Aste Santua
2019/04/19 - 16:33
Gero eta gehiago dira Aste Santuan ateak irekita dituzten dendak
Asko dira atsedenaren alde egin eta jaiegunetan jai egitea erabakitzen dutenak, baina euskal hiriburuetako denden elkarteen arabera, urtetik urtera gero eta gehiagok irekitzen dituzte ateak.
2019/04/19 - 11:52
Normaltasuna nagusi errepide sarean Aste Santuko bigarren egunean
Normaltasuna da nagusi Euskal Herriko errepide sareetan, atzoko egoera korapilatsuaren ostean. Biriatu, Muskiz eta Armiñonen 13 kilometrorainoko auto ilarak sortu ziren.
2019/04/18 - 19:35
Ibilgailu kopuru handiak Aste Santuko lehen eguna zaildu du errepideetan
Normaltasuna da nagusi Euskal Herriko errepide-sareetan, goizean egoera korapilatsua izan ostean. Hiru puntutan izan dira arazo nagusiak: Biriatu, Muskiz eta Armiñonen.
2019/04/18 - 14:51
Hegaldi bat atzeratu dute Bilboko Aireportuan, pasareletako langileen greba dela eta
Londresera zihoan hegaldi bat atzeratu dute ostegun goiz honetan. Bilboko Aireportuko pasareletako langileek soldata igoera eta lan-baldintzak hobetzea eskatzen dute.
2019/04/18 - 14:36
12 kilometroko auto ilarak, Bizkaia eta Kantabriaren arteko mugan
Kantabrian izandako auto istripu batek egoera okertu du Bizkaia eta Kantabria artean. 12 kilometroko auto ilarak Portugaleteraino iristen dira.
2019/04/18 - 14:19
9 kilometroko auto ilarak Biriatun, Baionarako noranzkoan
Goiz nahasia dugu AP-8an, Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko mugan. Une honetan, auto ilarak 9 kilometrokoak dira bertan.
2019/04/18 - 13:46
Bost kilometroko auto ilarak daude Armiñonen
Goizeko 11:00tan, bost kilometroko auto ilarak zeuden A1 eta AP-1eko loturan, Armiñon parean. Euriak ere trafikoa moteldu egiten du.
2019/04/17 - 22:58
Hasi dira Aste Santuko oporrak
Euskal errepideetan ia milioi erdi joan etorri aurreikusten dira. Arratsaldeko 3retan hasi da irteera operazioa eta 5 kilometroko ilarak ere sortu dira Armiñonen eta Biriatun.
2019/04/17 - 16:07
Gero eta gazte gutxiago, Aste Santuko antzezpenetan
Zaratamon, esaterako, Arkotxako Pasioa bertan behera geratu da aurten, eta Durangokoak azken momentuko diru laguntzei esker lortu du bere Pasioa aurrera ateratzea.
2019/04/16 - 09:14
Air Nostrumeko greba bertan behera gelditu da, bi aldeek akordioa lortuta
Asteartean bertan behera gelditutako hegaldiak bere horretan geldituko dira. Asteazkenari begira, berriz, bertan behera utzitako hegaldietako batzuk berreskuratzeko lanean ari da aire-konpainia.
2019/04/15 - 09:49
Air Nostrumek 12 hegaldi bertan behera utzi ditu gaur Hondarribian eta Noainen
SEPLA Aire-Lineetako Pilotuen Espainiako Sindikatuak 24 orduko lanuzteak deitu ditu asteazkenera arte, eta Hondarribian eta Noainen Madrilekiko konexioetan izango du eragina.
2019/04/14 - 16:38
Urederra parkea Aste Santuan bisitatzeko sarrerak agortuta daude
Gainera, asteazkenetik aurrera, parkerako sarrera mugatu egingo da: 500 lagun eguneko.
2019/04/12 - 20:17
EAEko errepideetako toki eta ordurik gorabeheratsuenak
Segur aski, zirkulazio-fluxurik handienak A-8 errepidean, Kantabriako mugan, AP-8 autobidean Biriatuko ordainlekuan eta AP-1 eta A-1 errepideen arteko elkargunean, Armiñonen, izango dira.
2019/04/12 - 19:14
Oporretako egunik jendetsuenetakoa da aireportu eta tren eta autobus geltokietan
Gaurtik jada ohi baino tren eta hegaldi gehiago egongo dira aurreikusita. Loiun esaterako gaur bakarrik 157 hegaldi daude antolatuta.
2019/04/09 - 20:18
San Prudentzio efektua: Mahaiko 1.006 kide berri aukeratu dituzte Gasteizen
Apirilaren 1ean 2.781 pertsona zozketa bidez hautatu zituen Udalak, baina Hauteskunde-batzordeak pertsona askoren alegazioak onartu ditu.
2019/04/05 - 17:41
Aste Santuaren inguruko egunetan greba deitu dute Air Nostrumeko pilotuek
24 orduko lanuzteak egingo dituzte apirilaren 15, 16, 17, 22, 23 eta 24an, Airelineetako Pilotuen Espainiako Sindikatuak iragarri duenez. Ekoizpena beste airelineetara ez desbideratzea eskatzen dute.
2019/03/25 - 17:22
Bilbok Basque Festen zazpigarren edizioa hartuko du Aste Santuan
Jaialdiak 300 jarduera baino gehiago eskainiko ditu, zinema atala gehituko du, eta musika, ibilaldi gidatuak, sukaldaritza ikastaro laburra eta “turistentzako euskara eskolak” izango dira.
2018/04/08 - 15:32
Azken unera arte gozatzen ibili direnak itzuli dira gaur etxera
Opor osteko sindromeari nola aurre egin galdetu dugu Bilboko Aireportuan, Loiun.
2018/04/06 - 14:04
Hodeiak, euria eta haizea, Pazko astebururako
Halaber, ostiral arratsaldeko seietatik larunbat goizeko seiak arte indarrean egongo da haizeari dagokion abisu horia.
2018/04/03 - 16:45
Aste Santuko trafiko operazioan, hildakorik ez seigarren urtez
60 istripu gertatu dira Aste Santuan EAEko errepideetan, inoiz baino istripu gutxien, eta Jaurlaritzak balantze positiboa egin du.