Aste Santua
2024/03/31 - 13:34
Aingeruaren Jaitsiera ospatu dute igande honetan Tuteran
Jesu Kristoren berpizkundea Ama Birjinari iragarri zion aingerua Naia Pardo 7 urteko neskatoak gorpuztu du aurten. XIII. mende amaieran jaio omen zen Aste Santuko ekitaldi hori.
2024/03/30 - 20:56
Frantzisko aita santuak gidatu du Larunbat Santuko pazko-gaubeila
Osasun arrazoiengatik Ostiral Santuko gurutze-bidea gidatu ezinik geratu ostean, aita santuak zuzendu du Larunbat Santuko pazko-gaubeila Done Petri basilikan. Biharamunean, Berpizkunde igandeko meza zuzenduko du, eta basilikako balkoi nagusitik emango du 'urbi et orbi' bedeinkapena.
2024/03/30 - 18:44
Eguraldi onak mundu osoko bisitariekin bete du Euskadi
Guardia Araban, Lekeitio Bizkaian eta Hondarribia Gipuzkoan jendez gainezka egon dira, eguzkiak goiza argitu duen egun honetan. Euskadiko kostaldea zein barnealdea turisten erakargune izan dira.
2024/03/30 - 14:46
Volatin egurrezko panpinari su eman diote Tuteran
Aspaldiko ohitura da Tuteran Larunbat Santuan Volatin panpinari su ematea. Jesus saldu ostean Judasen exekuzioaren parodia irudikatzen du panpinak.
2024/03/30 - 00:01
Kristoren jaitsiera, Guardiako Aste Santuko antzinako tradizioetako bat
Kristoren Eskolako kofradiakideek XVII. mendeko egurrezko Kristo bat jaitsi dute gurutzetik, eta hilobian gorde dute, ondoren Ehorzketa Santuaren prozesioa egiteko.
2024/03/29 - 22:26
Euriak Ehorzketa Santuaren prozesiorik gabe utzi du Iruñea
Pasioaren Ermandadeak gurutze-bidea egin du Iruñeko katedralean, ordezko ekitaldi gisa.
2024/03/29 - 21:22
Hondarribiko Isiltasunaren Prozesioa bertan behera utzi ostean, ekitaldia eliza barruan egin dute
Soldadu erromatarrak Hondarribiko Kale Nagusitik gora iritsi dira parrokiara, eta barruan, Kristo gurutzetik jaitsi dute eta prozesio txiki bat egin dute, jendez beteta zegoela.
2024/03/29 - 20:22
Ostiral Santuko prozesioak bertan behera geratu dira Iruñean eta Gasteizen, euriagatik
Eguraldia dela eta, Nafarroako eta Arabako hiriburuetako kaleetatik egin beharreko prozesioak tenpluen barnealdean egin behar izan dituzte. Gauza bera gertatu da Hondarribian eta Seguran (Gipuzkoa).
2024/03/29 - 18:30
Giro ezegonkorra Aste Santuko astebururako
Astelehenera arte, eguraldi ezegonkorrak jarraituko du, eta presio baxuei lotutako denboraleek iristen jarraituko dute; beraz, euria egiteko probabilitateak jarraitu egingo du, batez ere igandean.
2024/03/29 - 13:55
Aurten ere antzeztu dute Pasio Biziduna Balmasedan
Herritarrek Jesu Kristoren nekaldiaren eta heriotzaren antzezpen leiala eta dramatikoa egiten dute urtero, eta milaka ikusle biltzen dira bertan.
2024/03/29 - 12:21
Gurutziltzaketak eta zigorketak nagusi, Filipinetako Aste Santuan
Dozenaka lagunen gurutziltzaketak izan dira Ostiral Santuaren ospakizuneko protagonista nagusia Filipinetan. Ruben Enaje izan da izarra, Kristo 35. aldiz gorpuztu duen arotza, eta 5.000-10.000 pertsonak jaso dituzte zigorketak.
2024/03/29 - 11:21
Isiltasunaren Prozesioak Bilboko Zazpikaleak zeharkatu ditu
Mesedeetako Ama Birjina Kofradiak antolatuta, otoitz egiteko prozesioa da, ez baitu ez musikarik ez pausorik. Anaikide eta fededunak Zazpikaleetatik ibili dira, bi orduz, San Nikolasen abiatuta Gizakunde elizan amaitzeko.
2024/03/28 - 22:25
Euriak aldaketa ugari eragin ditu Euskal Herriko hainbat prozesiotan
Eguraldi txarraren ondorioz, Bilboko prozesio ezagunenetako baten ibilbidea murriztu behar izan dute, Afari Santuarena. Balmasedan, Pausuen Prozesioa bertan behera utzi behar izan dute. Seguran, ordea, nazaretarren prozesioa egin ahal izan dute.
2024/03/28 - 15:59
Auto-ilarez jositako goiza EAEko errepideetan, baina zirkulazioa normaltasunera itzuli da
Goizean 10 kilometroko auto-ilarak izan dira Muskizen eta seikoak Irunen, baina eguerdirako normaltasunera itzuli da errepideen egoera.
2024/03/28 - 15:39
Sendavivak berrikuntza handiekin ekin dio 21. denboraldiari
Ingurumenarekiko errespetuaz kontzientziatzeko "escape room" bat duen Erdi Aroko herri bat, Zaintza Dorre bateko "photocall" bat edo amaierarik gabeko putzu bat dira Sendavivako erakargarri berriak. Beste berrikuntzetako bat bigarren tirolina bat da.
2024/03/28 - 13:02
Auto-ilara luzeak Biriatuko ordainlekuan, Baionarako noranzkoan
Ibilgailuen joan-etorri handia arazoak sortzen hasi da euskal errepideetako puntu gatazkatsuenetan Ostegun Santu honetan. Arazo handienak A-8 autobidean, Muskizen; AP-8an, Irunen eta Armiñongo lotunean daude.
2024/03/28 - 12:28
Turistarik gabeko Aste Santua bizi dute Jerusalemen, Gazako gerraren ondorioz
Aste Santua da eta Jerusalemgo Hiri Zaharra ia hutsik dago. Dendetan ia ez dute bezerorik eta Zisjordanian bizi diren palestinar kristauek hiri santua bisitatzeko baimenik ez dute lortu.
2024/03/28 - 10:57
Haize bortitza eta olatuak nagusi, Aste Santuko lehen orduetan
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 15:00etatik 00:00etara egongo da indarrean abisu horia haizeagatik. Nafarroan, berriz, 14:00etatik 22:00etara. Horrez gain, ostiralera arte, itsasaldeko arriskuagatik beste bi abisu aktibatuko dituzte.
2024/03/28 - 07:51
AP-8 autobidea berriz ireki dute Galdakaon, lau orduz itxita egon ostean, irteera-operazio betean
Kontsultatu hemen trafikoaren egoera zein den errepide nagusietan.
2024/03/27 - 13:07
Arratsaldean hasiko da EAEn Irteera Operazioa, milioi bat joan-etorri baino gehiago espero direla
Trafiko Zuzendaritzaren arabera, iaz baino desplazamendu gehiago egongo da, eta iragarrita dagoen eguraldi eskasa tarteko, kontuz gidatzeko aholkatu du. Hiru puntutan egongo da arreta: A-8a, Bizkaia eta Kantabria arteko mugan, AP-8an (Biriatu, Lapurdi) eta A-1ean, Armiñongo lotunean (Araba).