoak. Erroibarreko kasua esanguratsua da. Zilbeti, esaterkao, bertakoak baino gehiago dira kanpokoak.
2018/03/30 - 16:04
100.000 lagun espero dituzte Hossegorreko karpetan
Ilaran luze zain egoteak ez dirudi planik onenak jai egunetarako, baina egiazko pagotxen itxaropenean, urtero jendetza joaten da Hossegorreko karpetara.
2018/03/30 - 12:39
Eguzkia lagun izango dugu ia Aste Santu guztian
Larunbata izango da salbuespen bakarra, zaparradak espero baitira. Gainerakoan, giro politaz gozatu ahalko dugu.
2018/03/29 - 18:14
Hotelak %70ean daude okupatuta Gasteizen
Gasteizko hotelek % 70eko okupazioa espero dute Aste Santu honetarako. Iaz, ordea, % 90etik gorakoa izan zen. Hala ere, egun potoloeten, % 80tik gora daude.
2018/03/29 - 17:19
Ia beteta daude Donostiako hotelak
Turista askok hartu dute ostatuta Donostian Aste Santuko oporrak igarotzeko. Gehienak estatuko beste erkide batzuetakoak dira.
2018/03/29 - 16:45
Entzierroko ibilbidea, tabernak eta harresiak, turisten helburu Iruñean
Aste Santuarekin batera iritsi dira turistak Nafarroara. Landetxeak ia beteta daude eta hotelek ere okupazio altua dute egunotarako.
2018/03/29 - 00:00
Auto-ilara luzeak izan dira Gasteizen, Irunen eta Kantabriarako noranzkoan
Gasteizen, Madrilerako noranzkoan, hiru istripu izan dira. Irunen, Baionako noranzkoan, zortzi kilometroko pilaketak sortu dira; eta AP-8 autobidean, Kantabriarako noranzkoan, bederatzi kilometrokoak.
2018/03/28 - 20:03
Gaztelugatxeko errepidetik autoen zirkulazioa debekatuko du Bakiok
Zonaldeko bizilagunek eta lursailen jabeek bakarrik erabili ahal izango dituzte motordun ibilgailuak errepide horretan, Kareagatik Urizarretako zelaietaraino.
2018/03/27 - 14:30
KPIak hamarren bat egin du gora martxoan, Aste Santua dela eta
Elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioak mantendu egin dira, baina zerbitzu turistikoen prezioek gora egin dute, Aste Santua dela eta.
2018/03/26 - 22:50
Bakiotik eta Bermeotik Gaztelugatxera joateko autobus bat jarri dute Aste Santuan
Zerbitzu berezi hau apirilaren 8ra egongo da indarrean.
2018/03/25 - 15:58
Astotxoaren prozesioa bertan behera utzi dute Bilbon euriaren beldur
Hasi da Aste Santua eta hasi dira beraz, prozesioak, baina astotxoarena aurten ez da aterako. Aurpegi goibelak ikusi ditugu kofradeen artean.
2018/03/23 - 19:43
Doako tiket sistema batek bisitari kopurua kontrolatuko du Gaztelugatxen
Tiketak Gaztelugatxen bertan emango dituzte. "Game of Thrones" telesailean agertu zenetik, bisitari kopuruak gora egin du bertan.
2018/03/22 - 18:34
Kultura, gastronomia, prozesioak... Zer egin Euskal Herrian Aste Santu honetan?
Euskal lurraldeetan zehar jaiak igarotzeko plan desberdinen gida.
2018/03/20 - 15:10
Metro Bilbaok gaueko zerbitzua indartuko du Aste Santuan
Gaueko eskaintza goizaldeko 02:00ak arte luzatuko du martxoaren 29an, 30ean eta 31n.