Aste Santua
2025/04/16 - 12:25
Erregai-depositua betetzea 10 euro merkeagoa izango da Aste Santu honetan, petrolioaren beherakada dela eta
Estatu Batuen eta Txinaren arteko gerra komertzialak ustekabeko ondorioak ekarri ditu. Zenbait sektorek tentsio komertziala pairatzen duten arren, erregaiaren prezioa nabarmen jaitsiko da.
2025/04/16 - 09:59
Albiste izango dira: Aste Santuko Irteera Operazioa, ihes gelen turismoa eta Lurraldebusen greba bertan behera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/15 - 19:29
Euskal herritarrak eguzki bila irtengo dira Aste Santuko oporretan
Aste Santua Euskal Herritik kanpo igaroko duten askok Mediterraneoan eguzkia bilatzea erabaki dute. Maroko, Turkia eta Egipto bisitatzeko bidaia ugari saldu dira aurten. Kanarietan eta Balear Uharteetan ere euskal herritar ugari bilduko dira egun hauetan.
2025/04/14 - 23:54
Ehunka eliztar Bilboko Nazarenoaren prozesioa ikustera gerturatu dira
800 kofrade inguruk parte hartu dute Bilboko Nazarenoaren prozesio tradizionalean, Joseba Segura gotzaina buru dela. Aurten, saetak lekuz aldatu dira Cortes eta Laguna arteko elkargunera, "jendearengana gehiago hurbiltzeko".
2025/04/14 - 15:24
Asteazkenean hasiko da EAEn Irteera Operazioa: 532.000 irteera aurreikusi dira
Trafiko Zuzendaritzak iaz baino zifra handixeagoak aurreikusi ditu, eta eguraldi aldakorraren aurrean zuhur ibiltzea eskatu du. Hiru puntutan egongo da arreta: A-8an, Bizkaia eta Kantabria arteko mugan, AP-8an (Biriatu, Lapurdi) eta A-1ean, Armiñongo lotunean (Araba).
2025/04/13 - 20:54
Bilboko Guggenheim museoak 20:00etan itxiko du eta astelehenetan irekita egongo da Aste Santuan
Apirilaren 14an eta 21ean zabalik egongo da. Gainera, ohi baino ordutegi zabalagoa izango du Aste Santu osoan.
2025/04/13 - 19:21
Euskadiko Orkestrak eta Euskadiko Ikasleen Orkestrak hiru kontzertu emango dituzte elkarrekin, aurrenekoz
Kontzertu nagusia apirilaren 25ean izango da Donostiako Kursaalen, eta 110 musikari izango dira oholtzan. Apirilaren 23an Bilboko J.C Arriaga Kontserbatorioan eta apirilaren 24an Gasteizko J. Guridi Kontserbatorioan izango dira beste bi kontzertuak
2025/04/13 - 18:21
Astotxoaren Prozesioak ehunka lagun bildu ditu San Bizente parrokiaren inguruan
Bilboko Aste Santuan egiten diren lau prozesio handietatik lehena izaten da "Umeen Prozesioa" ere deiturikoa. Umeentzako bereziena da, haurrak baitaude pasoan irudikatuta, prozesioan parte hartzen eta bide ertzetan txaloka.
2025/04/12 - 15:50
Iritsi dira gurera Aste Santuko lehen turistak
Askok atariko asteburu hau baliatu dute bisitariek oporraldiari ekiteko. Hotelak eta tabernak betetzen hasi dira, eta goizetik inguruaz gozatzen daude.
2025/04/11 - 21:14
Depositua betetzea iragan Aste Santuan baino merkeagoa izango da aurtengoan
Egungo salneurriekin, batez beste 55 litroko diesel depositu bat betetzeak 79,1 euro inguruko kostua du, duela urtebete baino 5,6 euro gutxiago. Gasolinaren kasuan, 83,43 euro inguru behar dira, 7,1 euro gutxiago.
2025/04/11 - 16:35
Zer eguraldi egingo du Aste Santuan?
Eguraldiak pisu handia izaten du opor egunetarako planetan. Horregatik, etxean eta etxetik kanpo zer giro izango dugun jakin nahi izan dugu.
2025/04/02 - 10:19
Albiste izango dira: Trumpen muga-zergak, Gasteizko sutea eta Erresuma Batura bidaiatzeko baimena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/23 - 15:43
Apartamentu turistikoetako sarrerak % 49,1 igo dira martxoan Euskadin
Bestalde, 12.199 sarrera erregistratu ziren landa-ostatuetan, aurreko urteko hil berean baino % 12,7 gehiago.
2024/04/23 - 14:07
2025eko lan egutegiak 12 jaiegun izango ditu, maiatzaren 1ean zubia egiteko aukera emanda
Aste Santua apirilaren 17tik 21era izango da, eta Santiago (uztailak 25, ostirala) jaieguna izango da. Abuztuaren 15ak eta abenduaren 8ak asteburua luzatzeko beta emango dute, ostiral eta astelehen egokitu baitira.
2024/04/01 - 23:02
Arazorik gabe amaitu da itzulera operazioa euskal errepideetan eta aireportuetan
Zenbait puntutan arreta berezia jarri du Segurtasun Sailak, trafiko astuna espero baitzen baina ez da aparteko arazorik izan. Loiuko aireportuan, bestalde, 161 hegaldi izan dira.
2024/04/01 - 17:51
Ehunka santurtziar igo dira Serantesera Kornites erromeria ospatzera
Belaunaldiz belaunaldi transmititutako ohitura jarraituz, Pazko Astelehena mendian ospatu dute santurtziar askok, giro ederrean eguraldia lagun.
2024/04/01 - 15:24
Bidaiari ugari EAEko aireportu eta tren eta autobus geltokietan
Gaur, programatutako 161 hegaldietan, 30.000 pertsona igaroko dira Bilboko aireportutik.
2024/04/01 - 14:44
Euskadiko landetxeetako batez besteko okupazioa % 80koa izan da Aste Santuan
Lurraldeei erreparatuta, Gipuzkoak % 82ko okupazioa izan du. Egunen arabera, ostegun santutik larunbatera arte izan da okupaziorik handiena.
2024/04/01 - 10:44
Nahasi abiatuko dugu Pazko Astea, baina asteazkenetik aurrera, eguzkia eta epeltasuna izango ditugu nagusi
Astelehenean eta asteartean, euria egingo du, arratsaldean bereziki, baina asteazkenean, hego-haize beroak Nelson depresioa uxatuko du, eta udaberri giroa gailenduko da.
2024/03/31 - 14:31
Aita santuak Pazko igandeko meza zuzendu eta ''urbi eta orbi'' bedeinkapena eman du
Osasun arazoak tarteko, aita santua ez zen egon ostiraleko ekitaldietan; larunbatekoetan, berriz, bai, eta baita igande honetan Aste Santuko ekitaldiei amaiera eman dien Pazko igandeko mezan ere. Gazan laguntza sartzen uzteko eta bahitutakoak aske uzteko eskatu du Frantziskok bere mezuan.